Urt 26 12

Izan bainintzen Nafarroako errege Lizarran

Aingeru Epaltzaren Izan bainintzen Nafarroako errege nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 26an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Urt 26 12

Eskarmentuaren paperak Bermeon

Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak saiakeraz ariko dira urtarrilaren 26an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Urt 26 12

Katu jendea Getarian

Eider Rodriguezen Katu jendea ipuin liburuaz solas egingo dute urtarrilaren 26an (osteguna) 18:30ean Getariako Alondegian. Gidatzailea: Uxue Alberdi.

Urt 26 12

11.500 zubi baino gehiago

Entziklopedia baten tamaina hartzen ari da pixkanaka Literaturaren Zubitegia. Baditu jadanik 6.000 esteka, webgune batetik bestera gidatuko zaituen hipertestu bat, idazleen inguruko eduki ugarira iristeko: Wikipedia (730), Auñamendi (657), Liburutegi Digitala / Liburuklik (586), Susa (488), Klasikoen Gordailua (438), EHUko Euskal Literaturaren Hiztegia (380), Idazleen Elkartea (338), Urkizaren Bertso eta Olerkien Hemeroteka (309), Armiarmako Liburu Elektronikoak (302), basquepoetry.eus (299), basqueliterature.com (253), Bidegileak (143), Donostiako idazleak (118) eta abar. Bilduta ditugu, halaber, 3.900 liburu kritika eta 1.828 aipamen (idazleei buruzko artikuluak, hitzaurreak, sarrera entziklopedikoak). Beraz, 11.500 zubi baino gehiago eraiki ditu Zubitegiak, tresna erraz eta bizkor bat izan dezaten literaturzaleek.

Urt 25 12

Jaiotze markak Iurretan

Nancy Hustonen Jaiotze markak nobelaz jardungo dute urtarrilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Urt 25 12

Edo zu edo ni Zarautzen

Ixiar Rozasen Edo zu edo ni liburuaz ariko dira urtarrilaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.

Urt 25 12

Eugenio de Andraderen lirika

Lisboako liburutegiko txoko batean Jose Fortinhas gazteak Fernando Pessoaren poemak kopiatzen zituen eskola kaierean. Lau urte geroago, hemeretzi zituela, Adolescente izenburuarekin plazaratu zituen lehen olerkiak, goitizenez: Eugenio de Andrade. 1948ko As mãos e os frutos liburuak izandako harrera beroarekin egin zen ezaguna. Andraderen lirika poesia do corpo zela esan ohi zuen Jose Saramagok. Euskarari aurrenekoz Joseba Sarrionandiak ekarri zizkion haren hiru pieza, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak bilduman, eta ondoren liburu oso bat itzuli zuen Maite Gonzalez Esnalek 1990ean Pamiela argitaletxean: Uraren bezpera, 1973koa, orain sarera osorik dakarkiguna.

Urt 24 12

Zu zara orain txoria Basaurin

Mikel Etxaburuk eta Aitor Oñatek Zu zara orain txoria poesia errezitaldi musikatua egingo dute urtarrilaren 24an (asteartea) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Urt 24 12

Twist Getarian

Harkaitz Canoren Twist nobelaz ariko dira urtarrilaren 24an (asteartea) 18:30ean Zumaiako Foronda kultur etxean. Gidatzailea: Uxue Alberdi.

Urt 21 12

Ehun metro Miarritzen

Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobela aztertuko dute urtarrilaren 21ean (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.

Urt 21 12

Ixiar Rozasen hitzaldia Arrasaten

Ixiar Rozasek “Begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoei” hitzaldia egingo du urtarrilaren 21ean (larunbata) 10:00etan Arrasateko Kulturaten.

Urt 20 12

Errauts Iruñean

Eneko Aizpuruaren Errauts nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Urt 20 12

Twist Ean

Harkaitz Canoren Twist nobelaz jardungo dute urtarrilaren 20an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

Urt 19 12

Twist Larrabetzun

Harkaitz Canoren Twist nobelaz ariko dira urtarrilaren 19an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urt 19 12

3 Mariak Markinan

Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobela aztertuko dute urtarrilaren 19an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak