Urr 03 10

Poesia eta kantua Donostian

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako Poesia eta Kantua egitarauan hiru emanaldi izango dira: urriaren 4an (astelehena) 19:30ean Juan Kruz Igerabide eta Iñaki Telleria; ordu berean baina urriaren 5ean (asteartea) Itxaro Borda eta Pierre Paul Berzaitz; eta urriaren 6an Harkaitz Cano eta Xabi San Sebastian.

Urr 02 10

Komuneko paperean Hernanin

Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek urriaren 2an (larunbata) 16:00etan Hernaniko Tilosetan.

Urr 01 10

Komuneko paperean Ordizian

Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek urriaren 1ean (ostirala) 22:00etan Ordiziako Delikatuzen.

Urr 01 10

Fikzioaren izterrak,
Ur Apalategi

Ur Apalategik Fikzioaren izterrak ipuin liburu berria aurkeztuko du urriaren 1ean (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria. Susa.

Ira 30 10

Mahai-ingurua Donostian

Literatura Unibertsala itzulpen bildumaren inguruko mahai-inguruan parte hartuko dute Xabier Olarrak, Lurdes Otaegik eta Iratxe Retolazak irailaren 30ean (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Antolatzailea: EIZIE.

Ira 28 10

Ur Apalategiren
Fikzioaren izterrak

Ur Apalategik Fikzioaren izterrak ipuin liburu berria aurkeztuko du Donostian urriaren 1ean (ostirala) Susa argitaletxearekin. Zazpi narrazioak fikziozkoak izan arren, errealitate hurbilaren ispilu dirdiratsuak dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituztela irudituko zaizu, baina gertakariak eta gertagarriak gertu daudela erakusten dute beti. Bikotea batetik, idazletza bestetik, horra Fikzioaren izterrak liburuan obsesiboki txirikordatzen diren hari nagusiak. Maitasun konpartitua, naziotasun zoriontsua eta arrakasta literarioa benetakoak al dira?, edo geure buruak zigortzeko sortzen ditugun kimera eskuraezinak? Serioski irri egiteko kontakizunak dira, baita frustraturik gozatzekoak ere, edo haserrez baketzekoak… hori posible baldin bada.

Ira 27 10

Ospitalekoak Donostian

Mikel Antzaren Ospitalekoak nobelari buruz jardungo dute irailaren 27an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Ira 22 10

Arotzaren eskuak Las Karrerasen

Alberto Ladron Aranaren Arotzaren eskuak nobelaz jardungo dute irailaren 22an (asteazkena) 19:30ean Las Karrerasko Udal aretoan.

Ira 22 10

Alberto Moraviaren
Erromako emakumea

900 aldizkarian argitaratu zituen bere lehen ipuinak Alberto Moraviak, eta jarraian aurreneko nobela: Gli indifferenti (1929). Bigarren Mundu Gerraren ondoren idatzi zuen Erromako emakumea (1947), gerra aurreko faxismo garaian girotua eta Adriana daukana protagonista, zineman Gina Lollobrigidak egingo zuena Luigi Zamparen filmean (1954). Alberto Moraviaren nobeletan oinarrituta pelikula asko egin izan dira: Vittorio de Sica, Jean-Luc Godard, Mauro Bolognini, Damiano Damiani, Francesco Maselli, Dacia Maraini, Bernardo Bertolucci, Gianni Barcelloni, Aldo Lado, Giovanni Soldati, Doris Dörrie. Erromako emakumea nobela Koldo Bigurik euskaratu zuen 1993an.

Ira 21 10

Atsekabe zaitut Bilbon

Irati Jimenez Atsekabe zaitut nobelari buruz mintzatuko da irailaren 21ean (asteartea) 19:00etan Bilboko Elkar aretoan.

Ira 21 10

Fahrenheit 451, Ray Bradbury

Ray Bradburyren Fahrenheit 451 nobela aurkeztuko du Nagore Tolosak irailaren 21ean (asteartea) 12:00etan Bilboko Gatazka gunea liburu-dendan. Argitaldaria: Txalaparta.

Ira 18 10

Eskuen sustraiak Bergaran

Oier Guillanek eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldi dramatizatua egingo dute irailaren 18an (larunbata) 17:00etan Bergarako udaletxe atzean.

Ira 18 10

Karmele Igartuari omenaldia Senperen

Hatsa elkarteak antolaturik, Karmele Igartua poetari omenaldia egingo diote poesia errezitaldi batez irailaren 18an (larunbata) 10:00etan Senpereko Larralde etxean.

Ira 17 10

Teatroa eta poesia Usurbilen

Oier Guillanek eta Iñigo Ortegak Teatroa eta poesia hitzaldia eskainiko dute irailaren 17an (ostirala) 16:00etan Usurbilgo Sutegi aretoan.

Ira 16 10

Herio Heroi Usurbilen

Oier Guillan, Ainhoa Alberdi eta Amaia Corralek Herio heroi antzerkiaren irakurketa dramatizatua egingo dute irailaren 16an (osteguna) 20:00etan Usurbilgo Sutegi aretoan. Musika: Ander Fernandez.

Agenda

Efemerideak

Kritikak