Uzt 07 11

Su ta gar irrigarria

Ez gara musika taldeaz ari, baizik eta 1935eko otsailaren 9an Parisen taularatutako antzerki obra bati buruz: Les assureurs, Gabriel D’Hervilliez eta Claude Rolandek idatzia. Su ta gar izenburuarekin euskaratu zuen Antonio Maria Labaienek eta 1966an argitaratu zen Egan aldizkarian. Lau gizonezkok jokatzeko obra irrigarria duzu, aseguruez diharduena. Teatro-testuak webgunerako digitalizatu dugu.

Uzt 06 11

Eta orain badakit Donostian

Tere Irastortzak Eta orain badakit errezitaldia egingo du uztailaren 6an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Musika: Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Iñaki Telleria.

Uzt 06 11

Eako 8. Poesia Egunak

Gabriel Arestiren Zuzenbide debekatua obra poetikoari buruzko mahai-inguruarekin abiatuko dira Eako Poesia Egunak uztailaren 15ean, ostiral arratsaldean. Biharamunean Beñat Sarasolaren hitzaldia eta Miren Agur Meabe, Mikel Etxaburu eta Jon Benitoren errezitaldiak izango dira. Igandean, uztailaren 17an, Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak kontatuko dute Zer egin poema batekin. Asteburuan gainera: Joseba Tapia, The Soul Stompers, Txori mugariak performancea eta Maddi Oihenart.

Uzt 01 11

Mahai-ingurua Bilbon

Hezkuntzaz kanpoko literatur sustatzaileak mahai-inguruan parte hartuko dute Arrate Egañak, Patxi Salaberrik eta Ur Apalategik uztailaren 1ean (ostirala) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Uzt 01 11

Literaturaz eta hezkuntzaz hitzaldiak Bilbon

Ur Apalategik Balioen zeharkako trataera euskal literaturan hitzaldia egingo du uztailaren 1ean (ostirala) 9:15ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian; Arrate Egañak haur eta gazte literaturaz 10:45ean; eta Patxi Salaberrik heziketaz eta literaturaz 12:15ean.

Eka 30 11

Bere aitaren alaba Gasteizen

Anne Beresten Bere aitaren alaba liburuaz solas egingo dute ekainaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Eka 30 11

Irakurzaletasunaz Bilbon

Fito Rodriguezek Irakurzaletasuna euskal literaturan hitzaldia egingo du ekainaren 30ean (osteguna) 9:15ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian; 10:45ean Ander Iturriotzek eta 12:15ean Iratxe Retolazak. Arratsaldeko 18:00etan hirurek mahai-inguruan jardungo dute.

Eka 25 11

Gizaki bakartiak Miarritzen

Beatrice Urruspilen Gizaki bakartiak liburuaz solastatuko dira ekainaren 25ean (larunbata) 14:30ean Miarritzeko mediatekan.

Eka 22 11

Eta emakumeari sugeak esan zion Tolosan

Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion nobelaz mintzatuko dira ekainaren 22an (asteazkena) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Eka 22 11

Tangerko ametsak Gasteizen

Jon Arretxek Tangerko ametsak nobela aurkeztuko du ekainaren 22an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Casa del Libron.

Eka 21 11

Erakarpen kimiko maitagarriak

Goethe idazle eta zientzialari alemaniarrak maitasunezko grinak eta zientzia uztartu zituen Hautapen-ahaidetasunak nobelan (1809). Izenburu zientifikoa daukan eleberriko protagonistak lau dira: Eduard eta Charlotte senar-emazteak eta beren etxaldera gonbidatuko dituzten Ottilia iloba eta kapitain adiskide bat. Gorputz kimikoek modu matematikoan elkar erakartzen baldin badute, berdin gertatuko ote da gizon-emakumeen artean? Hara dilema esperimental eta morala! Honela diotso Charlottek senar baroiari: “Utzidazu zinez aitortzen nire sentimendua egitasmo horren kontrakoa dela, nire aieruak ez didala ezer onik iragartzen”.

Eka 19 11

Biodiskografiak Gernikan

Iban Zalduak Biodiskografiak liburua aurkeztuko du ekainaren 19an (igandea) 19:00etan Gernikako gaztetxean.

Eka 17 11

Zamaontzia Ean

Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobelaz ariko dira ekainaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

Eka 17 11

Esku ezkerraz, Antonio Casado da Rocha

Antonio Casado da Rochak Esku ezkerraz poema liburua aurkeztuko du ekainaren 17an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 16 11

Garabi suizidaren amodioa Iruñean

Jeremias Erroren Garabi suizidaren amodioa aztertuko dute ekainaren 16an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak