Api 23 08

Esanen aduanan Berrizen

Miren Agur Meabe, Leire Bilbao eta Yolanda Arrietak Esanen aduanan emanaldia eskainiko dute apirilaren 23an (asteazkena) 19:00etan Berrizko Kultur Etxean, Esther Gabiola eta Uritze Laka musikariekin.

Api 23 08

Relax Zornotzan

Rafa Ugaldek Relax liburuaz mintzatuko da apirilaren 23an (asteazkena) 19:00etan Zornotzako Zelaieta Zentroan Hitzaldiaren izenburua: “Erotismoa euskaraz”.

Api 23 08

Beñat Sarasola Eskoriatzan

Beñat Sarasolak abanguardietako poemen irakurketa egingo du apirilaren 23an (asteazkena) 18:30ean Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatean. “Posible al da poesia Play Stationaren ondoren?” galderari erantzuten ahaleginduko da.

Api 23 08

Rodriguez eta Canoren
ipuin bana italieraz

Roberta Gozzi itzultzaileak Eider Rodriguez eta Harkaitz Canoren narrazio bana bidali dizkigu italieraz jarriak. Eta handik gutxira gaur (2004, Susa) liburuari izena ematen diona eta Neguko zirkua (2005, Susa) liburuko “Batere valsik gabe amaituko da narrazio hau ere”. Hementxe dituzu hurrenez hurren: E di lì a poco, oggi eta Nemmeno questo racconto finirà con un valzer.

Api 22 08

Zulo bat uretan, Iñigo Aranbarri

Iñigo Aranbarrik Zulo bat uretan nobela berria aurkeztuko du apirilaren 22an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.

Api 22 08

Anari kantuaz eta poesiaz

Anarik Kantuaren poHesia hitzaldia egingo du apirilaren 22an (asteartea) 11:30ean Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatean. Kantuaren eta poemaren arteko aldeez (hesiez) mintzatuko da.

Api 22 08

Mikel Azurmendi
Greziako mitologiaz

Greziako mitologia klasikoko hainbat pasarte berrosatzen lan bat egin zuen Mikel Azurmendik Kontu kontari Grezian barrena liburuan (Baroja, 1985). Troiako gerra, Ulisesen bidaia, Heraklesen lanak, munduaren sorrera… Batez ere Homero eta Hesiodoren kontakizunetan oinarrituta, Greziako mitologiako elementu eta narrazio klasikoak hartu eta euskaraz jarri zituen Azurmendik, istorio klasikoak bai baina narradorearen XX. mendeko ikuspegiaren ukitua emanez. Hemen dituzu Greziako mitologiako istorio klasikoak euskaraz.

Api 21 08

Angel Erro Eskoriatzan

Angel Errok Poematrix (relouded) saioa eskainiko du apirilaren 21ean (astelehena) 18:30ean Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatean. “Posible da PlayStationaren ostean poesia idaztea?” galderari erantzungo dio.

Api 21 08

IV. Literaldia Bartzelonan

Taperware Kolektiboaren Leihatila beltza liburuaren aurkezpenarekin abiatuko da IV. Literaldia Bartzelonan, apirilaren 23an (asteazkena) 19:30ean Hizkuntz Eskolan; egun berean 20:00etan Euskal Etxean Ur Apalategik ipuin baten irakurketa egingo du. Hilabete osoko egitaraua iragarri dute: apirilaren 24an Beñat Sarasolaren Kaxa huts bat errezitala; apirilaren 29an Harkaitz Canoren hitzaldi bat eta errezitala; maiatzaren 14an Ibon Egañaren hitzaldia (“Gatazkari buruzko begirada”); maiatzaren 15ean Koldo Izagirre eta Joseba Tapiaren errezitala (“Harresi ostean pareta”); maiatzaren 22an Iñigo Aranbarriren hitzaldia (“Idazten duguna gara”).

Api 18 08

Oro bare, Ibai Iztueta

Ibai Iztuetak Oro bare poema liburua aurkeztuko du apirilaren 18an (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Utriusque Vasconiae.

Api 17 08

Katamalo Usurbilen

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak apirilaren 17an (osteguna) 20:00etan Usurbilen, Sutegi kultur etxean.

Api 17 08

Bizitza homeopatikoak, Xabier Mendiguren

Xabier Mendigurenek Bizitza homeopatikoak narrazio liburu berria aurkeztuko du apirilaren 17an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.

Api 17 08

Zulo bat uretan, Iñigo Aranbarriren nobela berria

Kazetari bat da Iñigo Aranbarriren nobela berriko narratzailea. Ikerketa batean murgildurik, jakin dituenak kontatzeko premiak larrituta dauka, idazten ari den erreportajeko gertakarien frogak desagertzera baitoaz. Itoizko urtegia betetzeko herriak husten dihardute 2003ko udaberrian, biztanleak ez ezik kanposantuetako hilak ere ateratzen. Horretan ari da Maite Andueza antropologo-forentsea, Oscar Iriarte etorkin argentinarraren laguntzaz, bertakoak izan zirenen gorpuzkinak berreskuratzen urak betirako irentsi baino lehen. Baina Larraingaingo hilerriko hormetatik kanpo ere ba omen dago lurperatutakorik, eta kosta ahala kosta aurkitu nahi dute, aitzurka, denbora kontra daukaten arren. Zulo bat uretan nobela apirilaren 22an (asteartea) 12:00etan aurkeztuko du Aranbarrik, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.

Api 16 08

Katamalo Bilbon

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak apirilaren 16an (asteazkena) 19:30ean Bilbon, Sarrikoko unibertsitatean.

Api 16 08

Mandatariaren gerra, Jose Inazio Basterretxea

Jose Inazio Basterretxeak Mandatariaren gerra nobela aurkeztuko du apirilaren 16an (asteazkena) 11:30ean Bilboko Elkar megadendan (Zamudioko atarian). Argitaldaria: Elkar.

Agenda

Efemerideak

Kritikak