Aza 27 07

Morto Vivace, Jon Arretxe

Jon Arretxek Morto Vivace nobela aurkeztuko du azaroaren 27an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar megadendan. Argitaldaria: Elkar.

Aza 26 07

Katilinarenak Donostian

Amelie Nothomben Katilinarenak izango dute hizketagai azaroaren 26an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko Sotoan), Xabier Gantzarainek gidaturik.

Aza 26 07

Katamalo, Gotzon Barandiaran

Katamalo poema liburu berria aurkeztuko du Gotzon Barandiaranek azaroaren 26an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.

Aza 23 07

Udan lana egiten zuen gizona, Pako Aristi

Pako Aristik Udan lana egiten zuen gizona liburua aurkeztuko du azaroaren 23an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Erein.

Aza 23 07

Etxearen negarra, Felipe Juaristi

Felipe Juaristik Etxearen negarra nobela aurkeztuko du azaroaren 23an (ostirala) 11:30ean Donostiako Elkar megadendan. Argitaldaria: Elkar.

Aza 22 07

Western Basque Festival Azpeitian

Miel A. Elustondok Western Basque Festival liburua aurkeztuko du azaroaren 22an (osteguna) 19:30ean Azpeitiko udal liburutegian.

Aza 22 07

Gotzon Barandiaranen poema liburu berria: Katamalo

Duela bi urtetik hona gorpuzten joan den poema bilduma da Katamalo. Zer ezkutatzeko mozorrotzen gara, horixe izan zuen lehen bulkada Gotzon Barandiaranen bigarren liburu honek. Kantuaren ederra eta bertso librean indar espresiboa maneatuz apailatua dator. Liburuko poema batzuk abesti bihurtu dira; adibidez, Iruntzi dana izenekoa, bihotz bakartien klubak Gor disketxearekin grabatua.

Aza 22 07

Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi

Felipe Juaristik Ez da gaua begietara etortzen liburua aurkeztuko du azaroaren 22an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Erein

Aza 21 07

Note Book Deustun

Pako Aristik Note Book liburuari buruz berba egingo du azaroaren 21ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte etxean. Antolatzailea: Berbaizu euskara elkartea.

Aza 21 07

Jose Ignazio Gerrikoren Saiakera

Euskal Literaturaren Historian beste askotan suertatu legez, Jose Ignazio Gerrikoren Kristau doktriña guztiaren esplikazioaren saiakera liburuak ere egilea hil arte itxaron behar izan zuen argia ikusteko aukera izateko. Eta orduan ere ez zen kaleratu, aurrikusi bezala, 1850ean, Agirre Asteasukoaren Erakusaldiak bildumarekin batera, zortzi urte beranduago baizik. Azkenean, halere, emakume aberats baten pietateak eta diruak gauzarazi zuten segurarraren asmoa. Guztiarekin ere, zorte txarrago egokitu zitzaien Gerrikoren beste lan batzuei, argitaratu gabe geratu baitziren bazterren batean galdurik. Parrokoei zuzendua, hogei minututan garatzeko sermoi gisakoek osatzen dute gaurko saiakera mardul hau. Argitaratu bezala eman nahi du Klasikoen Gordailuak haren lana, hots bi liburukitan banatua: Kristau doktriña guztiaren esplikazioaren saiakera (1) eta Kristau doktriña guztiaren esplikazioaren saiakera (2) (1805: 1858)

Aza 21 07

Erlojuen mekanika, Jose Luis Otamendi

Erlojuen mekanika poema liburu berria aurkeztuko du Jose Luis Otamendik azaroaren 21ean (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.

Aza 20 07

Txillardegi eta ziminoa, Markos Zapiain

Txillardegi eta ziminoa saiakera aurkeztuko du Markos Zapiainek azaroaren 20an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.

Aza 16 07

Otamendiren poema liburu berria: Erlojuen mekanika

Gaurko gizon baten atsegin eta nekeen ispilua da Erlojuen mekanika poema liburua. Geografia intimo batetik abiatuz, bere buruaz trufa egin eta autokritikan urraturik, gai sozial eta politikoetan murgiltzeraino egiten du bidea. Hamabi urte igaro dira Jose Luis Otamendik Lur bat zure minari argitaratu zuenetik, eta orain adierazpide garden eta xeheagoz datoz doinuak, ahozko esateko eretara hurbilduta erritmoa. Otamendik azaroaren 21ean (asteazkena) 12:00etan aurkeztuko du liburua, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.

Aza 16 07

Txillardegi eta Arestiren lehenengo ipuina

Oraintxe 50 urte dira Txillardegiren eta Gabriel Arestiren lehenengo ipuinak argitaratu zirela Egan aldizkarian (1957, 5/6 zenbakia). Orangutanen ugartea du izenburua Txillardegirenak eta Arestirenak Umezurtz aberatsak Gabonetan jokatu nahi.

Txillardegiren ipuineko Joanes, Izargi ontzian kapitain zela, irla harrigarri batera iritsi zen. Hango biztanleak gizaki deitzeko tximuegi ziren eta tximu deitzeko gizakiegi. Zenbait urteren buruan zientifiko talde batek bidaia antolatu zuen, ziminoaren eta gizakiaren arteko katebegi galduaren bila.

Arestiren ipuinean, fabrika bateko ugazaba zikoitzak dei egin zien langile guztiei, eta sekulako eskaintzaren berri eman zien: doble irabaziko zutela handik aurrera.

Aza 15 07

Patziku Perurenaren Dakiguna ikasten Leitzan

Patziku Perurenak Dakiguna ikasten liburua aurkeztuko du azaroaren 15an (osteguna) 18:30etan Leitzako liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak