Ots 25 21

Rafa Egiguren, Txipiroiak bere beltzean Eskoriatzan

Rafa Egiguren idazlearen Txipiroiak bere beltzean liburuari buruz arituko dira otsailaren 25ean (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako irakurle taldean.

Ots 25 21

Gloria Fuertes mintzagai Azpeitin

Gloria Fuertesen poesia lana mintzagai hartuko dute otsailaren 25ean (osteguna) 17:30ean Azpeitiko Jabekuntza eskolan.

Ots 25 21

Joxean Agirre, Distira eta alderantzia

Joxean Agirrek Distira eta alderantzia nobela berria aurkeztuko du otsailaren 25ean (osteguna) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Elkar.

Ots 24 21

Elena Ferrante, Adiskide paregabea Barañainen

Elena Ferranteren Adiskide paregabea liburuari buruz mintzaturen dira otsailaren 24an (asteazkena) 19:00etan Barañaingo irakurle taldean.

Ots 24 21

Uxue Alberdi, Kontrako eztarritik Azpeitin

Uxue Alberdi Lisipe bilduma feministako 5. liburua den Kontrako eztarritik saiakerari buruz arituko da otsailaren 24an (asteazkena) 18:30ean  Azpeitiko Emakumeen txokoan. Gidaria: Leire Ibarguren.

Ots 23 21

Irati Elorrieta, Neguko argiak Oiartzunen

Irati Elorrietaren Neguko argiak mintzagai izango dute otsailaren 23an (asteartea) 20:00etan Oiartzungo liburutegian.

Ots 23 21

Amets Arzallus, Miñan Aurizberrin

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan izango dute mintzagai otsailaren 23an (asteartea) 18:00etan Aurizberriko herri liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.

Ots 23 21

Aleksandra Kollontai, Erle langileen amodioak liburuari buruzko solasaldia

Aroa Uharteren eta Amaia Apalauzaren arteko elkarrizketarekin estreinatuko du Joan-etorriko hitzak egitasmoa EIZIEk. Apalauzak Uharte elkarrizketatuko du, Aleksandra Kollontairen Erle langileen amodioak liburuaren itzulpena ardatz harturik, otsailaren 23an (asteartea) 17:00etan saretik egingo den saioan.

Ots 21 21

Mikel Soto, Suak pizten direnean Gasteizen

Mikel Sotok Suak pizten direnean poema errezitaldia egingo du Harkaitz CanoIrati Jimenez, Ane Zabala eta Galder Perezek lagunduta otsailaren 21ean (igandea) 19:00etan Gasteizko Oihaneder euskararen etxean.

Ots 21 21

Ama hizkuntzaren eguna
Leire Bilbao poema bat errezitatzen

PEN klubak Ama hizkuntzaren eguna ospatzeari ekin dio bart gauerdian, eta egun osoan zehar munduko hainbat poema entzuteko aukera eskaini du sarean, eguerdian Leire Bilbao idazlearen Ez dut nahi poema bideoan sareratu dute.

Ots 20 21

Asel Luzarraga, Bahiketa Elgetan

Asel Luzarragak Bahiketa liburuaren aurkezpena egingo du otsailaren 20an (larunbata) 12:00etan Elgetako liburutegian. Txile esnatu da ikus-entzunezkoa emango dute ostean.

Ots 19 21

Joseph Roth, Hiltzaile baten aitormena Iruñean

Joseph Roth idazlearen Hiltzaile baten aitormena mintzagai izanen dute otsailaren 19an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Ots 19 21

Jon Alonso, Naparra kasu irekia Bergaran

Jon Alonsok Naparra kasu irekia liburua aurkeztuko du otsailaren 19an (ostirala) 19:00etan Bergarako Kartzela zaharrean. Angiolillo liburutegia.

Ots 19 21

Uxue Alberdi, Kontrako eztarritik Errioxako irakurle taldean

Uxue Alberdik Lisipe bilduma feministan argitaratutako Kontrako eztarritik saiakerari buruz arituko dira otsailaren19an (ostirala) 17:00etan  Arabar Errioxako irakurle taldean. Saretik egingo dute saioa.

Ots 18 21

Miren Agur Meabe, Nola gorde errautsa kolkoan Lasarten

Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuari buruz mintzatuko dira otsailaren 18an (osteguna) 18:30etan Lasarteko irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Agenda

Efemerideak

Kritikak