Mar
31
11
Parisen kazetari lanak egiten zituen Gabriel Garcia Marquezek El Espectador egunkariarentzat, Rojas Pinillaren diktadura militarrak periodikoa itxi zuenean. Dirurik gabe geratutako idazle gazteak nobela bat idazteari ekin zion. 1957ko urte hasieran Parisen amaitutako eleberria da Koronelari ez dio inork idazten (1961ean argitaratua). Gertakariak 1956an kokatu zituen, urritik abendura bitartean, Kolonbiako iparraldeko herrixka batean. Koronel zahar bat gutun baten zain dago, inoiz iritsiko ez den gerrako pentsioa itxaroten, berrogeita hamar urte pasa esperoan; ostiralero joaten da postara, baina ez dio inork idazten. Seme bakarra urtarrilean hil zuen Poliziak, orri klandestinoak banatzeagatik; hala ere borroka-oilar bat laga zion, eta hauxe bilakatuko da etxeko diru iturri… eta zerbait gehiago. Arturo Ripsteinek filma egin zuen 1999an.
Mar
30
11
Patxi Zubizarretak Joan eleberria aurkeztuko du martxoaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Civicanen.
Mar
30
11
Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion nobela aztertuko dute martxoaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Sanz Enea liburutegian.
Mar
29
11
Pantzo Hirigaraik Poto nobela aurkeztuko du martxoaren 29an (astelehena) 19:00etan Urruñako Xaia ostatuan.
Mar
29
11
Jose Antonio Arkotxa, izengoitiz Atxukale, orain mendebete jaio zen Mutrikun, 1911ko martxoaren 29an. Argia, El Dia eta Euzkadi agerkarietan plazaratu zituen bere lehen idazkiak. Gerra garaian preso hartu zuten, baina heriotzara zigortua izan arren, azken uneko indultuari esker etxeratu zen. Ondoren Ondarroan bizi izan zen berrogei urtez; Kresala elkarteko bultzagile eta antzezle jardun zuen, 16 obra idazteaz gainera. Egan aldizkarian 1957an argitaratutako Gabon-gabontzeta duzu haietako bat, Atxukaleren omenez orain teatro-testuak webgunean paratu duguna.
Mar
28
11
Agota Kristofen Koaderno handia nobelaz ariko dira martxoaren 28an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.
Mar
26
11
Mikel Antzaren Ospitalekoak nobelaz ariko dira martxoaren 26an (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.
Mar
25
11
Joxemiel Bidadorren Hutseaniko hazkurria poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute martxoaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Planetarioan.
Mar
25
11
Koldo Izagirreren Autopsiarako frogak saiakera liburua aztertuko dute martxoaren 25ean (ostirala) 20:00etan Eako Zakili elkartean.
Mar
24
11
Gabriel Arestiri buruz solasean jardungo dute Meli Estebanek, Natxo de Felipek, Xabier Kintanak, Jon Kortazarrek, Karmelo Landak eta Anjel Zelaietak martxoaren 24an (osteguna) 20:00etan Algortako Villamonte kultur etxean.
Mar
24
11
Gotzon Barandiaranen Errotik nobelaz berbetan jardungo dute martxoaren 24an (osteguna) 19:00etan Derioko Gurea aretoan.
Mar
24
11
Koldo Izagirrek Zuria naiz eta speak white esaten didate hitzaldia egingo du martxoaren 24an (osteguna) 19:00etan Andoainen, Martin Ugalde Foroan.
Mar
24
11
Miren Agur Meabek Zazpi orduak eta Bitsa eskuetan liburuez berba egingo du martxoaren 24an (osteguna) 17:00etan Durangoko Pinondo etxean. Gidaria: Josuñe Muñoz.
Mar
24
11
Adam Bodor-en Artzapezpikuaren bisita liburua aurkeztuko du Unai Elorriagak martxoaren 24an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar
24
11
Marinel zahar batek eztei-festa batean kontatutako istorioa da Samuel Taylor Coleridge idazle ingelesaren Marinel zaharraren balada. Behinola hegoalderantz abiatu zelarik ontzi batean, galarren gupidagabe bat heldu zitzaien. Indar suntsitzaile haren erdian, hala ere, patu onaren txori albatrosa agertu zen eta berarekin hego haize lasaigarria ekarri zuen popa aldetik. Egun batzuk geroago ordea, zorte txarrez, marinelak hegaztia hil egin zuen balezta-geziz, eta harrezkero suertatutako atsekabeak jakingo ditugu. Balada hau 1798an argitaratu zen lehen aldiz Lyrical Ballads bilduman, Joseba Sarrionandiak euskaratu zuen 1995ean.