Uzt 14 12
Munduan beste Ean
Iñigo Aranbarrik idatzitako Munduan beste testuaz antzerkia egingo du Labea laborategiak uztailaren 14an (larunbata) 19:00etan Eako Apikalen.
Uzt 14 12
Iñigo Aranbarrik idatzitako Munduan beste testuaz antzerkia egingo du Labea laborategiak uztailaren 14an (larunbata) 19:00etan Eako Apikalen.
Uzt 14 12
“Mikel Lasa gure artean” solasaldia gidatuko du Edorta Jimenezek uztailaren 14an (larunbata) 16:30ean Eako Bedaroan.
Uzt 14 12
Iñigo Astizek, Jon Gerediagak eta Ione Gorostarzuk poema errezitaldia eskainiko dute uztailaren 14an (larunbata) 13:00etan Eako Talaian.
Uzt 14 12
“Lp bat poema” hitzaldia egingo du Mikel Elorzak uztailaren 14an (larunbata) 10:30ean Eako Beletxen.
Uzt 13 12
“Gabriel Arestiren koplak ahoan” hitzaldi eta errezitaldia egingo du Xabier Amurizak uztailaren 13an (ostirala) 19:30ean Eako Beletxen.
Uzt 12 12
Barojatarrek Beran erositako Itzea etxean hil zen Serafin Baroja 1912ko uztailaren 16an. Donostiako Plaza Berriko (gaur Konstituzio Plazako) etxeetako batean 1840an jaioa, ingeniaria izan zen, ideologiaz liberala, lau seme-alabaren aita: Dario, Ricardo margolaria eta Pio eta Carmen idazleak. 1875ean Gazi-gezak poema liburutxoa argitaratu zuen. Eta hiru urte geroago idatzi zuen Pudente lehen euskal operaren libretoa, 1894an Donostian taularatua Jose Antonio Santestebanen musikaz. Geroago Santestebanen Lutxi opera (1904) eta Hamahiru damatxo zarzuela ere jantzi zituen. Barojaren kantu denontzat ezagunena San Sebastian martxa da, Sarriegiren doinuaz. Idazlearen bizitzako zertzeladak Joxemiel Bidadorrengandik ezagutu ditzakezu, baita ere Patri Urkizuk 1988an Txertoa argitaletxearekin plazaratutako bilduman.
Uzt 06 12
Mikel Lasaren XX. mendeko poesia kaierari buruz berba egingo dute uztailaren 6an (ostirala) 19:30ean Eako Hea Elkartean.
Uzt 05 12
Patxi Zubizarretak Hiru gutun Iruñetik nobelako pasarteak irakurriko ditu uztailaren 5ean (osteguna) 20:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Uzt 05 12
“Gabriel Arestiren koplak ahoan” hitzaldiarekin abiatuko ditu Xabier Amurizak Eako Poesia Egunak uztailaren 13an, ostiral arratsaldean. Biharamunean, uztailaren 14an, Mikel Elorzaren hitzaldi bat, Iñigo Astiz eta Jon Gerediaga eta Ione Gorostarzuren poemen irakurraldia eta Mikel Lasaren poesiari buruzko solasaldia izango dira. Eta uztailaren 15ean bi errezitaldi: Leire Bilbaoren Scanner liburuan oinarritua bat eta bestea Ez dok/n armairu. Asteburuan, zenbait antzerki emanaldiez gainera, Norte Apachek eta Ruper Ordorikak kantaldi bana eskainiko dute.
Uzt 04 12
Lugoko Courel mendikatean dagoen Parada de Moreda herrixkan jaio zen Uxio Novoneyra poeta 1930ean eta Galiziako Idazleen Elkarteko lehendakari zela hil zen 1999an. Biriketako gaitz baten kariaz atseden luzea egin behar izan zuenez 1953an hasi eta hamar urtez, sasoi harexetan Courelgo mendi goietan bakardadean idatzitakoa da Bazterrak (Os eidos, 1955) poema liburua, Koldo Izagirrek euskaratua Novoneyra beraren laguntzaz, Pamiela etxeak 1988an bi liburukitan argitaratua, eta orain sarera osorik dakarguna. Luis Pimentelek, Celso Emilio Ferreirok eta Uxio Novoneyrak osatu zuten gerraosteko poesia galegoaren hirukote nagusia.
Uzt 02 12
EHUren Bilboko udako ikastaroetan Euskal antzertia gaur mintegia izango da uztailaren 2, 3 eta 4an. Bilboko Bizkaia Aretoan 9:00etatik 14:00etara egingo dituzten jardunaldietan parte hartuko dute: Karlos del Olmok, Iñaki Aldekoak, Patxo Telleriak, Iratxe Martinek, Ander Lipusek, Jon Kortazarrek eta Iratxe Retolazak.
Eka 28 12
Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobela aztertuko dute ekainaren 28an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Eka 28 12
Arantxa Iturberen Ai ama! liburuaz solas egingo dute ekainaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako Alondegian. Gidatzailea: Uxue Alberdi.
Eka 27 12
Prosper Merimee idazle frantsesak 1840an Korsikara bi hilabeteko bidaia egin zuelarik idatzitako nobela da Colomba, urte hartako uztailean argitaratua Revue des Deux Mondes aldizkarian. Bost urte geroago idatziko zuen Carmen, 1847an aldizkari berberean plazaratzeko. Mendekua da Colomba eleberriko gaia; aitaren hilketa ikusi baitzuen Colombak, amorratzen dago noizbait justizia egin dadin. Iñaki Azkunek 1996an egin zuen orain sarean osorik eskaintzen dizugun itzulpen hau.
Eka 21 12
Janne Tellerren Ezer ez nobela aurkeztuko du Mikel Mendizabalek ekainaren 21ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Alberdania.