Aza 29 07
Gu, nafarrok, Xabier Zabaltza
Xabier Zabaltzak Gu, nafarrok liburua aurkeztuko du azaroaren 29an (osteguna) 12:30ean Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 29 07
Xabier Zabaltzak Gu, nafarrok liburua aurkeztuko du azaroaren 29an (osteguna) 12:30ean Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 29 07
Juan Kruz Igerabidek Bagdadeko aurpegiak liburua aurkeztuko du azaroaren 29an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Erein.
Aza 29 07
Stefan Zweigen Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan eta Bill Ballingerren Ilegorriaren emaztea nobelak euskaraturik aurkeztuko ditu Igela argitaldariak azaroaren 29an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Itzultzaileak: Edorta Matauko eta Xabier Olarra.
Aza 28 07
Iratxe Ormatzak Hegoak bidaia-liburua aurkeztuko du azaroaren 28an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Euskal Museoan. Argitaldaria: Labayru.
Aza 28 07
Txillardegik Horretaz liburu berria aurkeztuko du azaroaren 28an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Elkar megadendan. Argitaldaria: Elkar.
Aza 28 07
Zubigilea nobela berriaz mintzatuko da Lutxo Egia azaroaren 28an (asteazkena) 11:00etan Bilboko Kalderapekon (Perro kalea).
Aza 28 07
Mariasun Landak Festa aldameneko gelan liburua aurkeztuko du (Jesus Mari Lasak euskaratua) azaroaren 28an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Erein.
Aza 28 07
Hamabi narrazioz osatuta dago Eider Rodriguezen bilduma berria, eta liburuko lehen kontakizunak eman dio izena: Haragia. Aiztoaren ahoan ebakitzeko kinkan diren pertsonaiak dituzu ipuinotan: bizi-aldi berri baten atarian, harreman gatazkan gainbehera, urraduran ezpala sartuta. Narratzaileak gaiztoz eta krudel gobernatzen ditu gehienetan, gupida higatu batez noiztenka. Haragia abenduaren 3an (astelehena) 11:00etan aurkeztuko du Susa argitaletxeak.
Aza 27 07
Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak azaroaren 27an (asteartea) 20:00etan Gasteizko Parral tabernan.
Aza 27 07
Mikel Peruarenaren Edan ase arte poema liburuan oinarritutako errezitala egingo dute Peruarenak eta Txus Aranburuk azaroaren 27an (asteartea) 20:00etan Getxoko Aldai Patronatoan. Antolatzailea: Getxoko Irakurzalearen Txokoa.
Aza 27 07
Joxe Arregi eta Edorta Jimenez aurrez aurre arituko dira Jainkorik bai ala ez? liburua hizpide hartuta azaroaren 27an (asteartea) 20:00etan Santutxuko AEK euskaltegian.
Aza 27 07
Asier Serranok eta Jon Aranok poesia errezitala egingo dute azaroaren 27an (asteartea) 19:00etan Donostiako Elkar megadendan
Aza 27 07
Amelie Nothonb idazlearen Katilinarenak hizpide hartuko dute azaroaren 27an (asteartea) 18:30ean Arrasateko literatura solasaldietan, Kulturate liburutegian.
Aza 27 07
Patrick Süskinden Sommer jaunaren istorioa nobela euskaratua aurkeztuko du Lurdes Oñederrak azaroaren 27an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Erein
Aza 27 07
Edorta Jimenezek Azeria eta Lehoia nobela berria aurkeztuko du azaroaren 27an (asteartea) 11:30ean Bilboko Elkar megadendan. Argitaldaria: Txalaparta.