Api 14 14
Apirila Azpeitian
“Apirila, nobela baten zainak” hitzaldia egingo du Iñigo Aranbarrik apirilaren 14an (astelehena) 19:30ean Azpeitiko liburutegian.

Api 14 14
“Apirila, nobela baten zainak” hitzaldia egingo du Iñigo Aranbarrik apirilaren 14an (astelehena) 19:30ean Azpeitiko liburutegian.

Api 12 14
Iñigo Aranbarrik “Abanguardiak euskal literaturan” hitzaldia eskainiko du Literatura Eskolan apirilaren 12an (larunbata) 10:00etan Durangoko liburutegian.
Api 11 14
“Gabrielen lekua” sentikaria izango da apirilaren 11an (ostirala) 20:30ean Basauriko El Social antzokian.
Api 11 14
Primo Leviren Hau gizon bat bada liburuaz mintzatuko dira apirilaren 11n (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko.
Api 11 14
Mo Yanen Hori da umorea, maisu ipuin liburuaz berbetan ariko dira apirilaren 11n (ostirala) 19.30ean Eako Eskolondo herri etxean
Api 11 14
Iñigo Aranbarrik Apirila nobela berria aurkeztuko du apirilaren 11n (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Api 10 14
Arrate Mardarasekin Pendrive ipuin liburuaz jardungo dute apirilaren 10ean (osteguna) 19:00etan Tolosako liburutegian.

Api 10 14
Juan Kruz Igerabidek Zangotraba nobela aurkeztuko du apirilaren 10ean (osteguna) 12:00 Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Api 10 14
Karlos Linazasorok Alferrik ez balitz aforismo liburua aurkeztuko du apirilaren 10ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Elkar.
Api 09 14
Unai Elorriagaren Van’t Hoffen ilea nobelaz jardungo dute apirilaren 9an (asteazkena) 19:00etan Ordiziako Barrena Jauregian.
Api 09 14
Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobelari buruz berba egingo dute apirilaren 9an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Api 09 14
Bohumil Hrabalen Zorrotz begiratutako trenak nobelaz solasean ariko dira apirilaren 9an (asteazkena) 18:30etan Leitzako liburutegian.
Api 09 14
Iñigo Aranbarrik ostiral honetan Apirila nobela aurkeztu aurretik, osorik eskaintzen dizugu sarean. Esteban Alberdi protagonistak lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta dabil. Baina oraindik gehiago okertuko da bere egoera. Gau batean, kaskarrean kolpe handia hartuta aurkituko dute kale bazterrean. Eldarnio betean, denboraren putzuan barneratuko da, bi mende eta erdiko jauzian: Azkoitian ikusten du bere burua 1766ko apirilean, gariaren eta artoaren prezioa garestitu dutenean eta herritarrak matxinatu egin direnean. Krisia, langabezia, errebolta, errepresioa, hondamena dira kontakizunaren ardatzak, jirabiran mugitzen dituztenak iragana eta etorkizuna.
Api 09 14
Pello Salaburuk Errateko nituenak liburua aurkeztuko du apirilaren 9an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Api 08 14
Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz jardungo dute apirilaren 8an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.
