Ots 19 15
Woolf eta Austen Larrabetzun
Virginia Woolf eta Jane Austen idazleez mintzatuko da Ana Isabel Morales otsailaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Ots 19 15
Virginia Woolf eta Jane Austen idazleez mintzatuko da Ana Isabel Morales otsailaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Ots 19 15
Alaine Agirrerekin Odol mamituak nobelari buruz solas egingo dute otsailaren 19an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Ots 19 15
Duela hamar urte hil zen, 2005eko otsailaren 19an, Vietnamgo poeta handietarik bat, Huy Can. Poeta eta ekintzailea, idazle lanari bere konpromisoa lehenetsi eta bere herriaren askapen borrokari lotu zitzaion, eta 1945ean Independentzia Agiria sinatu zuenetariko bat izan zen. Vietnamgo Gobernuan hainbat postu izandakoa , nazioartean ordezkari ibilitakoa, ez zion idazteari utzi. 1998an, Maiatz aldizkariaren 30. zenbakian haren zortzi poema euskaratu zituen Luzien Etxezaharretak, hemen irakur ditzakezunak.
Ots 19 15
Garbi mintzo da Eskualduna, mundua zoraturik omen dago ikusiz alemanak bazter guzietan zenbat etsai dituen. Jean Saint-Pierreren aburuz lehenbailehen nahi du garaitu alemanak, baina debaldetan ari da, ezinbertzean ari da joka bazter guzietan, zezena barne zerratuan bezala. Alemanak urdeki jale handiak dira, baina gerrarekin urde guzien azken orena jina da Alemania guziko. Saint-Pierrek ez du dudarik, “alemanak fueratuko ditugu”, baina noiz? “Ager dadila primadera eta Anglesen laguntzarekin geroa gure dugu.” Ibarnegaray eta Guereçague, biak diputatu, biak soldadu aitzindari, bata Baigorrikoa, beste Donapaleukoa. Eskualduna-k agorrilan gerra hasi eta berehala Baionan “Fuera Ybarnegaray, Biba Frantzia!”oihu egin zuen gaztea gogora dakargu eta Frantzia bat dela nabarmendu. Zuberoako kronikan ere batasuna da hizpide, frantsesak politika zaharra utzirik bat jarri baitira etsaiaren kontra, Gilen II.ak izanen ote du merezi duen gaztigua!
Ots 18 15
Itxaro Bordaren %100 basque nobelaz berbetan ariko dira otsailaren 18an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.
Ots 18 15
Irene Nemirovskiren Odolaren sua aztertuko dute otsailaren 18an (asteazkena) 19:00etan Elorrioko liburutegian.
Ots 18 15
John Steinbecken Saguak eta gizonak aztertuko dute otsailaren 18an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
Ots 18 15
Julen Belamunok Ukabilak eta loreak ipuin liburua aurkeztuko du otsailaren 18an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Ots 14 15
Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek “Burdin hariak eta plastikozko koilarak” errezitaldia egingo dute otsailaren 14an (larunbata) 19:00etan Lekeitioko Abaroa jauregian.
Ots 13 15
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du otsailaren 13an (ostirala) 20:00etan Donostiako Garoa liburu-dendan.
Ots 12 15
Ana Jakarekin Ez zen diruagatik nobelari buruz solas egingo dute otsailaren 12an (osteguna) 19:15ean Iruñeko Sanduzelaiko liburutegian.
Ots 12 15
Itxaro Bordaren Zure hatzaren ez galtzeko poema liburuaz ariko dira otsailaren 12an (osteguna) 19:00etan Bediako liburutegian.
Ots 12 15
Yolanda Arrietaren Argiaren alaba liburuaz mintzatuko dira otsailaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Ots 12 15
Eskualduna-k gogora dakargu gerra martxoan hasiko delaren aipua. Odol hotzekoak omen dira ingelesak, eta jada bai lehorretik bai itsasotik lagundu dute.Alemanian hornikuntza arazoak omen dituzte, jaki kontuetan bereziki. Su zelaietan jazotzen ari dena deskribatzean gisa honetakoak leitu ditzazkegu, “gure kanoiak nagusi, gure artilleriak etsairena isilarazi, zoraturik dagozila oro, errusiarrek turkiarrei xafraldi ona eman, …”. Kazetariaren aburuz, mundu guztia estonatua dago alemanen mehatxu eroaz, izan ere, itsasoan nazio oro mehatxatzen baitu Alemaniak. Gerra hasi zenetik sei hilabete igaro dira, Eskualduna-k tarte horren kronika egitean lotsa, beldurra eta izuaren aurrean frantses orok erakutsi kuraia nabarmentzen du. Kazetak salatu du inoiz desertoreen gaia, alta, aste honetan iheslariak bezain beste gazteak desertziora bultzatzen dituzten kuku nahasleak salatzen ditu, gerra ondorengo balizko amnistia bera ere zalantzan jartzen du Eskualduna-k. Jean Saint-Pierre gaztigatu digunez, uros dira soldadu muslariak, karta jokoak heldu omen zaizkie.
Ots 11 15
Castillo Suarezekin Urtebetetze festa poema liburuaz ariko dira otsailaren 11n (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.