Urr
19
10
Kontakizun ederrik irakurri nahi baduzu, hementxe duzu Katua eta sagua, 1961ean Günter Grassek idatzia, eta Latorrizko danborra (1959) eta Zakur urteak (1963) eleberriekin batera Danzigeko Trilogia osatzen duena. Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean kontalariak gogoratzen dituen gaztetako bizipen batzuekin abiatzen da Katua eta sagua, Czaika dragamina hondoratu baten inguruan uda osoa murgil eta igeri jolasetan igarotzen duen gazte talde baten istorioa, gerra hasi berritan; bihurkinak baliaturik, itsasontziko piezak askatu eta altxor bitxien jabe egingo dira. Hansjürgen Pohland-ek film bilakatu zuen 1966an, eta Lars eta Peter Brandt anaiek (Willy Brandt politikariaren anaiek) Joachim Mahlke pertsonaiaren paperak jokatu zituzten.
Urr
18
10
Kepa Altonagaren Darwin gurean saiakerari buruz jardungo dute urriaren 18an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.
Urr
18
10
Asier Serranok Hiri gorritik poema liburua aurkeztuko du urriaren 18an (astelehena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Urr
16
10
Haragizko amoreak liburuan oinarrituta, Haragizkoa musika eta poesia emanaldia egingo dute Edorta Jimenezek eta Rafa Ruedak urriaren 16an (larunbata) 21:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Urr
15
10
Mikel Hernandez Abaituak Azukre xehea, gatz larria liburua aurkeztuko du urriaren 15ean (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
Urr
14
10
Gabriel Arestiren poesiaz jardungo du Jon Kortazarrek eta Juan Kruz Gurrutxagak poemak errezitatuko ditu urriaren 14an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Urr
14
10
Miren Agur Meabek Bitsa eskuetan poema liburu berria aurkeztuko du urriaren 14an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.
Urr
13
10
Hamar urte dira Miren Agur Meabek Azalaren kodea argitaratu zuela. Urriaren 14an Bitsa eskuetan poema liburu berria aurkeztuko du Susa argitaletxearekin. Paradoxa bat da bitsa: ugaritasunaren eta ezerezaren sinboloa, hedonismoarena eta iragankortasunarena. Desioa, amodioa eta heriotza dira liburuko gai nagusiak, baina funtsean galerei buruzkoa da Bitsa eskuetan, bizitzak eman eta kentzen dizkigun horiei buruzkoa.
Urr
10
10
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek urriaren 10ean (igandea) 19:00etan Arrasateko gaztetxean.
Urr
07
10
Balio al du ezertarako (euskal) literatur kritikak? mahai-inguruan parte hartuko dute Gorka Bereziartua, Ibon Egaña, Manu Lopez, Mari Jose Olaziregi eta Mikel Aierbek urriaren 7an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan.
Urr
07
10
Mikel Antzaren Ospitalekoak nobelari buruz arituko dira urriaren 7an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Urr
07
10
Bilbo, hiriak eta horietako idazleak jardunaldietan mahai-inguruan parte hartuko dute Jon Arretxek, Txuma Murugarrenek, Aizpea Goenagak eta Jon Kortazarrek urriaren 7an (osteguna) 19:00etan Bilboko Alhondigan.
Urr
07
10
Joan Mari Irigoienek Nor bere bidean nobela aurkeztuko du urriaren 7an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Urr
06
10
Joan Mari Irigoienen Haragiaren gauak eta egunak eleberriari buruz jardungo dute urriaren 6an (asteazkena) 19:00etan Urretxuko Aizpurunea kultur etxea. Gidatzailea: Gorka Azkarate
Urr
06
10
Gabriel Arestik idatzi izan zituen sei antzezlanetatik lau Egan aldizkarian plazaratu ziren, orain teatro-testuak.com gunean jaso ditugunak. Mugaldeko herrian eginikako tobera obrak Toribio Altzaga Saria jaso zuen 1961ean eta urte berean argitaratu zen. Berehala idatzi zuen beste bat: Etxe aberatseko seme galdua eta Maria Madalenaren seme santua (1962). Ondoren Arantzazuko fraideen enkarguz egin zuen …eta gure heriotzeko orduan (1964) Aste Santuan taularatzeko, baina azkenean ez zitzaion onartu. 1965ean idatzi zuen Justizia txistulari (1967an argitaratuko zena), azken moldaketa lana egiteko Xabier Leteren esku utzia.