Mar
11
15
Mario Onaindiaren Grand Placen aurkituko gara eleberria (Kriselu, 1983) izan liteke zenbaitek azken urteotan hainbeste errepikatu duten (ETAren) “errelatoaren” eredua, izugarri gustukoa izango ez badute ere: emakume politizatu batek maitasun eta askatasun gutunak idazten dizkio presondegian zortzi urte daramatzan senarrari, jakin gabe laster kartzelatik atera eta Bruselara atzerriratuko duela Espainiako Gobernuak. Gutunok presoaren oroitzapen, iritzi eta eguneroko kontuekin tartekatzen dira, urruntzen eta hurreratzen diren planotan. Indar handiko pertsonaia dugu Jone, maitasuna aitortzeak ez baitu Penelope bihurtzen: historia pairatzera egokitu nahi dute bere alabaren aita historia egitera joana den artean, eta ez dirudi ados dagoenik. Egoera politiko-historikoa, herriari “zor zaiona” eman beharra, bizitza pertsonala, autokritika… Mugarri bat gure nobelagintzan.
Mar
11
15
Lander Garroren Gerra txikia nobelaz berba egingo dute martxoaren 11n (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Mar
11
15
Xabier Mendigurenekin Arantzak barrurantz ipuin liburuaz jardungo dute martxoaren 11n (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Hegoalde gizarte etxean.
Mar
11
15
Jokin Muñozen Antzararen bidea nobelari buruz ariko dira martxoaren 11an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.
Mar
11
15
Joan Mari Irigoienek Bi urtetako kronika fakultatiboa poema liburua aurkeztuko du martxoaren 11n (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar
10
15
“Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira martxoaren 10ean (asteartea) 19:00etan Hernaniko La Bodegan.

Mar
10
15
Mari Luz Estebanekin Amaren heriotzak libreago egin ninduen poema liburuaz solas egingo dute matxoaren 10ean (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.
Mar
06
15
Jule Goikoetxeak, Danele Sarriugartek eta Kattalin Minerrek Erractus errezitaldia egingo dute martxoaren 6an (ostirala) 20:30ean Donostiako Garoa liburu-dendan.
Mar
06
15
Jon Miranderen Gauaz parke batean ipuin liburuaz jardungo dute martxoaren 6an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Mar
05
15
Kapital publikoa errezitaldia egingo du Jose Luis Otamendik martxoaren 5ean (osteguna) 19:30ean Usurbilgo Potxoenea kultur etxean.

Mar
05
15
Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek “Burdin hariak eta plastikozko koilarak” errezitaldia egingo dute martxoaren 5ean (osteguna) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.
Mar
05
15
Joxe Azurmendik hitzaldia eskainiko du martxoaren 5ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindian.
Mar
05
15
Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelaz ariko dira martxoaren 5ean (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Mar
05
15
Eskualduna-ren aburuz bertze solasik ez da, oldar handia dute denek aipatzen. Joffrek hogeita hamaika eskutik omen du, eta ezin jakin zuhurtziaz edo xuhurtziaz jokatu nahi duen. Presoak ere hizpide hartu ditu kazetak, gobernuak ez omen ditu presoak ahantzi. Bestalde, alemanen gezurrak salatu ditu, Aita Santua ez da Frantziaren kontrako. Saint-Pierrek soldaduen anoaren ingurukoak berritzen dizkigu, ogia, haragia, pinta erdi bat arno egunean, alta xahakoa negu honetan pausan dago, zimurtua, zoko batean dilingo. Bakoitzak baditu bere bihotz min gordeak baina orok dute kuraia erakusten. Usu denez erlijioa aipatzen du Eskualduna-k, “nehun baino hurbilago dugu hemen Jainkoa”. Lau mila emazte sartu omen dira armada ingelesean, diputatu izan nahi zuten “moko bipil” horiek soldadu bihurtu dira. Zuberoako kronistak ez du sozialistak kritikatzeko egokierarik alferrik galtzen. Bestalde, Liginaga herri txipian bederatzi hil, bost desagertu eta hiru kolpatu gerra hasi zenetik. Kirikiñok Euzkadi-n gaztigatzen digunez aliatuak Dardaneloak igaro eta Marmaran sartu berri dira, Konstantinopolis erortzear?
Mar
04
15
Mo Yanen Hori da umorea, maisu liburua aztertuko dute martxoaren 4an (asteazkena) 19:30ean Durangoko Liburutegian.