Aza 22 11

Homo Faber Arrasaten

Max Frischen Homo Faber nobelaz mintzatuko dira azaroaren 22an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Gidatzailea: Mikel Aierbe.

Aza 21 11

Azukre xehea, gatz larria Donostian

Mikel Hernandez Abaituak Azukre xehea, gatz larria liburuaz jardungo du azaroaren 21ean (astelehenean) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Aza 18 11

Ez don-k armairu Bilbon

Ez don-k armairu errezitala egingo dute Rikardo Arregi, Mikel Ayerbe, Ibon Egaña, Angel Erro, Joseba Gabilondo, Kattalin Miner eta Juanjo Olasagarrek azaroaren 18an (ostirala) 20:00etan Bilboko Hika Ateneoan.

Aza 18 11

Fikzioaren izterrak Ean

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak nobelaz ariko dira azaroaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

Aza 18 11

Zer barkaturik ez Iruñean

Alberto Ladronen Zer barkaturik ez nobelaren inguruan solas egingo dute azaroaren 18an (ostirala) 19:00etan Non: Iruñeko Euskaldunon Biltokian.

Aza 17 11

Katamalo Iruñean

Katamalo errezitaldia izango da azaroaren 17an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Gurutze plazako institutuan.

Aza 17 11

Neguko zirkua Getarian

Harkaitz Canoren Neguko zirkua ipuin liburuaz jardungo dute azaroaren 17an (osteguna) 19:00etan Getariko Alondegian.

Aza 17 11

Greta Bermeon

Jasone Osororen Greta nobela aztertuko dute azaroaren 17an (osteguna) 19:00etan Bermeoko liburutegian.

Aza 17 11

Lehen aldiz Parisen

Gaztetan surrealisten lagun, gero Gallimard etxeko argitalpenen arduradun, nobela ugariren autore, kantu idazle, zinemarako dialogo egile, OuLiPoren sortzaile… XX. mendeko idazle frantses handienetakoa izan zen Raymond Queneau. Parisera aurreneko aldiz iritsi den neskato baten istorio xarmant, ironiko eta ateraldiz betea irakurtzea proposatzen dizugu asteon: Zazie metroan. Ama amorantearengana joan da bi egunerako eta alaba osabarekin utzi du; metroan ibiltzeko irrikatan da Zazie, baina greban daude hango langileak. Joxan Elosegiren itzulpen apartarekin batera, hitzaurre argigarri bat daukazu.

Aza 17 11

Argiaren erreinua, Joseba Lozano

Joseba Lozanok Argiaren erreinua eleberria aurkeztuko du azaroaren 17an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Aza 16 11

Tubabu Iurretan

Jon Arretxeren Tubabu liburuaz ariko dira azaroaren 16an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Aza 16 11

Xake mate Zumarragan

Alberto Ladronen Xake mate nobelaz jardungo dute azaroaren 16an (asteazkena) 19:00etan Zumarragako kultur etxean.

Aza 16 11

Gau lana, Rosa Arburua

Rosa Arburuak Gau lana saiakera aurkeztuko du azaroaren 16an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Aza 15 11

Etxeko hautsa Andoainen

Etxeko hautsa nobelaz mintzatuko da Anjel Lertxundi 111 Akademiaren Kilkerren Soka jardunaldietan, azaroaren 15ean (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

Aza 14 11

Katu jendea Donostian

Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburuaz ariko dira azaroaren 14an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean. Gidatzailea: Maite Gonzalez Esnal.

Agenda

Efemerideak

Kritikak