Ots 26 15
Inon ez, inoiz ez Getarian
Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez ipuin liburuaz ariko dira otsailaren 26an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Ots 26 15
Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez ipuin liburuaz ariko dira otsailaren 26an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Ots 26 15
Eskualduna-k Errusiaren partehartzea aztertu du. Errusiarrak aspaldi erakutsia du nolako gerla gizon indartsua eta kuraiatsua den, berak daki nola eraman bere saila. Berriak egunka sailean, aste honetan ere primaderari deika ari zaio gezurretan ez omen dakien Eskualduna, hona lagin bat: zafrakoa zafrakoaren gainera dute alemanek, gu beti aitzinatuz goazi, itxura guztien arabera irabaziko dugu. Garizuman sarturik inauteriak igaro direnez ez omen dira jabetu soldadoak. Jean Saint-Pierre. kexu da igandean ere gerran aritu behar izanaz, gainera baten bat mezaz futitzen omen da, bestalde “gure kanoiek kolpe gutxi debaldetan” Kanadan sei urte eman ondoren sorlekura itzuli eta gerran sartu den soldado baten koplak dakarzkigu kazetak. Eskualduna-k Ibarnegaray loriatzen darrai, alemanek pozoitu zuten, osatu eta berriz sutara. Zuberoan soldado erien batzarra gertatu da, baimen osoa behar lukete horiek, “Egun oroz heriuaren borthan dagoena irabazten baitu egiaren jakitatea”.
Ots 25 15
Koldo Izagirrek “Gure literaturaren heriotzak” hitzaldia egingo du otsailaren 25ean (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Civivox aretoan.
Ots 25 15
Mohamed Xukriren Ogi hutsa aztertuko dute otsailaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako liburutegian.
Ots 25 15
Mikel Peruarenarekin Su zelaiak nobelari buruz jardungo dute otsailaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Oihaneder etxean.

Ots 25 15
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz solas egingo dute otsailaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Ots 25 15
Literaturako detektibe ezagunenetakoa dugu Brown aita, G.K. Chesterton idazlearen pertsonaia nagusietako bat. Hainbat eleberritako protagonista, soilik entzumena baliatuz argituko du misterioa Oinkada misteriotsuak narrazio luze honetan. The Queer Feet ipuina Jasone Larrinagak euskaratu du, eta Xerezaderen Artxiboan entzungai eskaini. Armiarman irakur dezakezu orain.
Ots 24 15
Virginia Woolfen Dallloway andrea aztertuko dute otsailaren 24an (asteartea) 19:30ean Donostiako Garoa liburudendan.
Ots 24 15
Lourdes Oñederraren Intemperies nobelaz ariko dira otsailaren 24 (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian
Ots 23 15
Patxi Zubizarretak “Baso bat opari” errezitaldia egingo du otsailaren 23an (astelehena) 20:00etan Bilboko Arriagan. Muika: Joserra Senperena eta Antton Valverde.
Ots 21 15
Piarres Larzabalen antzerkigintzaz hitzaldia egingo du Ixabel Etxeberriak otsailaren 21ean (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Ots 20 15
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du otsailaren 20an (ostirala) 22:00etan Azpeitiko gaztetxean.
Ots 20 15
Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek “Burdin hariak eta plastikozko koilarak” errezitaldia egingo dute otsailaren 20an (ostirala) 19:30ean Lezoko Gezala Auditoriumean.
Ots 20 15
“Tripak eta letrak” mahai-inguruan solas egingo dute Irati Goikoetxeak, Ana Malagonek eta Danele Sarriugartek otsailaren 20an (ostirala) 18:30ean Basauriko Marienea etxean.
Ots 19 15
Lander Garrorekin Gerra txikia nobelari buruz mintzatuko dira otsailaren 19an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
