Eka
21
10
Aron Hector Schmitzek Italo Svevo izengoitia baliatu zuen 1892an lehendabiziko nobela argitaratu zuenean: Una vita. Bigarrenarekin (Zaharreria) ere ez zuen arrakastarik izan, eta literatura alde batera utzi zuen, harik eta Triesten ingeles irakasle zebilen James Joyceren adiskide egin zen arte. 1923an argitaratu zuen hirugarren nobela: Zeno-ren kontzientzia (Svevo bezalaxe, tabako errezale baten istorioa), Eugenio Montalek laudatua eta Joyceren laguntzaz ondoren frantsesez ere argitaratua. Laugarren nobela idazten ziharduenean (Agure baten aitorpenak), kalea zeharkatzen ari zela auto batek harrapatu eta zauriak osatu ezinda hil zen 1928an, ospitalean azken zigarroa erretzen uzteko eskean. Euskaraz Bidaia sentimental laburra (1925) baino ez daukagu, Lombardiatik Friulira trenez egindako bidaia bat, orain sarean eskaintzen dizuguna Maite Lopetegiren itzulpenarekin.
Eka
18
10
Kevin Herediaren Hor hago, Kevin? nobela aurkeztuko du Meettok argitaletxeak ekainaren 18an (ostirala) 18:00etan Donostiako Bukowskin.
Eka
18
10
Patziku Perurenak Goizuetan bada gizon bat liburua aurkeztuko ekainaren 18an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Eka
17
10
Karmelo Iribarren, Joan Mari Irigoien, Juanra Madariaga, Joan Margarit, Juanjo Olasagarre eta Castillo Suarezek errezitaldia egingo dute ekainaren 17an (osteguna) 19:30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, Pentsamenduaren Poesia jaialdian.
Eka
16
10
Oier Guillanen Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ainhoa Alberdik, Amaia Corralek eta Oier Guillanek ekainaren 16an (asteazkena) 19:30ean Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Berriko egoitzan. Musika. Ander Fernandez.
Eka
16
10
Iban Zalduaren Euskaldun guztion aberria nobelaz arituko dira ekainaren 16an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko literatur solasaldietan (Kultur Ate). Gidaria: Mikel Ayerbe.
Eka
16
10
Laurehun inguru irakurlek Haur besoetakoa nobela osoa etenik gabe ozen irakurriko dute ekainaren 16an (asteazkena) Bilboko Arriaga antzokian, goizeko 8:00etan hasi eta 20:00ak bitartean.
Eka
15
10
Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz jardungo dute ekainaren 15ean (asteartea) 19:30ean Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan.
Eka
15
10
Bernardo Atxagak Haur besoetakoa nobelaz jardungo du ekainaren 15ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan.
Eka
15
10
Donatien-Alphonse-François, Sadeko Markesa deituraz ezagutua, Parisen jaio zen 1740ko ekainean. Jesuiten eskola batean ikasia, han piztu zitzaion literatura eta antzerki zaletasuna. 30 urte zituela Mazan antzokia atondu zuen Lacoste gazteluan, eta baita antzerki talde bat sortu ere. Baina idatzitako obretatik bakarren bat baino ez zen taularatu Parisen: Oxtiern kondea (1791n). Hogeita hamar urtetik gora egin zituen preso Sadeko Markesak: sexu eskandaluengatik, politika kontuengatik eta bere idatziengatik. Haren bi liburu ditugu euskaraz: Bego Montoriok itzulitako Filosofia apaingelan (2001, Txalaparta) eta Mikel Hoyos Seinek itzulitako Justine edo Bertutearen zorigaitzak (1997, Ibaizabal), orain sarean eskaintzen duguna. Juliettek bere ahizpa Justineri esango dio: hamabost urte betetzear eta daukagun gorputzarekin, ezinezkoa da gosez hiltzea. Justine zorigaitzean biziko da bertutearen alde eginda, Juliette aldiz aberats eta alegera.
Eka
15
10
Iban Zalduak Ipuinak – Antologia bat liburua aurkeztuko du ekainaren 15ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.
Eka
12
10
Pello Lizarralde Larrepetit eleberriaz mintzatuko da ekainaren 12an (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan.
Eka
11
10
Gabriel Kortak Laugarrenak lau poema antologia aurkeztuko du ekainaren 11n (ostirala) 19:30ean Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.
Eka
10
10
Uxu Alberdiren Aulki-jokoa nobelaz jardungo dute ekainaren 10ean (osteguna) 20:00etan Arizkungo elkartean.
Eka
10
10
Pablo Joxe Aristorena eta Txomin Peillen Haur besoetakoa nobelaz mintzatuko dira ekainaren 10ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan.