Urr 29 10

Utopiaren itzalak, Asel Luzarraga

Asel Luzarragak Utopiaren itzalak liburua aurkeztuko du urriaren 29an (ostirala) 11:30ean Bilboko Gatazka gunean.

Urr 28 10

Autokarabana Gasteizen

Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz solas egingo dute urriaren 28an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Urr 28 10

Bilbao-New York-Bilbao Donostian

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelaz jardungo dute urriaren 28an (osteguna) 18:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Urr 28 10

Esperpentoa: Buhame-argiak

“Heroi klasikoek, ispilu konkaboetan islaturik, Esperpentoa ematen dute”, esaten dio Max Estrellak Don Latinori; “Espainiako bizitzaren zentzu tragikoa, sistematikoki desitxuratutako estetikaz bakarrik eman daiteke”. Pobrezia, politikoen ustelkeria, langileriaren grebak… orduko giroaren erretratu bat osatu zuen Ramon Valle-Inclan idazleak Buhame-argiak antzezlanean. Duela 90 urte argitaratu zen España astekarian, zatika, 1920ko uztailaren 31n hasi eta urriaren 23ra bitartean; baina 1970era arte ez zen oholtza gainean jokatuko. “Europako zibilizazioaren desitxuratze grotesko bat besterik ez da Espainia”, gaztigatzen digu Max poeta itsuak.

Urr 27 10

Katu jendea Bedian

Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburua aztertuko dute urriaren 27an (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.

Urr 27 10

Sustrai beltzak Iruñean

Jon Arretxek Sustrai beltzak ipuin liburua aurkeztuko du urriaren 27an (asteazkena) 18:30ean Iruñeko Elkar aretoan

Urr 27 10

Connemara gure bihotzetan Zarautzen

Julen Gabiriaren Connemara gure bihotzetan nobela izango dute mintzagai urriaren 27an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Gidatzailea: Ane Mayoz.

Urr 27 10

Kondenatu baten azken egunak, Victor Hugo

Victor Hugoren Kondenatu baten azken egunak nobela aurkeztuko du Juan Mari Agirreurretak urriaren 27an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.

Urr 26 10

Idatz & Mintz aldizkariaren 50. zenbakia

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 50. zenbakia aurkeztuko du Labayruk azaroaren 7an Bilbon, baina aldez aurretik urriaren 26an (asteartea) 19:00etan Euskal Museoan mahai-ingurua antolatu du literatur aldizkariei buruz, non parte hartuko baitute Bernardo Atxagak, Igone Etxebarriak, Lucien Etxezaharretak eta Koldo Izagirrek.

Urr 25 10

Aulki-jokoa Arrasaten

Uxue Alberdiren Aulki-jokoa nobelaz arituko dira urriaren 25ean (astelehena) 18:30ean Arrasateko Kultur Ate liburutegian. Gidatzailea: Mikel Ayerbe.

Urr 23 10

Azurmendiren manifestu atzeratua, Bilbon

Ibai Atutxak eta Maria Colerak Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua hitzaldia egingo dute urriaren 23an (larunbata) 10:00etan Bilbon, Nabarra aldizkariaren egoitzan, Literatura Eskolaren egitarau berriari hasiera emateko.

Urr 22 10

Gizajendearen ahitzea, Pablo Sastre

Pablo Sastrek Gizajendearen ahitzea saiakera aurkeztuko du urriaren 22an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Urr 21 10

Eskuen sustraiak Bilbon

Oier Guillan eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldia egingo dute urriaren 21ean (osteguna) 20:30ean Bilboko Zazpi Kaleetako 7 Katu gaztetxean.

Urr 21 10

Kontrarioa Larrabetzun

Lander Garroren Kontrarioa nobelaz jardungo dute urriaren 21ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Angulerin.

Urr 20 10

Ahotsetan Bilbon

Harkaitz Canok eta Xabi San Sebastianek Ahotsetan errezitaldia egin dute urriaren 20an (asteazkena) 20:00etan Bilboko Arriagan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak