Aza 20 12
Aulki-jokoa Getarian
Uxue Alberdiren Aulki-jokoa nobelaz jardungo dute azaroaren 20n (asteartea) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Aza 20 12
Uxue Alberdiren Aulki-jokoa nobelaz jardungo dute azaroaren 20n (asteartea) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Aza 20 12
Bigarren poema liburua aurkeztuko du Hedoi Etxartek azaroaren 22an Donostian. Sinplistak dauka izenburua, eta ez du antzik lehenengo Suzko lilia harekin. Sinplistak liburuak ez baitauka antzik euskarazko beste poema bildumekin. Poema zuzenak eta zorrotzak dira Sinplistak honetakoak, artifiziorik gabeak eta zakarrak ere bai batzuetan. Oso gaurko poemak dituzu: konprometituak, amodiozkoak, salaketazkoak. Aurkezpena baino lehen osorik eskaintzen dizugu sarean.
Aza 17 12
Markos Zapiainek Txillardegiri buruzko hitzaldia egingo du Literatura Eskolan azaroaren 17an (larunbata) 10:00etan Donostiako Lluch kultur etxean.
Aza 16 12
Memoria zulatua poesia errezitaldia egingo dute Idoia Beratarbidek, Isa Diazek, Iker Fernandezek, Oier Guillanek, Alvaro Ledesmak, Oscar Mansok eta Asier Sarasolak azaroaren 16an (ostirala), 19:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
Aza 16 12
Karlos Linazasorok Bertan goxo nobela aurkeztuko du azaroaren 16an (ostirala) 12:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Aza 16 12
Esku hori! ipuin erotikoen bilduma aurkeztuko dute Txalaparta argitaletxeak eta Euskarabila elkarteak azaroaren 16an (ostirala) 11:30ean Bilboko Elkar aretoan.
Aza 15 12
Harkaitz Zubirirekin Etxekalte nobelaz berba egingo dute azaroaren 15ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Aza 15 12
J.M. Coetzeeren Lotsaizuna nobela aztertuko dute azaroaren 15ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Aza 15 12
Ione Gorostarzurekin Des Egiten poema liburuaz mintzatuko dira azaroaren 15ean (osteguna) 19:00etan Tolosako Bonberenean.
Aza 15 12
Eric Dicharryk perfomancea egingo du azaroaren 15ean (osteguna) 19:00etan Baionako Euskal Museoan.
Aza 14 12
Harkaitz Canorekin Twist nobelaz solas egingo dute azaroaren 14an 18:30ean Lazkaoko Gerriko txokoan.

Aza 14 12
Iñaki Aldekoa editoreak zortzi kontakizuneko bilduma bat plazaratu zuen duela hamabost urte: Ipuin gogoangarriak (Erein, 1997). Dickens, L’Isle Adam, Mauppasant, Txekhov, London, Joyce, Borges eta Singer idazleen pieza bana aukeratu eta hiru itzultzailek euskaratu zituzten: Juan Mari Mendizabalek lau ipuin, Juan Garziak bi eta Juan Kruz Igerabidek beste bi. Sarean jaso ditugu orain, klasiko hauek irakurtzen ongi pasatuko duzulakoan.
Aza 13 12
Annie Ernauxen Emakume bat nobelaz solas egingo dute azaroaren 13an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.
Aza 12 12
Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da nobela aztertuko dute azaroaren 12an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Aza 12 12
Azaroaren 15erako, osteguna, Nazioarteko PEN Klubak idazle presoen egunaren deialdia egin du mundu osoan, urtero bezalaxe. Ataramiñe elkarteak eta Euskal PEN Klubak antolaturik, Letrak giltzapetik irakurraldia izango da Donostiako Boulevardean 18:00etan, eta ondoren 19:30ean Mitxel Sarasketarekin, Fermin Munarrizekin eta Laura Mintegirekin solasaldia Udal Liburutegiko sotoan.