Aza 04 08

Ilargi-harria, Wilkie Collins

Antton Olano itzultzaileak Wilkie Collinsen Ilargi-harria nobela aurkeztuko du azaroaren 4an (asteartea) 11:00etan Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Argitaldariak: Alberdania-Elkar.

Aza 01 08

Katamalo Durangon

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak azaroaren 1ean (larunbata) 22:00etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Urr 30 08

Antzararen bidea Gasteizen

Jokin Muñozen Antzararen bidea nobela izango dute mintzagai urriaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurleen klubean, Hikaateneoan.

Urr 30 08

Poesia eta poemak, Bernardo Atxaga

Bernardo Atxagarekin Poesia eta poemak ekitaldia antolatu du Bilbo Zaharra Forumak urriaren 30ean (osteguna) 19:30ean Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Urr 30 08

Alberto Barandiaranen lehendabiziko ipuin liburua

Kazeta lan bikainengatik da ezaguna Alberto Barandiaran, Berria egunkariko kronikagilea. Euskaldunon Egunkariak argitaratu zion Gaizkileen faktoria saiakera liburua, Hemingway idazleak euskaldunekin izandako harremanak aztertzen zituena; eta hura baino lehentxeago plazaratu zuen Ez zaigu ahaztu, Argentinako diktadura militar garaian desagerrarazitako euskal jatorriko hainbat laguni buruzko kronika lazgarria. Baina fikziozko lanik ere eman du Alberto Barandiaranek: hamalau narrazio laburrez osatutako Mundu txikia (2005, Susa), pertsonaien karakterizazioan trebetasun berezia erakutsiz. Orain osorik eskaintzen dizugu sarean.

Urr 30 08

Afrika Express, Urtzi Urrutikoetxea

Urtzi Urrutikoetxeak Afrika Express bidaia liburua aurkeztuko du urriaren 30ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.

Urr 29 08

Fatum, Jon Arretxe

Jon Arretxek Fatum liburua aurkeztuko du urriaren 29an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.

Urr 28 08

Ele zahar, ele berri, Martin Anso

Martin Ansok Ele zahar, ele berri liburua aurkeztuko du urriaren 28an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Urr 28 08

Belarra kantari, Doris Lessing

Koro Navarro itzultzaileak Doris Lessingen Belarra kantari nobela aurkeztuko du urriaren 28an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.

Urr 27 08

Zakur kale Donostian

Harkaitz Zubiriren Zakur kale narrazio liburuaz jardungo dute urriaren 27an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko Sotoan). Gidatzailea: Xabier Gantzarain.

Urr 24 08

Zer da ba maitasuna?, Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabek Zer da ba maitasuna? liburua aurkeztuko du urriaren 24an (ostirala) 10:30ean Bilboko Elkar Aretoan.

Urr 23 08

Ezinezko maletak nobelaren hiru kapitulu italieraz

Juanjo Olasagarreren lehendabiziko nobela, Ezinezko maletak (Susa, 2004), italieraz plazaratu berri du Milanoko Gran Via Edizioni argitaletxeak, Fabio Cremonesi editore duela. Valigie impossibili dauka izenburua. eta Roberta Gozzi itzultzaileak aurreneko hiru kapituluak igorri dizkigu.

Urr 23 08

Azken anaia, Nathacha Appanah

Mikel Garmendia itzultzaileak Nathacha Appanah-en Azken anaia nobela aurkeztuko du urriaren 23an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Urr 23 08

Duela 150 urte hil zen
Agosti Xaho

Gaurkoa bezalako egun batez, 1858ko urriaren 23an hil zen Baionan Agosti Xaho Lagarde. Atharratzen 1811n jaioa, hemeretzi urterekin Parisera joan zen lege ikasketak egitera, eta han igarotako hamabi urteetan ezagutu zituen erromantizismoaren bideak eta giroa. Kazetari, politikari eta idazlea izan zen Xaho, Ariel eta Uskal Herriko Gaseta agerkarien sortzailea. Frantsesez izkiriatu zituen ia lan guztiak, baina hemen dituzu euskarazko idazkiak bildurik: Azti-Begia. Eta baita ere Kantutegia, Xahok bildutako 100 kantu, sekulan inprimatzea lortu ez zuen bilduma, baina Patri Urkizuren edizioari esker 2006an argitaratua.

Urr 22 08

Katamalo Donostian

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak urriaren 22an (asteazkena) 20:30ean Donostiako Gastezenan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak