Eka 16 11

Poesia errezitaldia Arrasaten

Gay-les poesia errezitaldian parte hartuko dute Rikardo Arregik, Mikel Ayerbek, Ibon Egañak, Angel Errok, Kattalin Minerrek eta Juanjo Olasagarrek ekainaren 16an (osteguna) 19:00etan Arrasateko Kultur Aten.

Eka 15 11

Hamaika pauso Bilbon

Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso nobelaz ariko dira Eider Rodriguez eta Ur Apalategi ekainaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Eka 15 11

Kondesa esku-guria Iurretan

Milena Agusen Kondesa esku-guria nobelaz jardungo dute ekainaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Eka 15 11

Fikzioaren izterrak Arrasaten

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburua aztertuko dute ekainaren 15ean (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kultur Ateko literatur solasaldietan. Gidatzailea: Mikel Ayerbe.

Eka 15 11

Ama, Maxim Gorki

Larunbatean, ekainaren 18an, 75 urte izango dira Maxim Gorki idazle eta iraultzailea hil zela. Zorigaiztoko haurtzaroaren ostean miseria giroan bizi izan zen gaztetan. Mingotsa goitizena hartu zuen kazetari eta idazletzarako 1892tik aurrera. Ipuinekin eta antzerki lanekin arrakasta ukan zuen, eta 1907an plazaratu zuen Ama nobela, literatura unibertsaleko handietarik bat. Jose Moralesek 1995ean argitaratutako itzulpena eta hitzaurre argigarria eskaintzen dizkizugu sarean Gorkiren gorazarrez.

Eka 14 11

Errezitaldia Donostian

Pentsamenduaren Poesia errezitaldia eskainiko dute ekainaren 14an (asteartea) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan.

Eka 14 11

Autopsiarako frogak Donostian

Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du Koldo Izagirrek ekainaren 14an (asteartea) 17:00etan Añorgan, Donostiako Ikastolen Etxean.

Eka 14 11

Hamaika pauso 12 ordutan

Duela hiru urte Axularren Gero, duela bi Mogelen Peru Abarka, iaz Jon Miranderen Haur besoetakoa eta aurten Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso irakurriko dute Bilbon ekainaren 16an (osteguna) goizeko 8:00ean hasi eta etenik gabe, 12 orduko irakurraldian. Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen klasikoen irakurraldia izango da.

Eka 13 11

Galerna Donostian

Iratxe Esnaolaren Galerna nobelaz ariko dira ekainaren 13an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Eka 13 11

Hauts bihurtu zineten Donostian

Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten nobelaz solas egingo dute ekainaren 13an (asrelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Eka 11 11

Ihes betea Hendaian

Anjel Lertxundiren Ihes betea nobela eta Eskarmentuaren paperak saiakera izango dituzte hizpide ekainaren 11n (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan.

Eka 10 11

Desterratuen piztiarioa, Asier Serrano

Asier Serranok Desterratuen piztiarioa poema liburua aurkeztuko du ekainaren 10ean (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 09 11

Atsekabe zaitut Markinan

Irati Jimenezen Atsekabe zaitut liburuaz ariko dira ekainaren 9an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Eka 09 11

Hamaika pauso Bilbon

Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso nobelaz ariko dira Arantxa Urretabizkaia eta Jon Juaristi ekainaren 9an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Eka 08 11

Errotik Basaurin

Gotzon Barandiaranen Errotik nobelaz solasean jardungo dute ekainaren 8an (asteazkena) 19:00etan Basauriko Euskarabilan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak