Aza 28 08
Egunsentiaren esku izoztuak, Xabier Lete
Xabier Letek Egunsentiaren esku izoztuak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 28an (ostirala) 12:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaldaria: Pamiela.
Aza 28 08
Xabier Letek Egunsentiaren esku izoztuak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 28an (ostirala) 12:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaldaria: Pamiela.
Aza 27 08
Hedoi Etxarteren Suzko lilia poema liburu berriaz jardungo dute azaroaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan).
Aza 27 08
Miren Agur Meabe, Leire Bilbao eta Yolanda Arrietak Esanen aduanan testu irakurraldia egingo dute azaroaren 27an (osteguna) 19:00etan Mungiako Mugiro Txokoan. Musika: Esther Gabiola eta Uritze Laka.
Aza 27 08
Txili Lauzirikak Tatuaia bat ene begietan poema liburua aurkeztuko du azaroaren 27an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.
Aza 27 08
Susa aldizkarian 1980-1994 urteetan argitaratutako ipuinetatik 25 aukeratu eta Aspaldiko lagunen bisita bilduma apailatu du Mikel Elorzak. Sekulan liburuetan agertu gabeko narrazioak dituzu hemen, idazle oso ezagunenak batzuk, liburu bakanen egileenak beste batzuk, eta baita aldizkarietan bakarrik idatzi dutenenak ere. Elorzak egindako antologia doi-doi iritsiko da Durangoko Azokara, baina aldez aurretik osorik eskaintzen dizugu sarean. Hauek dira hogeita bost kontakizunen idazleak: Josu Landa, Pako Aristi, Mikel Hernandez Abaitua, Jose Luis Orokieta, Xabier Montoia, Pepe Zulaika, Edorta Jimenez, Iñaki Uria, Juan Luis Zabala, Jose Luis Otamendi, Jon Arano, Mikel Reparaz, Maripi Solbes, Joseba Urizar, Eneko Olasagasti, Itxaro Borda, Iñaki Uriarte, Joxean Sagastizabal, Mikel Untzilla, Amagoia Gurrutxaga, Pablo Sastre, Kanko Ispizua, Mikel Antza, Joserra Utretx eta Jon Baltza.
Aza 26 08
Igela argitaletxeak bost liburu aurkeztuko ditu azaroaren 26an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Franz Werfelen Batxilerren eguna (Juanluis Agirrek itzulia), R.K. Narayanen Malgudiko ipuinak (Joxemari Berasategi), Patrick Modianoren Udaberri alua (Pello Lizarralde), Antoine Saint-Éxupéryren Gaueko hegaldia (Koldo Izagirre) eta Somerset Maughamen Sei istorio (Xabier Olarra).
Aza 25 08
Fernando Morillok Zure arimaren truke liburua aurkeztuko du azaroaren 25ean (asteartea) 12:00etan, Bilboko Elkar Megadendan. Argitaldaria: Txalaparta.
Aza 25 08
Yolanda Arrietak Uretan lez eta Manu Lopezek Mozorroa ispiluan liburuak aurkeztuko dituzte azaroaren 25ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.
Aza 25 08
Iban Zalduak Euskaldun guztion aberria nobela aurkeztuko du, Mikel Hernandez Abaitua lagun duela, azaroaren 25ean (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 25 08
Hiromi Yoshidak japonieratik euskarara itzuli zuen Yukio Mishimaren Arratsaldeko atoiontzia (1994, Ibaizabal) nobela osorik emana duzu hemen, Mishima gaurkoa bezalako egun batez 1970ean hil zela aitzakiatzat harturik. Gogo No Eiko izenburua du originalak, 1963an idatzia, eta Yokohamako portua du istorioak kokaleku. Hiromi Yoshida itzultzaileak argibide ederrak ematen ditu liburuaren hitzaurrean idazleari eta nobelari buruz, eta beraz ez dugu zertan luzamendutan jardun.
Aza 24 08
Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso nobelaz mintzatuko dira azaroaren 24an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko Sotoan). Gidatzailea: Xabier Gantzarain.
Aza 21 08
Miel Anjel Mintegik Berriz ere hutsetik hastera nobela aurkeztuko du azaroaren 21ean (ostirala) 12:00etan Donostiako Haur Liburutegian. Argitaldaria: Erein.
Aza 21 08
Kirmen Uribek Bilbao-New York-Bilbao nobela aurkeztuko du azaroaren 21ean (osteguna) 11:00etan Bilboko Elkar dendan (Licenciado Poza).
Aza 20 08
Agustin Arrieta Urtizbereak Istripuak ipuin bilduma aurkeztuko du azaroaren 20an (osteguna) 12:00etan Donostiako Haur Liburutegian. Eta Iñigo Errasti itzultzaileak Jenny Valentine-ren Violet Park-en bidetik nobela. Argitaldaria: Alberdania.
Aza 19 08
Paddy Rekalderen Ragga-ragga dator gaua nobela izango dute mintzagai azaroaren 19an (asteazkena) 19:00etan Iurretako irakurle klubean, herriko liburutegian.