Api 28 10
Hamazazpikotan, Karlos Linazasoro
Karlos Linazasorok Hamazazpikotan poema liburua aurkeztuko du apirilaren 28an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Api 28 10
Karlos Linazasorok Hamazazpikotan poema liburua aurkeztuko du apirilaren 28an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Api 28 10
Aurten ehun urte dira Jean Etxepare medikuak Buruxkak liburua argitaratu zuela, 1910ean Toursko Mame inprimategian egina, aldizkarietan agertutako 23 artikulu bildu eta 2 berri idatzirik. Zabalkunde oso murritza izan zuen, zenbait irakurleri bi artikulu idatzi berriak gustatu ez-eta. Nor eskola-emaile / Zer irakats zen horietako bat, honela amaitzen zena: “Gobernamenduak ororen sakelatik atxik bitza mota guzietako eskoletxe andana bat (…) Apezak ken bitza eskolemailegotik, dela multzoan, dela bakarka”. Eta bestea Amodioa, Miarritzeko jatetxe bateko elkarrizketa honela abiatzen zuena: “Zer da, bazkari on batetarik lekora, emaztearekin gozatzeaz hoberik?”. Idazlea hil ostean, Buruxkak liburuaren bigarren argitalpena egin zen Piarres Lafitteren hitzaurrearekin 1936an Baionan, baina bi artikulu horiek gabe.
Api 27 10
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek apirilaren 27an (asteartea) 19:30ean Arrasaten Kulturaten.
Api 26 10
Oier Guillanen Eskuen sustraiak poema liburuaz jardungo dute apirilaren 26an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Harkaitz Cano.
Api 26 10
William Shakespeareren antzezlanak Christopher Marlowek idatzi ote zituen teoria ezagutuko duzu. Irakurriko zenuen baita ere, Hamlet famatuaren lehen bertsioa Marloweren adiskide Thomas Kydek egin zuela 1590 inguruan. Baina ezbaiak alde batera utzita, esan ohi da Shakespearek 1599-1601 artean idatzi zuela antzezlan hau. Gaur Juan Garziaren itzulpena eskaintzen dizugu sarean, 2002an Literatura Unibertsala bilduman argitaratua (100. zenbakia). Hamlet euskaraz Bingen Ametzagak plazaratu zuen lehendabizikoz 1952an eta Bedita Larrakoetxeak ondoren 1976an.
Api 24 10
Hedoi Etxartek Denak ari dira eguraldiaz, gu ez hitzaldia egingo du apirilaren 24an (larunbata) 20:00etan Gernikako gaztetxean.
Api 23 10
Yolanda Arrietak Off-On errezitaldia egingo du apirilaren 23an (ostirala) 20:00etan Iurretako herri bibliotekan eta 22:00etan Berrizko kultur etxean. Musika: Juantxo Zeberio.
Api 22 10
Sergei Dovlatoven Konpromisoa nobelari buruz jardungo dute apirilaren 22an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan, Pintore kalean). Gidaria: Iban Zaldua.
Api 22 10
Josune Muñozek, Igor Estankonak eta Edorta Jimenezek poema erotikoak irakurriko dituzte apirilaren 22an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Goiuri Jauregian.
Api 22 10
Eider Rodriguezek Katu jendea ipuin liburua aurkeztuko du apirilaren 22an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Antolatzailea: Literaturia.
Api 22 10
Raul Zelik Lagun armatua nobelaz mintzatuko da apirilaren 22an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Api 22 10
Mikel Antzaren Ospitalekoak nobela berria aurkeztuko dute apirilaren 22an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria. Susa.
Api 22 10
Maribel Aiertzak Tigreak hondartzan liburua aurkeztuko du apirilaren 22an (osteguna) 11:00etan Bilboko Elkar Aretoan.
Api 19 10
Mikel Antzak bi ipuin liburu eta antzerki obra bat argitaratu zituen 80etan: Lehen bilduma (1985), Beteluko balnearioko mirakulua (1985) eta Odolaren usaina (1987). Hogeitaka urte geroago dakar orain bere lehendabiziko nobela: Ospitalekoak, Fresnes espetxean idatzia. Preso bat neskalagunari idazten ari zaio kartzela-ospitaletik, egoera hain makurrera nola iritsi den azaltzen, kontakizunak aurrera egin ahala gertakari estrainio eta ezustekoen kate bat bihurtzeraino. Oroitzapen eta sentiera barnekoiz bustitako eleberria duzu, gatibutasunari buruzko kronika zorrotz trenkatua, ihes eta libertate desiraren aldarria. Apirilaren 22an Donostiako Udal Liburutegiko sotoan aurkeztuko du Susa argitaletxeak.
Api 19 10
Xabier Etxeberria Arrain abisalak nobelaz mintzatuko da apirilaren 19an (astelehena) 10:30ean Legazpiko Udal Liburutegian.