Urr 30 12
Atzerri, Mikel Antza
Mikel Antzaren Atzerri nobela berria aurkeztuko du Susa argitaletxeak urriaren 30ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan.

Urr 30 12
Mikel Antzaren Atzerri nobela berria aurkeztuko du Susa argitaletxeak urriaren 30ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan.

Urr 29 12
Pello Lizarralderen Orbanak nobelaz solas egingo dute urriaren 29an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Urr 29 12
William Shakespeareren Hamlet eta Jonathan Swiften Guilliverren bidaiak liburuen itzulpen berrituak aurkeztuko ditu Elkarrek urriaren 29an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan.
Urr 27 12
Aiora Jakak Joseba Sarrionandiaren itzulpenak hitzaldia egingo du Literatura Eskolan urriaren 27an (larunbata) 10:00etan Urruñako Xaia ostatuan.
Urr 25 12
Toni Morrisonen Maitea nobelaz mintzatuko dira urriaren 25ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako udal liburutegian.
Urr 25 12
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburua aztertuko dute urriaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Urr 24 12
Idazle batek beste bati kartzelatik ihes egiten lagundu dionez geroztik atzerrian bizi da, lanbiderik gabe, herritik urrun, lehen jori sortzen zitzaizkion istorioak asmatzeko ezindurik. Mikel Antzaren Atzerri nobela berriak literatura, kartzela, ihesa, exilioa, klandestinitatea eta amodioa ditu ardatz nagusiak. Bigarren nobela honetan Mikel Antzak idazle berri bat deskubrituko du: bere baitan isil eta gordean ibilitakoa, behinola ihes egin zuena eta ordutik itzultzeko ahaleginean ari dena. Susa argitaletxeak urriaren 30ean aurkeztu aurretik osorik eskaintzen dizu sarean.
Urr 23 12
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz berbetan egingo dute urriaren 23an (asteartea) 20:00etan Algortako Aldai patronatuan.
Urr 23 12
Aingeru Epaltza Mailuaren odola eta Izan bainintzen Nafarroako errege bere nobelez mintzatuko da urriaren 23an (asteartea) 18:00etan Baionako Mediatekan.
Urr 23 12
Carmen Gisasolaren Gaur zortzi nobela aurkeztuko du Alberdaniak urriaren 23an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Urr 19 12
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz ariko dira urriaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.
Urr 19 12
Patxi Zubizarretaren Hiru gutun Iruñetik nobela izango dute mintzagai urriaren 19an (ostirala) 19:00etan: Iruñeko Euskaldunon Biltokian.
Urr 19 12
Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia eta Herman Melvilleren Benito Cereno eta Billy Budd, marinela nobelak aurkeztuko dituzte Literatura Unibertsala bilduman urriaren 19an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Urr 19 12
Sechu Senderen Made in Galiza ipuin liburua aurkeztuko du Txerra Rodriguezek urriaren 19an (ostirala) 11:30ean Bilboko Elkar aretoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Urr 18 12
Andrej Longoren Hamar ipuin liburua aztertuko dute urriaren 18an (osteguna) 20.00etan Gasteizko Florida parkeko kultur etxean.