Aza 27 14

Ez balego beste mundurik Lizarran

Karlos Linazasororen Ez balego beste mundurik ipuin liburu aztertuko dute azaroaren 27an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Aza 27 14

Bilbao-New York-Bilbao Iruñean

Kirmen Uriberekin Bilbao-New York-Bilbao nobelaz mintzatuko dira azaroaren 27an (osteguna) 19:15ean Iruñean, Sanduzelaiko liburutegian.

Aza 27 14

Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain

Mila Salterainek Erresumaren ilunsentia nobela aurkeztuko du azaroaren 27an (osteguna) 19:00etan Durangoko Arte eta Historia museoan. Argitaletxea: Txalaparta.

Aza 27 14

Gauzen presentzia Getarian

Pablo Sastrerekin Gauzen presentzia liburuaz jardungo dute azaroaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Aza 27 14

Ni, Vera Zizurren

Itxaso Martinen Ni, Vera nobelaz jardungo dute azaroaren 27an (osteguna) 18:30ean seiak Zizur Nagusiko liburutegian.

Aza 27 14

Iazko hezurrak, Unai Elorriaga

Kezkaz eta obsesioz bizi da Irene Arrias: erasoa, tortura, hilketa, bortxa, atentatua, jazarpena, sarraskia, exekuzioa, krimena, gerra hurbil sentitzen ditu bere inguruan. Unai Elorriagaren bosgarren nobela duzu Iazko hezurrak, eta bihar jendaurrean aurkeztu aurretik osorik eskaintzen dizugu sarean. Biolentziari erreparatzeko joera dauka Irene Arrias protagonistak; arakatu ere egiten du liburuetan, egunkarietan, interneten, baladetan, sehaska kantetan. Gertakari saminen sare bat josiz, sufrikarioaren aurrean paratzen gaitu Elorriagak, krudeltasunaren ispiluari begira.

Aza 27 14

Iban Zalduaren hitzaldia Gasteizen

Iban Zalduak “Euskal literatura eta euskal gatazka” hitzaldia egingo du azaroaren 27an (osteguna) 11:00etan Gasteizko Letren fakultatean.

Aza 27 14

Gerla Handia: “Frantses Herri maitea, libre bizi zaite!”

Eskualduna-n ez dute dudarik egiten: Alemaniak gerla galduko du, eta Frantziak irabaziko: “esku-gain handia dugu hartua ja, eta emeki bada emeki, bainan segurki, hartzen ari egunetik egunera”. Jean Etxepareren “Alamanak hurbiletik” sailaren ondoren, poema bat dakarkigu Jean Barbierrek, eta bertan ere frantses aberria nagusi: “Adios, edo ez, ez, berriz ikus arte! / Jainkoa, haur, andrea, nituen hoin maite! / Frantses Herri maitea, libre bizi zaite! / Nere haurrak, Frantsesek haziren zaituzte!… “, edo “Eskualdun soldadoak, ohore zueri, / Ohore hor gaindika hil zirezteneri! / Hatsa eman duzue Frantses-Herriari”. Artilleriaren garrantzia gerla honetan azalduko dizkigute aitzinxeagoan, bai eta “aleman urde diren bezalakoen” basakerien berri eman ere.

Aza 26 14

Zorion handiegia Azkoitian

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute azaroaren 26an (asteazkena) 19:30ean Azkoitiko liburutegian.

Aza 26 14

Abisalia Bedian

Asier Serranoren Abisalia ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 26an (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.

Aza 26 14

Beteluko balnearioko mirakulua Zarautzen

Iñaki Uriaren eta Mikel Antzaren Beteluko balnearioko mirakulua antzerki liburuaz mintzatuko dira azaroaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Aza 26 14

Molloy, Samuel Beckett

Samuel Becketten Molloy nobela aurkeztuko du Gerardo Markuletak azaroaren 26an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Meettok.

Aza 25 14

Errezitaldia Iruñean Miguel Hernandezen poemez

Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira azaroaren 25ean (asteartea) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendan.

Aza 25 14

Apirila Soraluzen

Iñigo Aranbarrirekin Apirila nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 25ean (asteartea) 19:00etan Soraluzeko Gaztelupe tabernan.

Aza 24 14

Prime-time, John Andueza

John Anduezak Prime-time nobela aurkeztuko du azaroaren 24an (astelehena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak