maiatza
22
13
Sistema penalaren eta kartzelen kritika egin zuen Victor Hugok 1834an Claude Gueux nobelan, eta bidenabar heriotza zigorraren kontrakoa. Champagneko Saint Bernard abadia 1808an Clairvauxko kartzela bilakatu zen; han kokatu zuen Victor Hugok kontakizuna, benetako gertakarietan oinarriturik. Eta Zorion Zamakolak espetxe horrexetan preso zelarik euskaratu zuen Claude Gueux, 2007an Ataramiñek argitaratua eta orain osorik sarean eskaintzen dizuguna, Hugoren heriotza eguna gaur dela aitzakiatzat hartuta. Claude Gueux gose da, lanik ez dauka, lapurreta egin du; gogor kondenatu ondoren espetxean sartuko dute.
maiatza
21
13
Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobela aztertuko dute maiatzaren 21ean (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
maiatza
21
13
Irati Jimenezek hitzaldia egingo du maiatzaren 21ean (asteartea) 19:30ean Bilboko Modesto tabernan.
maiatza
21
13
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz berba egingo dute maiatzaren 21ean (asteartea) 17:00etan Ziortza-Bolibarren.

maiatza
21
13
Peru Magdalenak Egia esan nobela aurkeztuko du maiatzaren 21ean (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
maiatza
18
13
Miren Agur Meabek, Castillo Suarezek eta Arantxa Santestebanek errezitaldia egingo dute maiatzaren 18an (larunbata) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.
maiatza
18
13
Medearen iratzartzea liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Itxaro Bordak maiatzaren 18an (larunbata) 18:30ean Hendaiako Mediatekan. Musika: Maddi Oihenart eta Jeremie Garat.
maiatza
16
13
Kristalezko begi bat nobelaz hizketan ariko dira Miren Agur Meaberekin maiatzaren 16an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko kultur etxean.

maiatza
16
13
Rikardo Arregik, Angel Errok eta Gerardo Markuletak errezitaldia egingo dute maiatzaren 16an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Enpresa Zentroko Paraninfoan.
maiatza
16
13
Lourdes Oñederraren Intemperies nobela aztertuko dute maiatzaren 16an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

maiatza
16
13
Jeanne Tellerren Ezer ez nobelaz mintzatuko dira maiatzaren 16an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
maiatza
15
13
Itxaso Martinekin Ni, Vera nobelaz hizketan ariko dira maiatzaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
maiatza
15
13
Pierre Mestrotek Arimen ohoina nobela berria aurkeztuko du maiatzaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Baionako Euskal Museoan.
maiatza
15
13
Kristalezko begi bat nobelari buruz solas egingo dute Miren Agur Meaberekin maiatzaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

maiatza
14
13
Oier Guillanek Elkartasun basatia errezitaldia egingo du maiatzaren 14an (asteartea) 21:00etan Baionako Euskal Erakustokian.
