Eka 07 12
Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak Basaurin
Koldo Izagirreren Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak narrazio liburua aztertuko dute ekainaren 7an (osteguna) 19:30ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Eka 07 12
Koldo Izagirreren Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak narrazio liburua aztertuko dute ekainaren 7an (osteguna) 19:30ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Eka 07 12
Eric Dicharryk Hormatik hormaraino liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du ekainaren 7an (osteguna) 17:00etan Miarritzeko Mediatekan.
Eka 07 12
Joan den asteartean, ekainaren 5ean hil zen Ray Bradbury idazle iparramerikarra. Euskaraz Jon Aranok ipini zuen lehen aldiz, 1986ko azaroan Martitzeko kronikak —The Martian Chronicles (1950)– ipuin bildumako pasarte batzuk hautatuta Susa aldizkarirako. Urtebete geroago, 1987ko irailean Jesus Peñagarikanok Pozoietara jolas dezagun narrazioa —Let’s Play ‘Poison’ (1946)– eman zuen Porrot aldizkarian. Eta Nagore Tolosa izan zen Bradburyren liburu bat estreinakoz euskarari ekarri ziona: Fahrenheit 451, 1953ko nobela, guretzat Txalaparta argitaletxeak 2010ean plazaratua.
Eka 06 12
Jon Arretxe 19 kamera nobelaz mintzatuko da ekainaren 6an (asteazkena) 20:00etan Bilboko San Francisco auzoko kultur etxean.
Eka 06 12
Markos Zapiain Etakideen ametsak liburuaz mintzatuko da ekainaren 6an (asteazkena) 19:30ean Bergarako gaztetxean.
Eka 06 12
Pello Lizarraldekin Orbanak nobelaren inguruan solas egingo dute ekainaren 6an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko La Hormiga Atomican.
Eka 06 12
Sonia Gonzalezen Ugerra eta kedarra nobelaz berba egingo dute ekainaren 6an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Eka 06 12
Edorta Jimenezen Kilkerren hotsak nobelaz ariko dira ekainaren 6an (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.
Eka 05 12
Natxo de Felipek eta Joseba Tapiak eskainitako kantaldi baten grabazioa entzuteko gomendioarekin gatoz, aitzakiatzat harturik gaurko egunez 1975eko ekainaren 5ean hil zela Gabriel Aresti. Bederatzi kantu dituzu hemen, Arestiren poemez sortuak, eta 2000ko abenduaren 13an Bilboko Kalderapekon Natxok eta Josebak abestuak.
Eka 04 12
Elizabete Manterolaren azterketei esker Euskal Literatura Itzuliaren katalogoa (ELI) kontsulta dezakegu sarean. Norberak nahi eran jakin ahal du zein liburu itzuli eta argitaratu izan diren erdara ezberdinetan, euskal literaturaren hasieratik 2010 urtera arte. 161 idazleren 480 euskal libururen 935 erdal argitalpen egin direla ikasiko duzu, 38 hizkuntzatara itzuliak.
Eka 03 12
Iñigo Astiz, Eric Dicharry, Ione Gorostarzu, Jose Inazio Lasa eta Ataramiñek poesia errezitaldia egingo dute ekainaren 3an (igandea) 19:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
Eka 03 12
Igor Elortzak, Jon Maiak eta Josu Goikoetxeak bertso-trama literarioa taularatuko dute ekainaren 3an (igandea) 17:30ean Larrabetzuko plazan.
Eka 03 12
Eric Dicharryk Hormatik hormaraino poema liburua aurkeztuko du ekainaren 3an (igandea) 13:30ean Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Eka 03 12
Jose Inazio Lasak Denboraren hosto artetik poema liburua aurkeztuko du ekainaren 3an (igandea) 13:30ean Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Eka 03 12
Arrate Egañak Paradisua ipuin liburua aurkeztuko du ekainaren 3an (igandea) 12:30ean Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.