maiatza 27 09
Aulki-jokoa Santutxun
Uxue Alberdiren Aulki-jokoa nobelaz mintzatuko dira maiatzaren 27an (asteazkena) 20:00etan Santutxuko irakurlearen tartean (Arbidea kaleko AEKn).
maiatza 27 09
Uxue Alberdiren Aulki-jokoa nobelaz mintzatuko dira maiatzaren 27an (asteazkena) 20:00etan Santutxuko irakurlearen tartean (Arbidea kaleko AEKn).
maiatza 27 09
Jabier Muguruzak letra eta musikaren arteko harremanaz hitzaldia eskainiko du maiatzaren 27an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
maiatza 27 09
Ezkerra baldin bazara, zeu protagonistatzat zaituen liburua aurkitu duzu. Artea, musika, literatura, kirola, logika, matematika, fisika, kimika, genetika, neurologia edo psikiatria gaiak arakatuta, ezkerra izateari buruzko saiakera idatzi du Garbiñe Ubedak: Mila ezker. Surrealisten adiskide zen Julian Ajuriagerra sendagilearen kezkak eta azterketak ezagutuko dituzu. Txundituta geratuko zara Goetheren oinekin. Maurice Ravelek konposatutako esku ezkerrarentzako piano kontzertua entzuteko irrika piztuko zaizu. Lee eta Yang fisikarien ikerketek harrituko zaituzte, Wolfgang Pauliren ateraldi honek bezalaxe: “Jainkoa ez da ezkerra”.
maiatza 26 09
Hedoi Etxartek Suzko lilia poema liburuan oinarritutako emanaldia egingo du maiatzaren 26an (asteartea) 20:30ean Gasteizko Parral tabernan. Musika: Andoni Arcilla.
maiatza 26 09
Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek maiatzaren 26an (asteartea) 19:30ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
maiatza 25 09
Patxi Zubizarretak ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 25ean (astelehena) 20:00etan Zamudioko Dorretxean. Musika: Txema Garces eta Josetxo Goia-Aribe.
maiatza 24 09
1934ko ekainaren 10ean Zarautzen ospatuko zen V. Olerti Egunean Xabier Lizardiri omenaldia egingo zitzaiola iragarri zuen Aitzolek Euzkadi agerkarian (maiatzaren 8an) Poesias postumas artikuluaren bitartez, eta Euskaltzaleak elkarteak Umezurtz olerkiak bilduma plazaratuko zuela Lizardik argitaratu gabe utzitako poemekin. Jose Markiegik atondu zuen Umezurtz olerkiak, Aitzolek idatzi zion hitzaurrea, Jon Zabalo “Txiki”k egin zuen azala eta Zarauzko Udalak ordaindu zuen argitalpena. El Dia egunkarian agertu zen Olerti Egun hari buruzko kronika zabala.
maiatza 23 09
Hedoi Etxartek Suzko lilia poema liburuan oinarritutako emanaldia egingo du maiatzaren 23an (larunbata) 18:00etan Bartzelonako Passeig del Bornen. Musika: Andoni Arcilla.
maiatza 22 09
Leire Bilbao eta Castillo Suarezek poesia errezitaldia eskainiko dute maiatzaren 22an (ostirala) 22:30ean Bartzelonako Euskal Etxean.
maiatza 22 09
Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako Aulki hutsa antzezlana egingo du Le Petit Theatre de Pain taldeak maiatzaren 22an (ostirala) 22:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
maiatza 22 09
Iñaki Irasizabalek Gu bezalako heroiak nobela aurkeztuko du maiatzaren 22an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan. Ondoren Agustin Fernandez Paz-en Maitasuna da geratzen den bakarra liburuaren itzulpena aurkeztuko du Uxue Alberdik.
maiatza 20 09
Literaturia euskarazko literatura ardatz izango duen asteburuaren baitan Blogak eta letrak izeneko bilkura edo deskonferentzia antolatu da ekainaren 6rako (larunbata) Larrabetzun. Arratsaldean zehar Internet eta literaturari buruzko hitzaldi ezberdinak izango dira, garu egungo idazle eta blogariek eskainiak. Patxi Gaztelumendi, Juan Luis Zabala, Julen Gabiria, Beñat Sarasola, Gorka Bereziartua eta Katixa Agirre hitzaldi edo deskonferentzia banaren inguruan arituko dira. Ostean liburu elektronikoaren inguruko solasaldi bat burutuko dute egaroa.com eta armiarma.eus atarietako kideek. Azkenik argitaratzeko lizentzien inguruko eztabaida irekiarekin amaituko dira solasaldiok. Gau partean berriz, munduko poeta ezberdinen bideo emanaldia (PoetTube) eta hitzak eta musika uztartzen dituen Bi hitz izeneko performantze batek emango dio amaiera Blogak eta letrak ekimenari.
maiatza 20 09
Uxue Alberdik Aulki-jokoa nobela aurkeztuko du maiatzaren 20an (asteazkena) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
maiatza 20 09
Iñigo Aranbarrik Literaturak egunkaria irakurtzen duenean hitzaldia egingo du maiatzaren 20an (asteazkena) 20:00etan Zarauzko Azken Portuko literatur egunetan (auzoko elkartean).
maiatza 20 09
Edorta Jimenezek 1936ko gerra eta euskal literatura hitzaldia egingo du maiatzaren 20an (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean.