Uzt
24
13
Joan den astean Versailles aldameneko Trappes herrian istilu larriak sorrarazi zituen Poliziak, zapiz estalita zihoan emakumezko bat estutu eta ondoren atxiloketak eginik. Gertatuen karietara, Daniel Zimmermann idazle frantses eta pedagogo berritzailearen Zaborra (Ordures) ipuina etorri zaio akordura Koldo Izagirreri, eta euskarara itzulirik eskaintzen dizugu.
Uzt
21
13
Oier Guillanek Elkartasun basatia errezitaldia egingo du uztailaren 21ean (igandea) 17:30ean Eako Ermintxo Hoteleko belardian.

Uzt
21
13
Eñaut Etxamendik Kantuaren poesia emanaldia eskainiko du uztailaren 21ean (igandea) 13:00etan Eako Talaian.
Uzt
21
13
Lucien Etxezaharretak Poesia, mailu eta fereka hitzaldia egingo du uztailaren 21ean (igandea) 11:00etan Eako Beletxen.
Uzt
20
13
Castillo Suarezek Urtebetetze festa errezitaldia eskainiko du uztailaren 20an (larunbata) 22:30ean Eako Eskolapen. Musika: Borja Estankona. Irudiak: Ainara Lasa.
Uzt
20
13
Hedoi Etxartek, Rikardo Arregik eta Fabiana Boer-ek poema irakurraldia egingo dute uztailaren 20an (larunbata) 18:30ean Eako Apikalen. Musika: Leandro Yaku.
Uzt
19
13
Mikel Antzaren Sumak kawsay idazki berria irakurriko dute Mikel Martinez eta Iñaki Ziarrusta aktoreek uztailaren 19an (ostirala) 20:15ean Eako Udaletxean.
Uzt
19
13
Gabriel Arestiren Euskeraren izen poetikoak hitzaldia (1967) dramatizatuko du Patxo Telleriak uztailaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako Udaletxean.
Uzt
17
13
Hatsa elkartearen gidaria den aldetik da ezaguna batzuentzat Auxtin Zamora, 1998az geroztik “Hatsaren poesia” ekitaldiak antolatzen dituena urtero Senperen apirileko lehen asteburuan. Baina poesia zaleek zatiaz lehenagotik jarraitzen diote, Maiatz argitaletxearekin 1986an bere estreinako liburua (Ezin errana) plazaratu zuenetik. Gaur, hala ere, Zamoraren bigarren poema bilduma dakarkizuegu: Hatsaren bustia (1988), digitalizatu eta sarean eman dugu osorik.
Uzt
10
13
“Euskararen goresle bat naiz eta Euskal Herria eta bere jendearen zale gartsu bat”, idatzi zion Salvador Espriuk 1966an Juan San Martini gutun batean. Hain zalea, ezen Espriuren asmoa baitzen Euskal Herriari poema bilduma bat idaztea. Proiektua ez zuen amaitu eta sei poema baino ez dizkiogu ezagutzen, 1965 eta 1970 urte bitartean idatziak eta País Basc epigraferen azpian biltzen hasiak; nahiz eta entzuna dugun ineditoren bat ere badela, noizbait argitara ekarriko dutena. Aritz Galarragak oraingoz ezagutzen ditugun sei ale horiek itzuli eta bidali dizkigu, Espriuren jaiotzaren mendeurrenean.
Uzt
05
13
Fermin Etxegoienekin Zinegotzia nobelaz jardungo dute uztailaren 5ean (ostirala) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Uzt
04
13
Desireeren umetxoa kontakizuna Kate Chopinen ipuin ezagunenetako bat da, 1893an argitaratua, eta orain Ana Isabel Moralesek itzulirik eskaini diguna. Ipuina entzun ere egin dezakezu, Xerezaderen Artxiboan grabatuta. Kate Chopin, sortze izenez Katherine O’Flaherty, XIX. mendeko idazle handietarik bat izan zen Amerikako Estatu Batuetan. At Fault (1890) eta The Awakening (1899) nobelak plazaratu zituen; izan ere, merezi luke bigarren eleberri hori noizbait euskarari ekartzea.
Uzt
03
13
Gabriel Arestiren Euskeraren izen poetikoak 1967ko hitzaldia antzeztuz abiaraziko ditu Patxo Telleriak Eako 10: Poesia Egunak uztailaren 19an. Biharamunean, larunbatez, Hedoi Etxartek eta Rikardo Arregik eta Fabiana Boer argentinarrak irakurraldia egingo dute arratsaldean, eta gauean Castillo Suarezen errezitaldia izango da, Urtebetetze festa poema liburuan oinarriturik. Amaitzeko, uztailaren 21ean eguerdian Eñaut Etxamendik Kantuaren poesia emanaldia eskainiko du, eta arratsaldean Oier Guillanek Elkartasun basatia errezitaldia.
Uzt
02
13
Eduardo Galeanoren Ispiluak liburua (itzul: Xabier Alegria) aurkeztuko du Txalaparta argitaletxeak uztailaren 2an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Uzt
01
13
Miren Agur Meabek poema errezitaldia egingo du uztailaren 1ean (astelehena) 17:30ean Eibarko Markeskoa Jauregian.
