Mar
21
23
Harkaitz Canoren Pozaren erdia liburutik abiatuta, Maite Larburu eta Beñat Barandiaranen laguntzarekin Soneto bat irakurtzeko 20 modu aurkeztuko dituzte martxoaren 21ean (asteartea) 19:00etan Donostiako Victoria Eguenia klubean. Poesialdia.

Mar
21
23
Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelaz mintzatuko dira martxoaren 21ean (asteartea) 18:30ean Aurizberriko liburutegian.
Mar
20
23
Castillo Suarez idazleak, Juantxo Zeberio musikariaren laguntzaz Alaska poema errezitaldia egingo du martxoaren 20an (astelehena) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Loraldia.

Mar
20
23
Itziar Ugarte idazleak, Mikele Landa zinegilearekin Gu gabe ere liburuko poemak errezitatuko ditu irudiz lagunduta martxoaren 20an (astelehena) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan. Poesialdia.

Mar
17
23
Errotze eta deserrotze literarioak aztertuz, Lurraz beste liburuaren aurkezpen solasaldia egingo du Garazi Arrula egileak, Danele Sarriugarte eta Iratxe Retolazarekin batera martxoaren 17an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Laban.

Mar
16
23
Miren Agur Meabe eta Katixa Agirrek Azukrearen garratza errezitaldia egingo dute martxoaren 16an (osteguna) 19:00etan Zornotzako Zelaietan.

Mar
16
23
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobela aztertzeko xedearekin Karmele Jaio idazleak Meaberen kristaletik begira hitzaldia eskainiko du; ondoren Unai Elorriaga idazle eta irakasleak Miren Agur Meaberen begiradak aztertuko ditu martxoaren 16an (osteguna) 19:00etan Bilboko Plaza barriko Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbo Zaharra forum.

Mar
16
23
Mexikoko XX. mendeko poetarik handienen zerrendan tokia dauka Jose Gorostizak. Obra poetiko kopuruz laburrekoa, mamiz handikoa, haren Amaibako heriotza (Muerte sin fin, 1939) lirika mexikarraren gailurtzat jotzen da, hurrengo belaunaldietako egileengan eragin handia izan duena. Halaxe azaltzen du Josu Landa Goioganak, autorea bera ere aurkeztuz, euskarari ekarri ziolarik poema eta Idatz&Mintz aldizkariaren separata batean argitaratu. Gorostizaren heriotzaren 50. urteurrenean irakurgai daukazue, Luigi Anselmik itzuli zizkion bertze bi poemarekin batera.
Mar
15
23
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobela aztertzeko jardunaldietan Ibon Egaña irakasleak Liburuak idazlea sortzen duenean hitzaldia egingo du eta ostean Jule Goikoetxea idazle eta irakasleak Kristalezko begi bat, kristalezko begirada bi eta protesi kultural ugari martxoaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Bilboko Plaza barriko Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbo Zaharra forum.

Mar
15
23
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo da martxoaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Aldabe gizarte etxean. Gidaria: Patxi Zubizarreta.

Mar
15
23
Assata Shakuren Autobiografia bat liburuari buruz arituko da Joseba Sarrionandia hitzaurrearen egilea martxoaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Mar
15
23
Maribel Aiertzak Ezer ez da dirudiena liburuaz arituko da martxoaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Berriatuko liburutegian.
Mar
15
23
Itxaro Bordaren Euri zitalari esker liburuari buruz solasean arituko dira martxoaren 15an (asteazkena) 18:00etan Iruñean, Emakumeen etxean. Ipes Nafarroak antolatutako euskal emakume idazleen zikloan. Gidaria: Ines Castiella.


Mar
14
23
Uxue Alberdi, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal idazle eta bertsolariak Kristalezko begi bat nobelaren inguruan testuak irakurtzen eta kantuan arituko dira martxoaren 14an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbo Zaharra forum.

Mar
14
23
Henry David Thoreau Walden liburuari buruz arituko dira elekatzen martxoaren 14an (asteartea) 18:00 Erronkari Ibarreko etxean.