Abe 23 22

Alphonse Daudet eta Louis Aragon

Duela 125 urte, 1897ko abenduaren 16an, hil zen Alphonse Daudet. XIX. mendeko Frantziako idazle “popularra”, Parisek maite zuen erregionalismo eredu bat landu zuen. Alabaina, harreman estua izan zuen Fredreri Mistralekin, eta okzitanieraren enbaxadorea ere izan zela esan genezake. Euskaraz haren lanak irakur daitezke: Azken eskola eguna (1873) narrazioa, Koldo Izagirrek euskarataua; Maiatz aldizkarian 1988an argitaratu Bi ostatuak ipuina, Luzien Etxezaharretak euskarari ekarria, eta Aita Gaucherren mistela, Egan aldizkarian 1956an Txillardegik euskaratutakoa. Daudet hil zen urtean jaio zen Louis Aragon, duela 40 urteko Gabon gauean hil zena. XX. mendearen lekuko eta eragile literarioa, dadaismo eta surrealismoko poeta handietarik bat izanagatik, handik haratago luzatu zen haren ekarpen poetikoa. Xabier Galarretak Senez aldizkarian (2004) poema bat eta Andoni Lekuonak bestea, EIZIEko Itzulpen Antologia IIIn argitaratua, euskaratu ondotik, Itziar Diez de Ultzurrunek itzulpen lan bikaina egin zuen Munduko Poesia Kaierak bilduman egindako antologian. Guztiak irakurgai.

Abe 22 22

Fermin Etxegoien Totelak Gasteizen

Fermin Etxegoien idazlearen Totelak liburua hizpide hartuko dute abenduaren 22an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gasteizko irakurle kluba.

Abe 22 22

Itziar Ugarte eta Mikele Landa Gu gabe ere, biharamunean Larrabetzun

Itziar Ugarte idazleak, Mikele Landa zinegilearekin Gu gabe ere liburuko poemak errezitatuko ditu irudiz lagunduta abenduaren 22an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
gugabeere

Abe 22 22

Luisa Carnés Hamahiru ipuin Getarian

Luisa Carnés idazlearen Hamahiru ipuin euskaratu ditu Danele Sarriugartek eta abenduaren 22an (osteguna) 18:00etan solasean arituko da Getariako irakurle taldean, Uxue Alberdi gidari dela.

Abe 22 22

Harkaitz Cano eta Irati Jimenezen Neguko zirkua eta Ogia eta zirkua Eskoriatzan

Harkaitz Canoren Neguko zirkua ipuin liburuaz  eta Irati Jimenezek idatzitako Ogia eta zirkua saiakerari buruz ariko dira abenduaren 22an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

negukoogiazirkua

 

Abe 21 22

Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi Bar Gloria Gasteizen

Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi Bar Gloria liburua aurkezten arituko dira abenduaren 21ean (asteazkena) 18:30ean Gasteizko Casa del libro liburu dendan. Zu non, han DA!

Bar Gloria

Abe 20 22

Itziar Ugarte eta Mikele Landa Gu gabe ere, biharamunean Zestoan

Itziar Ugarte idazleak, Mikele Landa zinegilearekin Gu gabe ere liburuko poemak errezitatuko ditu irudiz lagunduta abenduaren 20an (asteartea) 19:00etan Zestoako Alondera aretoan.
ugabe

Abe 20 22

Josu Jimenez Maia Hitzen asperenak Berriozarren

Josu Jimenez Maiak Hitzen asperenak poema liburua aurkeztuko du abenduaren 20an (asteartea) 19:00etan Berriozarko liburutegian.

maia

Abe 20 22

Anari Alberdi eta Iñigo Aranbarri Gari eta goroldiozko Durangon

Anari Alberdi eta Iñigo Aranbarri Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo dira abenduaren 20an (asteartea) 19:00etan Durangoko Arteka liburu dendan. Zu non, han DA!

Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Abe 20 22

Luisa Carnés Hamahiru ipuin Lasarten

Luisa Carnés idazlearen Hamahiru ipuin euskaratu ditu Danele Sarriugartek eta abenduaren 20an (asteartea) 18:00etan solasean arituko da Lasarteko irakurle taldean, Uxue Alberdi gidari dela.

Abe 17 22

Iban Zaldua Ipuina engainua da Erromon

Iban Zalduak Ipuina engainua da liburuan aurkeztuko du abenduaren 17an (larunbata) 12:00etan Erromoko Casal liburu dendan (Getxo). Zu non, han DA!

Abe 16 22

Jose Luis Otamendi Landura Ean

Jose Luis Otamendik Landura poema liburu berria aurkeztuko du abenduaren 16an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Landura - JL Otamendi - azala

Abe 16 22

Santi Leoné eta Bea Salaberri Liztor mutanteak Baionan

Santi Leonék Bea Salaberrirekin  Liztor mutanteak liburu berria aurkeztuko du abenduaren  16an (ostirala) 19:00etan Baionako Elkar liburu dendan. Zu non, han DA!

Abe 16 22

Lizar Begoña Gepardo japoniarrak Agurainen

Lizar Begoñak Gepardo japoniarrak poema liburua aurkeztuko du abenduaren 16an (ostirala) 19:00etan Aguraingo Eguzki liburu dendan. Zu non, han DA!

Abe 15 22

Joseba Sarrionandia Munduari bira eman zion untzia Getxon

Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du abenduaren 15ean (osteguna) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean, Getxon.

sarrigetxon

Agenda

Efemerideak

Kritikak