Aza
22
14
“Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira azaroaren 22an (larunbata) 19:00etan Donostiako Garoa liburu-dendan.

Aza
21
14
Xabier Mendigurenekin Arantzak barrurantz ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Aza
20
14
Joxe Zapirainen bertso-malkoak liburua aztertuko dute azaroaren 20an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Aza
20
14
Iñigo Aranbarrirekin Apirila nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 20an (osteguna) 19:30ean Pasai Donibaneko Victor Hugo etxean.

Aza
20
14
Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 20an (osteguna) 19:30ean Donostiako Garoa liburu-dendan.

Aza
20
14
“Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira azaroaren 20an (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburu-dendan.

Aza
20
14
Shakespeareren A Midsummer Night’s Dream komediaren euskarazko hiru bertsioez mintzatuko dira mahai inguruan Elizabete Manterola, Karlos del Olmo eta Juan Garzia azaroaren 20an (osteguna) 19:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Aza
20
14
Karmele Jaiorekin Amaren eskuak nobelari buruz hitz egingo dute azaroaren 20an (osteguna) 19:00etan Tolosako liburutegian.
Aza
20
14
Karmele Jaioren Ez naiz ni ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 20an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Aza
20
14
Moori Konig koronela buru zuela, 1955eko azaroaren 23an, komando batek Eva Peron Evita-ren hilotza bahitu zuen Buenos Airesen. Bahitu, ezkutatu eta ibili batera eta bestera, mugimendu politiko izugarri batean. Gertakariok, bahiketa agindu zuen Aramburu jeneralaren diktadura garaian aipatu ere egin ezin zitezkeenak Argentinan, Rodolfo Walsh idazle eta kazetariak maisuki kontatu zituen Emakume hori ipuinean. Argentinaren XX. mendearen bigarren zatiaren historia bizi eta idatziz jaso izan duen Walshen ipuina Iñigo Aranbarrik euskaratu du, eta kontakizunaren eta gertakarien inguruko azalpen argigarria eman. Hemen dauzkazu.
Aza
20
14
Alemaniako enperadorea, gure Guillaume, ez da gerlaren hobendun bakarra: bai arduradun nagusietarik, baina ez bakarra. Haren semeak ere eragin handia izan du, bai eta gerlatik etekina ateratzen duten aberaskumeek ere. Errege-familia hori joatearekin atsegin hartuko dute “aleman zinezko bake-gizonek berek ere”. Jean Etxeparek bake garaiko gerlaz idatzi du Eskualduna-n, Alemaniak, bere komertzioaren bidez, Frantzian mendean hartu nahian zebileneko garaiaz. Jaimetarrak –karlistak, alegia– doixtarrekin batera doaz, gaztigatu digute Euzkadi-n, eta Londonen, hemengo “izparringi toreruen” eraginez-edo, uste omen dute euskaldun guziek doixtarrak maite dituztela.
Aza
20
14
Danele Sarriugarte eta Garazi Arrularekin solasaldia izango da azaroaren 20an (osteguna) 12:0etan Bilbon, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan.
Aza
19
14
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelari buruz jardngo dute azaroaren 19an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.

Aza
19
14
Buhomil Hrabalen Zorrotz begiratutako trenak nobela aztertuko dute azaroaren 19an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.
Aza
19
14
Mikel Etxabururekin Hodeiak zapatetan poema liburuari buruz berba egingo dute azaroaren 19an (asteazkena) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean.
