Abe 05 14

Orpoz-orpo Ahotsenean

Ernesto Pratek Orpoz-orpo nobela aurkeztuko du abenduaren 5ean (ostirala) 13:45ean Durangon, Ahotsenean, solasaldien karpan.

Abe 04 14

Kometaren eraginpean, Jon Bilbao

Jon Bilbaoren Kometaren eraginpean ipuin liburua aurkeztuko dute abenduaren 4an (osteguna) 11:00etan Bilboko Kalderapekon. Argitaletxea: Txalaparta,

Abe 04 14

Gerla Handia: Satorrak bezala, negua lurpean

Gerra egiteko moldeak anitz aldatu dira. Eskualduna borrokarako tresnen garapen historikoaz mintzo zaigu, zelaietatik lubakietarako bidaian. Gezur ala egiak sailean alemanen gehiegikeriaz ari da, alemanek gurutzefikatu omen zuten neskato bat, Lafourcade medikuaren testigantza lekuko. Jean Saint-Pierreren kronikak lubakietako bizimodua pausatzen digu. Bestalde, pilotari batek muga iragan omen du eta Zerbitzarik Xikito Kanbokoaren balentriak hartzen ditu hizpide beste pilotariaren desohorea emendatu nahian. Baionara heldu berri diren 410 belgikarrak frantsesdunak omen dira, euskaldunak abegikor portatu dira belgikar hauekin baina kazetak eskean ari direnen jokamoldea ezbaian jarri du. Eskualduna-k arrunt informazio gutxi eskaintzen du fronteari buruz, errusiarrak aitzina doazela dio. Kirikiñok Euzkadi-n ez du klaredade handiagorik egiten, nonbait hor dabiltza elkarren lehian zeinek gezur gehiago, azkenerako egia irtengo da azalera olioa uretan lez.

Abe 03 14

Apirila Durangon

Iñigo Aranbarrirekin Apirila nobelari buruz berba egingo dute abenduaren 3an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Abe 03 14

Alaide Fopparen poesia

1914ko abenduaren 3an, duela ehun urte, jaio zen Alaide Foppa poeta guatemalatarra. Bere bizitzako urte gehienak Mexikoko desterruan bizi izan zituen, eta herri horretan aitzinatu zituen bere aktibitate behinenak: unibertsitatea, aldizkarigintza, irratia, poesia… beti ere, emakumeen zapalkuntzaren kontrako guduan, Ameriketako feminismoaren aitzindarietakotzat joa izan arte. Bost seme-alabetatik hiruk Guatemalako gerrillan jardun zuten eta, horietako baten heriotzaren kausaz, bertaratu zelarik, gobernuaren indar paramilitarrek bahitu eta desagerrarazi zuten 1980an. Zazpi poema liburu argitaratu zituen, eta horietatik hautatutako hamabi poema euskaratu ditu Josu Landak.

Abe 02 14

14 Donostian

Jean Echenozen 14 nobela aztertuko dute abenduaren 2an (asteartea) 19:30ean Donostiako Liburutegi Nagusian.

Abe 02 14

Kristalezko begi bat Eibarren

Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz jardungo dute abenduaren 2an (asteartea) 19:00etan Eibarko Portalea kultur etxean.

Abe 01 14

Sisifo maite minez Ermuan

Laura Mintegirekin Sisifo maite minez nobelari buruz mintzatuko dira abenduaren 1ean (astelehena) 19:30ean Ermuako liburutegian.

Aza 30 14

Kapital publikoa Azpeitian

Kapital publikoa errezitaldia egingo du Jose Luis Otamendik azaroaren 30ean (igandea) 19:00etan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Aza 29 14

Lasai, ez da ezer gertatzen Ondarroan

Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen liburuaz berba egingo dute azaroaren 29an (larunbata) 12:00etan Ondarroako liburutegian.

Aza 29 14

Literatura Eskola Larrabetzun

“Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan” hitzaldia egingo du Ibon Egañak azaroaren 29an (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Aza 28 14

Hobe kontatzen ez badidazu Iruñean

Hobe kontatzen ez badidazu, ipuin katalanen antologia aztertuko dute azaroaren 28an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Aza 28 14

Iazko hezurrak, Unai Elorriaga

Unai Elorriagak Iazko hezurrak nobela berria aurkeztuko du azaroaren 28an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 28 14

Ataramiñe 14 Bilbon

Ataramiñe 14 aldizkaria aurkeztuko dute azaroaren 28an (ostirala) 11:00etan Bilboko Errondabide elkartean.

Aza 27 14

Hau duk umorea, maisu Gasteizen

Mo Yanen Hau duk umorea, maisu liburua aztertuko dute azaroaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak