Eka 08 22

Erradikalak, Soka eta ganbila.eus

Ganbilaren ohiko irakurleak badaki, edizio proiektu honen hastapenetatik bertatik euskal antzerkigintzaren aniztasuna islatu nahi zuela bilduman. Eta bi liburu berri plazaratu ditu Ganbila bildumak.

Erradikalak

Erradikalak ikuskizunak formatu txikiko gisako pieza bezala deskriba daitezke. Eszenografia xumeak ahalbideratzen zuen antzezlanaren eramangarritasuna, eta, horregatik, okupatu zitzaketen plazak mota guztietakoak izan zitezkeen. Hortaz, Labaka eta Egizabalen diskurtsoa, beste toki batzuen artean, herriko plazetako aire zabalean zein kultur etxeetako lokaletan aditu da. Erradikalak lan hibrido moduan sailkatzea ere badago bertsogintza eta clown mundutik eraikita dagoelako.

Soka

Soka ez da teatro dokumentala, ez periodistikoa, ezta aitortzakoa ere. Ordea, jendartean tabua den, samin ikaragarria eragiten duen eta gutxitan azaleratzen den (eta, egiten duenean, esan gabe doa, gordinki) eskola jazarpenaren gaia ekartzen du mahai gainera antzerki moduan. Egileak berak, gainera, lehen orrialdetik luzatuko digu abisua: berak ez du pertsonaia epaituko. Ikusten duenaz, galdekatzen duenaz, gutaz, ikusleez, irakurleez, hitz egiten du obra honek. Bertolt Brecht-ek egiten zuen antzera, gai bat paratuko digu begien aurrean, distantzia hartuko dugu, batzuetan ia oharkabean pasatzen diren ñabarduretan irakurleok gure istorioa idatz dezagun.

ganbila.eus

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak eta Susa literatura argitaletxeak batera sortutako bilduma da Ganbila. Eta orain antzerki testuak, kritiak eta ikusentzunezkoak batzen dituen webgunea ere abiatu dugu sarean. 153 teatro lan batu dira orain arte, egilez, urtez eta izenburuz sailkatuak. Halaber, teatro kritiken hemeroteka bat ere badauka Ganbila.eus atariak eta 224 artikulu daude bilduta. Teatroari lotutako ikusentzunezkoak atalean, 31 bideo daude ikusgai.

Eka 08 22

Ramon Saizarbitoria Martutene irakurraldi jarraitua Bilbon

Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaren irakurraldi jarraitua egingo dute ekainaren 8an (asteazkena) goizeko 8:00etatik 14:00etara Bilboko Arriaga antzokian. Bilbo Zaharra euskaltegia.

Eka 08 22

Eskola jazarpenaren Soka

Kezka batetik abiatu zen Soka idazteko txinparta. Jendartean tabua den, samin ikaragarria eragiten duen eta gutxitan azaleratzen den (eta, egiten duenean, esan gabe doa, gordinki) eskola jazarpenaren gaia ekartzen du mahai gainera antzerki moduan. Mikel Gurrea egileak, gainera, lehen orrialdetik luzatuko digu abisua: berak ez du pertsonaia epaituko. Ikusten duenaz, galdekatzen duenaz, gutaz, ikusleez, irakurleez hitz egiten du obra honek. Gai bat paratzen digu begien aurrean, distantzia hartzen dugu, batzuetan ia oharkabean pasatzen diren ñabarduretan guk gure istorioa idatz dezagun. Gurrea zinemagilea ere bada, eta nabari da: zinematografikoa da oso darabilen idazkera. Tanttaka Teatroak eszenaratu zuen obra, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean eta Iñaki Rikarte aktore zela. Obraren gidoia jasotzen du Ganbila bildmako zenbaki honek, Bernués eta Rikarteren testu banarekin.

Eka 07 22

Joseba Sarrionandia Habanako gaukariak Barakaldon

Joseba Sarrionandia Habanako gaukariak trilogia hartuta, hizlari arituko da ekainaren 7an (asteartea) 19:30ean Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean.

Eka 07 22

Uxue Apaolaza Bihurguneko nasa Donostian

Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa liburuari buruz arituko dira solasean ekainaren 7an (asteartea) 19:00etan Donostiako San Jeronimo liburutegiko ekitaldi aretoan. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Eka 07 22

Ur Apalategi eta Laura Mintegi Martutene 10 urte Bilbon

Ur Apalategi eta Laura Mintegi solasalean arituko dira Martutene 10 urte topaketan  ekainaren 7an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitza nagusian. Bilbo Zaharra forum

Eka 07 22

Arroz urez eta Zaldi Zoro Diman

Mikel Antza idazlea eta Aitor Fresnedo itzultzailea Arroz urez eta Zaldi Zoro liburuak aurkezten arituko dira ekainaren 7an (asteartea) 18:00etan Dimako liburutegian.

Eka 07 22

Erradikalak izan

Ane Labaka Mayoz bertsolaria eta Beatriz Egizabal bakarrizketalaria plazaz plaza ibili dira 2017tik Erradikalak gara eta Erradikalak ginen ikuskizunekin. Bertan, neska gazte promesa etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta beste hainbat gairi buruz kantatu eta kontatu dute bakarrizketa eta bertsoen bitartez, umoretik, generoen arteko desparekotasunak ez ezik feministon kontraesanak ere agerian utziz. Hain zuzen ere, emanaldi horietako gidoiak daude bilduta Erradikalak izeneko liburu honetan, egileek obrari buruz idatzitako testu batekin eta Jule Goikoetxea Mentxakaren hitzaurrearekin batera. Hibrido moduan sailka dezakegun lana da Ganbila bildumaren 16.a osatzen duen hau, bertsogintzatik eta clown mundutik eraikita baitago.

Eka 06 22

Joseba Sarrionandia, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltza Martutene 10 urte Bilbon

Joseba Sarrionandia, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltza idazleak Martutene 10 urte topaketan hizlari arituko dira ekainaren 6an (astelehena) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitza nagusian. Bilbo Zaharra forum.

Eka 04 22

Lizar Begoña Gepardo japoniarrak Ziburuko liburu azokan

Lizar Begoñak Gepardo japoniarrak poema liburua aurkeztuko du ekainaren 4an (larunbata) 12:00etan Ziburuko liburu azokan. Aurkezlea: Maia Muruaga (Euskal irratiak).

Eka 03 22

Leire Vargas Dena ametsa den irudipena Gernikako Astran

Leire Vargas Dena ametsa den irudipena liburu berriari buruz arituko da hizketan ekainaren 3an (ostirala) 20:00etan Gernikako Astra gaztetxean.

Eka 03 22

Rayen Kvyeh poeta maputxea Bermeon

Rayen Kvyeh poeta matxupearekin poema irakurraldia egingo dute maputxez, gaztelaniaz eta euskaraz ekainaren 3an (ostirala) 19:30ean Bermeoko Hamabost kultur gunean.

Eka 03 22

Poesia errezitaldia Leitzan

Josune de Goñi, Mikel Sanz eta Ventura Ruiz poemak irakurtzen egongo dira ekainaren 3an (ostirala) 18:00etan Leitzako liburutegian. Musika: Maite Mené.

Eka 03 22

Joseba Sarrionandia Munduari bira eman zion untzia Bilbon

Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du ekainaren 3an (ostirala) 11:30ean Bilboko liburu azokan, Areatzan. Aurkezleak: Jon Irurtzun (Elkano fundazioa) eta Eli Irazu Garikano (Pamiela argitaletxea).

Eka 03 22

Maixa Zugasti Atarian

Maixa Zugastik Atarian liburu berria aurkeztuko du ekainaren 3an (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko 2. solairuan. Argitaletxea: Erein.

Agenda

Efemerideak

Kritikak