maiatza 06 10
Kartzelako literaturaz Larrabetzun
Kartzelako literaturaz mintzatuko dira Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa maiatzaren 6an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, literaturaz berbetan irakurzaleen biltokian.
maiatza 06 10
Kartzelako literaturaz mintzatuko dira Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa maiatzaren 6an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, literaturaz berbetan irakurzaleen biltokian.
maiatza 06 10
Yurre Ugartek Gasolindegian ipuin liburua aurkeztuko du maiatzaren 6an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
maiatza 05 10
Aingeru Epaltza Rock’n’roll eta Tigre ehizan nobelez mintzatuko da maiatzaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Olaztiko liburutegian.
maiatza 05 10
Irribarrea kilikatzen duen istorio petrala da Kontrarioa, Lander Garroren lehendabiziko nobela, makurkeriara bezainbat lerratzen dena umore eta parodiara, beti kontrastez josirik, samurtasunez bezala mingoski. Raul Oliveira du protagonista: xakean eta edaten pasatzen ditu arratsak Oskar adiskidearekin, amodio ezinezkoetatik ihesian, idazle izateko ametsekin zorabiatuta. Errenteriako Pontika auzo bazterrekoan bizi da amarekin, baina aurki lanen bat topatu ezean ostikoz botako du etxetik. Galtzaile baten ibili piperrak kontatzen dituen Kontrarioa nobela maiatzaren 7an aurkeztuko du Susa argitaletxeak.
maiatza 04 10
Patxi Zubizarretaren Eztia eta ozpina liburua izango dute hizpide maiatzaren 4an (asteartea) 19:15ean Leioako Liburutegian.
maiatza 04 10
Zazpiak bat eta Amerikako panpetan olerki ezagunen egilea, Pedro Mari Otaño, 1910eko maiatzaren 6an hil zen Argentinako Rosarion. Alkar liburuan bildu zituen 1904an bertso bi horiek eta beste 20 gehiago, baina baita ere Auntza larrera ipuin alegoriko ederra. Gaur Artzai mutilla operan ere jarriko dugu arreta. Otaño zizurkildarrak idatzi eta Felix Ortiz San Pelaio azpeitiarrak musikatutako obra da, 1900eko otsailaren 18an Buenos Airesko Victoria antzokian estreinatua (kantuan: Francisco Argote, Matilde Isasi, Luis Labadens, Matias Etxeberria, Laurak Bat-eko abesbatza). Artzai mutilla operak Patxikoren eta Maritxuren arteko amodiozko istorioa kontatzen duen arren, aldarrikapen politikoek hartzen dute mami nagusia. Martxoaren 11n kantuz zoriondu zuen Jose Mendiagek. Otañoren lan guztiak jasoak dituzu Klasikoen Gordailuan.
maiatza 03 10
Joxan Ormazabal idazle eta editorea hil zen maiatzaren 2an Zegaman. Joan den ostegunean, apirilaren 29an, aurkeztu zuen bere azken liburua: Ehun ipuin hitz gutxitan, Jon Zabaletaren irudiekin. Oso ezagunak egin ziren Ormazabalen liburuak 90eko hamarraldian: Pernando Amezketarra, Kittano edo Zipriztin. Hala ere bere lan guztien artean Ilunorduak eta argilaurdenak (2007) poema bilduma dugu guk gogoan, Elena Odriozolaren ilustrazioez edertua. Sautrela telebistako literatura saioak duela aste batzuk egindako bideozko erreportajearekin egingo diogu agur.
maiatza 02 10
Ilunpetik argira Gurutz Sarasola Lotsati poetari buruzko liburua aurkeztuko du Alvaro Rabellik maiatzaren 2an (igandea) 12:30ean Itsasondoko Sarasola Enean.
Api 29 10
Oier Guillanek Eskuen sustraiak errezitala egingo du apirilaren 29an (osteguna) 21:30ean Zarauzko Euskalduna tabernan.
Api 29 10
Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren Ihes ederra eleberri grafikoaz jardungo dute apirilaren 29an (osteguna) 19:00etan Bilboko Foru Liburutegian, irakurleen txokoan.
Api 29 10
Edu Zelaietak Aldaira urdinak poema liburua aurkeztuko du apirilaren 29an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Api 28 10
Jurgi Kintanaren Urre urdinaren lurrina saiakeraz jardungo dute apirilaren 28an (asteazkena) 20:00etan Bilboko Txurdinagako AEKn.
Api 28 10
Bernardo Atxagaren Zeru horiek nobela aztertuko dute apirilaren 28an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.
Api 28 10
Aingeru Epaltzaren Tigre ehizan nobelaz arituko dira apirilaren 28an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko literatur solasaldietan (Kultur Ate). Gidaria: Mikel Ayerbe.
Api 28 10
Raul Zeliken Lagun armatua nobelari buruzko solasaldia egingo da apirilaren 28an (asteazkena) 19:00etan Basauriko Euskarabila elkartearen lokalean. Antolatzailea: Literaturia.