Abe 05 12

Made in Galiza Derion

Sechu Sendek Made in Galiza liburua aurkeztuko du abenduaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Derioko Birikan.

Abe 04 12

Konkordia plazako hitzaldia

Max Aub abangoardiako antzerki idazletzat jotzen da (Botila bat, 1924; Mesfidati miresgarria, 1924; Zekenkeriaren ispilua, 1927; eta abar), nahiz eta nobelak eta poema liburu eder askoak ere idatzi zituen, adibidez: Labirinto magikoa, sei nobelaz osatutako saila (1943-1968), Espainiako gerrari eta exilioari buruzkoa. Duela bederatzi urte Zubizabal aldizkarian euskaraturik agertutako Konkordia plazako hitzaldia monologoa eskaintzen dizugu, honela aurkezturik datorrena: ekintza gaur bertan gertatzen da Parisko Konkordia plazan, 1950eko urriaren 7an. Truman jauna oholtzetako batean dago; bestean Stalin jauna, bere aurkaria. Plazaren erdian batetik bestera dabil Astakirten Handia hizketan.

Abe 03 12

Autopsiarako frogak Oñatin

Koldo Izagirrerekin Autopsiarako frogak solasaldia izango da abenduaren 3an (astelehena) 20:00etan Oñatiko Makalena elkartean.

Abe 03 12

Serafin Barojaren mendeurrena Donostian

Patri Urkizuk Serafin Barojari buruzko hitzaldia egingo du abenduaren 3an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Abe 03 12

Arrazoia ez dago edukitzerik, Iñaki Segurola

Iñaki Segurolaren Arrazoia ez dago edukitzerik saiakera aurkeztuko du abenduaren 3an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandas aretoan.

Abe 03 12

Bosgarren Ahotsenea

Durangoko Azoka egunetan 88 ekitaldi izango dira Ahotsenean, musikakoak 52 eta 36 liburuei buruzkoak; beste era batera esanda: ordu erdiro ekitaldi bat. Idazle hauek izango dira Ahotsenearen bosgarren aldian: abenduaren 6an Bernardo Atxaga, Eric Dicharry, Ramon Saizarbitoria, Jon Arretxe, Pako Aristi; abenduaren 7an Rikardo Arregi, Xabier Etxeberria, Bertol Arrieta, Xabier Soubelet; abenduaren 8an Joxemari Iturralde, Karmele Jaio, Harkaitz Zubiri, Hedoi Etxarte; abenduaren 9an Oier Guillan, Asier Sarasola, Ainara Maia, Iñaki Segurola, Urtzi Urkizu, Peio Jorajuria.

Aza 30 12

Autopsiarako frogak Baztanen

Koldo Izagirrerekin Autopsiarako frogak solasaldia izango da azaroaren 30ean (ostirala) 18:00etan Baztango Arizkunenea kultur etxean.

Aza 30 12

Mussche, Kirmen Uribe

Kirmen Uribek Mussche nobela berria aurkeztuko du azaroaren 30ean (ostirala) 11:00etan Donostiako Liburutegi zaharreko sotoan.

Aza 29 12

Bitsa eskuetan Zumaian

Miren Agur Meabek Bitsa eskuetan poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du azaroaren 29an (osteguna) 19:00etan Zumaiako Alondegian. Musika: Ibone Ibazeta.

Aza 28 12

Mussche Bilbon

Kirmen Uribek, Miren Gaztañagak eta Ander Lipusek Mussche nobelaren zatiak irakurriko dituzte azaroaren 28an (asteazkena) 20:00etan Bilboko Kafe Antzokian.

Aza 28 12

Paper-festa, Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundik Paper-festa liburua aurkeztuko du azaroaren 28an (asteazkena) 12:00 etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Alberdania.

Aza 28 12

Ez naiz ni, Karmele Jaio

Karmele Jaiok Ez naiz ni ipuin liburua aurkeztuko du azaroaren 28an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Aza 28 12

James Baldwin gogoan

Duela 25 urte, 1987ko azaroaren 30ean hil zen James Baldwin, XX. mendean idazle afroamerikarren ordezkari ozenetako bat. Harlem auzunean jaioa, bizitako pobrezia eta mespretxuak girotutako istorioak kontatzen ditu, eta gaztaroa gogoratzen du bere libururik ezagunenak: Zoaz mendira aldarrikatzera, Juan Mari Mendizabalek euskaratutako nobela. Saiakeraren alorrean ere beltz jendearen eskubideez eta arrazakeriaz pieza onak eskainia da Baldwin, 1961eko “Inork ez daki nire izena” batez ere; liburu horretako pasarte bat euskaratu zuen Iñigo Aranbarrik 1991n Susa aldizkariarentzat: Hegoak poor Richard.

Aza 27 12

Xake nobela Arrasaten

Stefan Zweigen Xake nobela hizpide izango dute azaroaren 27an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Aza 27 12

Boga boga Baionan

Itxaro Bordarekin Boga boga nobelaz jardungo dute azaroaren 27an (asteartea) 18:00etan Baionako Elkar liburu-dendan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak