Ots 10 15
Jainkoa izan nahi zuen autobus gidariaren istorioa Donostian
Etgar Kereten Jainkoa izan nahi zuen autobus gidariaren istorioa ipuin liburua aztertuko dute otsailaren 10ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Ots 10 15
Etgar Kereten Jainkoa izan nahi zuen autobus gidariaren istorioa ipuin liburua aztertuko dute otsailaren 10ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Ots 10 15
Virginia Woolfen Gela bat norberarena liburuaz jardungo dute otsailaren 10ean (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.
Ots 10 15
Antonio Casado da Rochak Islandiera ikasten poema liburua aurkeztuko du otsailaren 10ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Ots 10 15
Otsailaren 10ean jaio zen Moskun, duela 125 urte, Boris Pasternak idazlea. Nobel saria 1957an jaso eta uko egindakoa —agintari sobietarren aginduz, diote—, Mendebaldean SESB zenarekiko bere harremanak eta Zhivago doktorea eleberriak eman diote oihartzuna. Poesiarekin lortua zuen, ordea, sona errusiarren artean, XX. mende hasierako abangoardiako mugimenduetan idazten hazi zen Pasternakek. 1986an idazle errusiarrei eskainiriko Maiatz aldizkariaren zenbakian, 12.ean, bi poema itzuli zituen Itxaro Bordak, hemen eskaintzen ditugunak. 40 urte lehenago Juan San Martinek euskaratuak zituen beste bi.
Ots 09 15
Bernardo Atxagak “Ziburu” hitzaldia eskainiko du otsailaren 9an (astelehena) 20:00etan Iruñeko Bulevar aretoan.
Ots 09 15
Otsailaren 6an Parisen hil zen Assia Djebar idazle aljeriarra. Hamahiru nobelaz gain, poesian, antzerkian eta saiakeran ere jardun zuen, eta baita bi film luze zuzendu ere, denak frantsesez. Eragin handieneko emakume idazlea izatera iritsi zen Magreben. Bere bizitza eta obra aurreiritzi eta arau ugariren kontrako ibilbidea izan zen. Berak esana da: “Beste emakume idazle aljeriar askok bezala, urgentziazko sentimendu batekin idazten dut, atzerakadaren eta misoginiaren kontra”. Djebarren Bost poema irakur ditzakezu oraingoan euskaraz, Josu Landak itzuliak.
Ots 09 15
Agurtzane Juanenaren Esan gabe neukana liburuaz jardungo dute otsailaren 9an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
Ots 09 15
Patrick Modianoren Villa Triste nobela aztertuko dute otsailaren 9an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
Ots 08 15
Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek “Burdin hariak eta plastikozko koilarak” errezitaldia egingo dute otsailaren 8an (igandea) 19:00etan Larrabetzuko gaztetxean.
Ots 07 15
Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek “Burdin hariak eta plastikozko koilarak” errezitaldia egingo dute otsailaren 7an (larunbata) 20:00etan Gasteizko gaztetxean.
Ots 07 15
Irati Goikoetxearen Andraizea nobelaz jardungo dute otsailaren 7an (larunbata) 18:00etan Beasaingo Igartza jauregian.
Ots 05 15
Oier Guillanen Herio heroi eta Arra arraroa antzerkiez ariko dira otsailaren 5ean (asteaosteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Ots 05 15
Kitchener jeneral ingelesaren aburuz gerra martxoan hasiko da. Dirudienez aliatuak prest dira martxoan indar gaitza egiteko, eta gerra noiz finituko den baino alituek garaipena noiz erdietsiko galdetu behar da. Reims hirian alemanen oldarra nozitu du frantses armadak, baina etsaiak baino biziki gutiago gizon galdu omen du. Hona gogoeta alemanen gezurren aurrean: “Gezurrezko ehun bitoria baino guk nahiago egiazko bat, eta hura segura, ez izanik ere alemanen espantuak bezen handia”. Aste honetakoak Aizibitzen Beñat galtza handi bertso-sorta dakargu. Zuberoako berriemaileak salatzen duenez, Basaburuan bada gizon eli bat gerlaz baliatzen ari dena beren opilari su emateko. Kazetariak alemanen gezurrak irensten duten horiek ere salatzen ditu. Soldaduen gutun gutxi Euskalduna-n, “ez dire gerla toki hauk, lumarekilako buru lanentzat eginak.” Mendiez haraindiko euskaldunak gogoan hartu ditu Eskualduna-k, eta esan denaren kontra Julio de Urquijo Frantziari atxikia dela baieztatu digu.
Ots 04 15
Maite Gurrutxagaren Habiak liburuaz ariko dira otsailaren 4an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Ots 04 15
Ibon Egañak Izan gabe denaz. Hogeita hamar urte hedabideetako euskal kritikan liburua aurkeztuko du otsailaren 4an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Kaxilda liburu-dendan. Hizlari izango dira mahai-inguruan: Iban Zaldua, Iratxe Retolaza eta Leire Lopez Ziluaga.