Ira 27 12

Martutene Getarian

Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaz jardungo dute irailaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Ira 27 12

Alter ero, Bertol Arrietaren ipuin berriak

Goizean ispiluari begiratu eta zeure burua beste norbaitekin tronpatzeko zalantzan sumatzean, igarriko duzu alter ego-a zuregandik askatu egin dela eta bere kabuz ibiltzen hasi dela. Bertol Arrietaren Alter ero liburu berriko ipuinetako lagunak durduza suerte batek hartu ditu, zorabioaren mugan daude, nahasmenduak euren zainetan bidea egin eta portaera aldrebesturik. Ur Apalategi lagun duela, urriaren 2an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegi zaharrean aurkeztuko du liburua Bertol Arrietak.

Ira 24 12

Aulki jokoa Zarautzen

Uxue Alberdiren Aulki jokoa nobela aztertuko dute irailaren 24an (astelehena) 18:30ean Zarauzko udal liburutegian.

Ira 21 12

Sacamantecas nuen aita Iruñean

Aitor Aranaren Sacamantecas nuen aita nobelaz solas egingo dute irailaren 21ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Ira 21 12

Boga boga Donapaleun

Itxaro Borda Postmortem scripta volant eta Boga boga nobelez mintzatuko da irailaren 21ean (ostirala) 17:00etan Donapaleuko Mediatekan.

Ira 20 12

Zorion handiegia, Alice Munro

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aurkeztuko du Nagore Tolosak irailaren 20an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar dendan. Argitaletxea: Meettok.

Ira 20 12

4.000 obra eta 4.000 kritika

Literaturaren Zubitegia euskal literaturaren entziklopedia baten neurria hartzen ari da apurka. Astero berritzearen eta elikatzearen poderioz iritsi da dagoeneko 4.000 lan bibliografikoren zerrenda osatzera eta literatur liburuei egindako 4.000 kritika batzera. Eta gainera 6.000 esteka eskainiz, webgune batetik bestera gidatuko zaituen hipertestu bat moldatua du, idazleen inguruko edukietara ahalik eta bizkorren heldu ahal izateko.

Ira 19 12

Koldo Almandozen ezpota

Ez dizu onik egingo leloarekin olgetazko spot batzuk egin ziren Susaren webgunean duela 6 urte, ezpotak deiturarekin. Koldo Almandoz zinegileak asmo hari segida eman nahi izan dio orain, eta literatur liburuek onik egingo ez diguten ustea zalantzan jartzen du Edo bai… izenburua duen iragarki honekin. Spotak egin zalea baldin bazara, bidali egiguzu zeure proposamena.

Ira 18 12

Sarrionandiaren poemak Bilbon

Joseba Sarrionandiaren poemak irakurriko dituzte Bernardo Atxagak, Eñaut Elorrietak eta Mikel Inunziagak irailaren 18an (asteartea) 20:00etan Bilboko BBK aretoan.

Ira 13 12

Martutene Tolosan

Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobela aztertuko dute irailaren 13an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Ira 12 12

Piztiaren begiak, Ladron Arana

Alberto Ladron Aranak Piztiaren begiak nobela aurkeztuko du irailaren 12an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Ira 12 12

Igerilaria, John Cheever

Jasone Larrinagari esker, estreinako aldia da John Cheever idazle amerikarraren kontakizun bat ekarri zaiola euskarari. Igerilaria Cheeverren ipuin onenetako bat dela esan ohi da, 1964an The New Yorker-en argitaratua. Hasiera batean nobela izateko asmoa zuen, 150 orrialde bete ohar idatzita zeuzkan, baina narrazio moldea eman zion azkenean. Hartan oinarrituta, Frank Perryk film bat egin zuen 1968an, Burt Lancaster protagonista zuela. Igerilaria ipuina entzun ere egin dezakezu Xerezaderen Artxiboa-n, Bilbo Hiria irratian grabatua. Aurten 100 urte dira John Cheever jaio zela eta 30 hil zela.

Ira 11 12

Martutene Zumaian

Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaz solas egingo dute irailaren 11n (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.

Ira 05 12

Meaberen lau poema ingelesez

Catherine Phil MacCarthyk Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan liburuko (2010, Susa) lau poemaren ingelesezko itzulpenak bidali dizkigu: Swan Song, Patti Smith Dreams of Rimbaud, Self-Mythology of La Jolie Fille eta Psalm. Lehen ere beste dozena eta erdi ingelesez jarriak badira Azalaren kodea bildumakoak.

Ira 04 12

Ez zaitut abandonatuko Donostian

Jon Benitok eta Bide Ertzean triok “Ez zaitut abandonatuko” errezitaldia egingo dute irailaren 4an (asteartea) 20:00etan Donostiako Victoria Eugenia Clubean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak