Eka 08 11

Harlemgo mutila

Harlem auzunean jaio zen James Baldwin. Richard Wrighten laguntzaz ekin zion eleberriak idazteari eta literatur kritika egiteari. Arrazakeria zela-eta Estatu Batuetan idaztea jasanezina egiten zitzaionez, Parisera joan zen 1948an. Han amaitu zuen Zoaz mendira aldarrikatzera nobela (1953), euskarara Juan Mari Mendizabalek itzulirik 1996an argitaratua eta orain osorik sarean eskaintzen dizuguna. Baldwinek bere gaztaroko giroa dakar kontakizunera, pobrezia eta beltzen aurkako indarkeria eta destaina.

Eka 06 11

Herio heroi Igorren

Oier Guillanen Herio heroi antzerki liburuaz mintzatuko dira ekainaren 6an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Eka 06 11

Gauaren usaina, Andrea Camilleri

Andrea Camilleriren Gauaren usaina nobela aurkeztuko du Josu Zabaletak ekainaren 6an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 05 11

Poesia errezitaldiak Larrabetzun

Poesia errezitaldiak eskainiko dituzte Jon Benito, Antonio Casado da Rocha, Miren Agur Meabe, Paddy Rekalde eta Asier Serranok ekainaren 5ean (igandea) 20:00etan Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Eka 05 11

Hura ez da lekua Larrabetzun

Hura ez da lekua antzezlana ekainaren 5ean (igandea) 19:00etan Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Eka 05 11

Ipuin kontaketa Larrabetzun

Mikel Martinezen Izarretako Bitakora. 238. bidaia ipuin kontaketa egingo du ekainaren 5ean (igandea) 18:30ean Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Eka 05 11

Bertso-trama literarioa Larrabetzun

Bertso-trama literarioa landuko dute Maialen Lujanbiok eta Unai Iturriagak ekainaren 5ean (igandea) 17:30ean Literaturian, Larrabetzuko plazan.

Eka 05 11

Antzerkiak badu irakurlerik? Larrabetzun

Antzerkiak badu irakurlerik? mahai-inguruan izango dira Mikel Martinez, Xabier Mendiguren, Alaitz Olaizola eta Borja Relaño ekainaren 5ean (igandea) 10:00etan Literaturian, Larrabetzuko Angulerin.

Eka 04 11

Erle Irakurlearen Saioa Larrabetzun

Erle Irakurlearen Saioa egingo du Bernardo Atxagak ekainaren 4an (larunbata) 20:00etan Literaturian, Larrabetzuko plazan.

Eka 04 11

Iza ote iza, Xabier Soubelet

Xabier Soubeletek Iza ote iza poema liburua aurkeztuko du ekainaren 4an (larunbata) 13:00etan Literaturian, Larrabetzuko plazan. Argitaldaria: Maiatz.

Eka 04 11

Zer barkaturik ez, Alberto Ladron Arana

Alberto Ladron Aranak Zer barkaturik ez nobela aurkeztuko du ekainaren 4an (larunbata) 12:30ean Literaturian, Larrabetzuko plazan. Argitaldaria: Elkar.

Eka 04 11

Decameron – Hamar ipuin Larrabetzun

Igela argitaletxeak Decameron – Hamar ipuin aurkeztuko du ekainaren 4an (larunbata) 12:00etan Literaturian, Larrabetzuko plazan.

Eka 04 11

Branskint, Goizalde Landabaso

Goizalde Landabasok Branskint liburua aurkeztuko du ekainaren 4an (larunbata) 11:30ean Literaturian, Larrabetzuko plazan. Argitaldaria: Txalaparta.

Eka 04 11

Irakurzaletasunaz mahai-ingurua Larrabetzun

Irakurzaletasunaren transmisioa: noiz eta nola? solasaldian parte hartuko dute Basauri, Donostia, Iurreta, Larrabetzu, Leioa, Meatzaldea eta Segurako irakurle klubek ekainaren 4an (larunbata) 10:00etan Literaturian, Larrabetzuko Angulerin.

Eka 03 11

Itsaso kontra bat, Karmele Igartua

Pamiela argitaletxeak Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat poema liburua aurkeztuko du ekainaren 3an (ostirala) 12:30ean Literaturian, Larrabetzuko Angulerin.

Agenda

Efemerideak

Kritikak