Eka 06 09
Meaberen poesigintzaz Tuteran
Miren Agur Meaberen poesigintza aztertuko dute ekainaren 6an (larunbata) 12:30ean Tuteran, NUP unibertsitatean. Gidaria: Juankar Lopez-Mugartza. Arratsaldean errezitaldia izango da.
Eka 06 09
Miren Agur Meaberen poesigintza aztertuko dute ekainaren 6an (larunbata) 12:30ean Tuteran, NUP unibertsitatean. Gidaria: Juankar Lopez-Mugartza. Arratsaldean errezitaldia izango da.
Eka 06 09
Literaturia jardunaldietan Euskarazko literaturaren sistema mahai-inguruan parte hartuko dute Fito Rodriguez idazleak, Olatz Osa editoreak eta Iratxe Retolaza kritikariak ekainaren 6an (larunbata) 10:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Moderatzailea: Harkaitz Zubiri.
Eka 05 09
Hedoi Etxartek Suzko lilia poema liburuan oinarritutako emanaldia egingo du ekainaren 5ean (ostirala) 21:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Musika: Andoni Arcilla. Antolatzailea: Literaturia.
Eka 04 09
Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian nobelaz jardungo dute ekainaren 4an (osteguna) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxeko irakurle taldean.
Eka 04 09
Yolanda Arrietak Off-On narrazio-puzzlearen aurkezpen musikatua egingo du ekainaren 4an (osteguna) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Pianoa: Juantxo Zeberio.
Eka 04 09
Xabier Etxeberriak eta Martin Etxeberriak Arrain abisalak nobela aurkeztuko dute ekainaren 4an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Euskalduna tabernan.
Eka 04 09
Koro Navarro itzultzaileak Suzanne Collinsen Gose jokoak aurkeztuko du ekainaren 4an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Eka 04 09
Jurgi Kintanak Urre urdinaren bila liburua aurkeztuko du ekainaren 4an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Pamiela.
Eka 03 09
Erortzea tragedia bihurtzen da, gero berriz zutitzeko modurik batere ez denean. Ez da zorigaitz beltza, ordea, Eroriaren logika poema liburuaren gaia. Bizitzan izan ohi ditugun jausialdi eta altxa uneez dihardu Juanra Madariagak, une horietako bulkadak eta indarrak deskribatzen dizkigu, maluraren eta atseginaren artean oreka zailari eusteko ahaleginean. Eroriaren logika poema liburua asteon Larrabetzuko Literaturian aurkeztu aurretik, osorik eskaintzen dizugu Susaren webgunean.
Eka 02 09
Yolanda Arrietak Off-On liburua aurkeztuko du ekainaren 2an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.
Eka 01 09
Asteburu honetan Larrabetzun egingo da lehendabiziko Literaturia jardunaldia. Ekainaren 5ean (ostirala) 20:00etan abiatuko da, Hedoi Etxarteren errezitaldiarekin eta Pettiren musika emanaldiarekin. Ekainaren 6an eta 7an euskal literaturaren azoka izango da; aurtengo argitalpen berriak eramango dituzte bederatzi argitaletxe hauek: Alberdania, Elkar, Erein, Igela, Maiatz, Pamiela, Susa, Txalaparta eta Utriusque Vasconiae. Goizetan liburu aurkezpenak egingo dira, hogei bat idazleren parte hartzearekin; arratsaldez hitzaldiak eta mahai-inguruak; gauez antzerki eta musika emanaldiak. Egitarau osoa hementxe daukazu.
maiatza 29 09
Asier Serranok Erlojugilea nobela aurkeztuko du maiatzaren 29an (ostirala) 12:00etan Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton). Argitaldaria: Txalaparta.
maiatza 29 09
Martin eta Xabier Etxeberriak Arrain abisalak nobela aurkeztuko dute maiatzaren 29an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton kalea).
maiatza 28 09
Chinua Acheberen Gainbehera dator dena nobelari buruz jardungo dute maiatzaren 28an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan).
maiatza 28 09
Garbiñe Ubedak Mila ezker saiakera aurkeztuko du maiatzaren 28an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.