Ots 24 11
Pasio hutsa Gasteizen
Annie Ernauxen Pasio hutsa nobelaz solas egingo dute otsailaren 24an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Ots 24 11
Annie Ernauxen Pasio hutsa nobelaz solas egingo dute otsailaren 24an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Ots 24 11
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Hura ez da lekua errezitaldia egingo dute otsailaren 24an (osteguna) 20:00etan Errenteria Hiria Kulturunean (Niessen). Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide. Aktorea: Iñigo Ortega.
Ots 24 11
Yurre Ugarteren Gasolindegian liburua izango dute hizpide otsailaren 24an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Foru Aldundiko Liburutegian.
Ots 24 11
Frantzisko Apalategik dozena bat urtez jardun zuen, 1922an hasita, karlisten eta liberalen arteko bigarren gerrako soldaduen testigantzak biltzen, eta haietako batzuk oraintxe 50 urte argitaratu ziren Euskal mutillak armetan kronika eta elkarrizketa liburuan (Auspoa, 1961). Adibide gisa, hemen Lizarrako pasarte bat, Patxi Juaristi azkoitiarrak kontatua: “Balak hanka hezurrean jo ninduenean, deiadar egin eta Arretxekoak atzera begiratuz esan zidan: ‘Jo al haute?’. Bada orduantxe bertan berari lepotik sartu saihetseraino. (…) Nik nire zauria buztinekin estali nahi baina eskua nekatu eta berriz ere odola bazihoan. Euri asko egin zuen eta ura goiko zanga aldetik gu geunden beheko aldera zetorren, goiko aldean zauritutakoen odolekin gorriturik”. Gerra garai hari buruz nobelarik idatzi nahi duenak hobe du Apalategik jasotako testigantzak irakurri, beste liburu batzuk baino.
Ots 23 11
Ur Apalategik Fikzioaren izterrak ipuin liburua aurkeztuko du otsailaren 23an (asteazkena) 19:00etan Andoaingo udal liburutegian.
Ots 23 11
Miren Agur Meaberen Zazpi orduak liburuaz jardungo dute otsailaren 23an (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.
Ots 23 11
Arantxa Iturberen Ezer baino lehen liburuaz mintzatuko dira otsailaren 23an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Sanz Enea liburutegian.
Ots 23 11
Iratxe Esnaolaren Galerna nobela aztertuko dute otsailaren 23an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kultur Ateko literatur solasaldietan. Gidatzailea: Mikel Ayerbe.
Ots 23 11
Karmele Jaio Musika airean liburuaz mintzatuko da otsailaren 23an (asteazkena) 10:30ean Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean.
Ots 22 11
Yolanda Arrietaren Off-On emanaldia izango da otsailaren 22an (asteartea) 19:00etan Basauriko Pozokoetxen. Musika: Juantxo Zeberio.
Ots 19 11
Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa kartzelako literaturaz ariko dira Literatura Eskolan otsailaren 19an (larunbata) 10:00etan Donibane Lohitzuneko AEKn.
Ots 18 11
Kyoichi Katayamaren Maitasunezko oihua munduaren erdian nobelaz solas egingo dute otsailaren 18an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Ots 18 11
Miren Agur Meabek Bitsa eskuetan poema-irakurraldia egingo du otsailaren 18an (ostirala) 19:30ean Mungiako Mugire txokoan. Musika: Ibone Ibazeta.
Ots 18 11
Xabier Mendigurenek Sakoneta (2) nobela aurkeztuko du otsailaren 18an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Ots 17 11
Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakera aztertuko dute Jose Angel Irigarairekin otsailaren 17an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.