Mar 10 10

Loiolako hegiak, Imanol Murua

Imanol Muruak Loiolako hegiak liburua aurkeztuko du martxoaren 10ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Mar 10 10

Haragizko amoreak,
Omar Nabarro

Izenburuak gaztigatzen digun bezala, amodiozko poemak dakartza Omar Nabarroren Haragizko amoreak liburuak, Susak argitaratu berriak. Erotismorako jaidura du etengabe, eta bildumaren amaieran senideenganako maitasun eztia. 25 urte dira oraintxe Edorta Jimenezek bere lehendabiziko liburua plazaratu zuela, Itsastxorien bindikapena (1985), Omar Nabarro heteronimoz sinatua, poesian beti erabili izan duen izena. Koldo Izagirrek apailatutako XX. mendeko poesia kaierak bilduman baduzu antologia eder bat. Haragizko amoreak errezitaldiak egiteko asmoa du Edorta Jimenezek, Rafa Ruedaren musikaria lagun duela; aurrenekoa Gernikako gaztetxean apirilaren 10ean.

Mar 04 10

Esanen aduanan Durangon

Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek martxoaren 4an (osteguna) 20:00etan Durangoko Liburutegian.

Mar 03 10

Joxemiel Bidadorren artikuluak

Literaturaren Zubitegian eta Klasikoen Gordailuan asko lagundu izan digun Joxemiel Bidador idazlea Iruñean hil zen atzo, martxoaren 2an, 39 urte zituela. Jose Agerre Gurbindoren kazetari lanak eta Alejandro Tapia Perurenaren olerkien antologia eskaini zizkigun. Joxemiel Bidadorri gorazarre egitearren, bere artikulu zenbaiten bilduma osatu dugu sarean: Euskaldunon Egunkariaren Nafarkaria gehigarrian 1995-2002 artean plazaratutako Klasiko bitxi arront klasikoak (109 artikulu) eta Diario de Noticiasen 1999-2002 artean argitaratutako beste hamar.

Mar 02 10

Aulki jokoa Lazkaon

Uxue Alberdiren Aulki jokoa nobelaz solasaldia egingo dute martxoaren 2an (asteartea) 18:30ean Lazkaoko kultur etxean.

Mar 02 10

Birjina eta Ijitoa

Lady Chatterleyren maitalea nobela da D.H. Lawrence idazle ingelesaren liburu ezagunena, Italian 1928an argitaratua baina Erresuma Batuan 1960ra arte plazaratu ez zena. Euskarari Birjina eta Ijitoa nobela ekarri zion Irene Aldasorok 1993an, orain osorik sarean eskaintzen dizuguna. Honela deskribatzen da pertsonaien arteko lehen enkontrua: “Yvetteren bihotzak jauzi egin zuen. Karroko gizonezkoa ijitoa zen, beltzaran, soin-zinbel, eder horietakoa. (…) Ez al dute andereño polit hauek beren fortuna entzun nahi? esan zuen karro gaineko ijitoak barrez, baina begi ilun zelatariak, serio, aurpegiz aurpegi eraman eta Yvetteren aurpegi gazte leunean pausatzen zituela”. Christopher Milesek izenburu bereko filma errodatu zuen 1970ean Joanna Shimkus eta Franco Nerorekin. D.H. Lawrence 1930eko martxoaren 2an hil zen Okzitaniako Vençan, 44 urte zituela, tuberkulosiak jota.

Ots 27 10

J.L. Otamendiren poesiagintzaz Bilbon

Imanol eta Joni Ubedak eta Gotzon Barandiaranek Jose Luis Otamendiren poesiagintza jardunaldia egingo dute otsailaren 27an (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Bilboko La Bolsan.

Ots 26 10

Off-On Tolosan

Yolanda Arrietak eta Juantxo Zeberiok Off-On emanaldia egingo dute otsailaren 26an (ostirala) 20:30ean Tolosako Topic-en.

Ots 26 10

J.L. Otamendiren errezitaldia Gernikan

Jose Luis Otamendik Bustilehorreko poemak errezitala egingo du, otsailaren 26an (ostirala) 20:00etan Gernikako gaztetxean, Juan Azpillagak aukeratutako musikaz eta Robert J. Flahertyren Aranngo jendea filmeko irudiez lagunduta.

Ots 25 10

Zureak egin du Algortan

Iñaki Frieraren Zureak egin du nobela izango dute mintzagai otsailaren 25ean (osteguna) 20:00ean Algortako Aldai Patronatoan. Antolatzaile: Uribe kostako irakurle txokoa.

Ots 25 10

Hildakoek ez dute hitz egiten Gasteizen

Arthur Schnitzlerren Hildakoek ez dute hitz egiten liburuaz jardungo dute otsailaren 25ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan, Pintore kalean). Gidaria: Iban Zaldua.

Ots 24 10

Zulo bat uretan Erratzun

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelaz mintzatuko dira otsailaren 24an (asteazkena) 20:00etan Erratzuko Elkartean, idazlearekin solasean.

Ots 24 10

Komuneko paperean Gernikan

Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek otsailaren 24an (asteazkena) 20:00etan Gernikako gaztetxean.

Ots 24 10

Nora ez dakizun hori Basaurin

Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori nobelaz arituko dira otsailaren 24an (asteazkena) 19:00etan Basauriko Euskarabila elkartean (Leon kalea 3).

Ots 22 10

Amaia Jauregizarren errezitaldia Gernikan

Amaia Jauregizarrek Azkazalak jaten liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du otsailaren 22an (astelehena) 20:00etan Gernikako gaztetxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak