Mar 26 15

Ez tiro egin anbulantziei Bilbon

Mikel Ayllonekin Ez tiro egin anbulantziei nobelaz solas egingo dute martxoaren 26an (osteguna) 19:00etan Bilboko Elkar aretoan.

Mar 26 15

Kapital publikoa Gernikan

Kapital publikoa errezitaldia egingo du Jose Luis Otamendik martxoaren 26an (osteguna) 19:00etan Gernikako Astran.

Mar 26 15

Amaren heriotzak libreago egin ninduen Getarian

Mari Luz Estebanekin Amaren heriotzak libreago egin ninduen poema liburuaz ariko dira martxoaren 26an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Mar 26 15

Post-it bizitzak Bermeon

Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak liburua aztertuko dute martxoaren 26an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Mar 26 15

Anne Sexton, Sophia De Mello eta Gabriel Ferrater

Aurrera doa Susa argitaletxearen egitasmoa eta kalean da Munduko Poesia Kaierak bildumako  hirugarren sorta. Udaberriaren hasmentarekin, Anne Sexton, Sophia de Mello eta Gabriel Ferrater poeten lanak ekarri dituzte euskarara, hurrenez hurren,  Harkaitz Canok, Iñigo Roquek eta Aritz Galarragak. Anne Sexton (1928-1974) poesia konfesionaleko idazle garrantzitsua da AEBetan; Sophia de Mello (1919-2004) portugaldarraren obra erreferentzia klasikoek zipriztintzen dute; Gabriel Ferraterrek (1922-1972) gerraondoko poesiagintza katalana eraldatu zuen.

Mar 26 15

Gerla Handia: Barkamenik ez

Garbiki mintzo da Eskualduna desertzioaz, alemanek sustatu ele gaiztoek erraten dute ez dela desterrua hemengo Euskal Herritik hango Euskal Herrira joatea, gerla bukatu bezain laster duela berrogeita lau urte gertatu zen moduan horientzat barkamendua izanen dela, gezurra da hori, ez da barkamendurik izanen gerla honetan bere eginbidea bete ez duenarentzat, Eskualduna-k zigorrak ditu aletzen. Austriarren gibelatzea, Italiaren jarrera, Konstantinopolis berriz ere erortzear delarik turkiarren ahultzea, kazetaren irudikoz beldurtzen hasia da Alemaniako Gilen. Bestalde euskaldunak non diren barreiatuak agertzen digu, deskantsuan dira, urtarrilaren azken egunetik ez dute indarrik egin. Erromatar soldaduen hezurrak topatu omen dituzte, duela bi mila urtekoak, pausaleku horretan gerla gehiago izan dira baina oraingoarekin deus ez. Lehiaketa bat pausatu digu Eskualduna-k aste honetan, Errusiarrek Przsemysl hiria hartu omen dute, “bi sos, hitz hori hobekienik, xuxenkienik irakurtuz erraten duenari, hutsik gabe”. Ezaguna denez, Zuberoako kronikariak ez ditu sozialistak maite.

Mar 25 15

Neguko zirkua Tolosan

Harkaitz Canorekin Neguko zirkua ipuin liburuaz solas egingo dute martxoaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako liburutegian.

Mar 25 15

Kristalezko begi bat Zarautzen

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz mintzatuko dira martxoaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Mar 25 15

Munduko Poesia Kaiera berriak

Anne Sexton, Sophia de Mello eta Gabriel Ferrater poeten antologiak aurkeztuko dituzte Munduko Poesia Kaierak bilduman Harkaitz Canok, Iñigo Roquek eta Aritz Galarragak martxoaren 25ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Kaxildan.

Mar 25 15

Atertu arte itxaron, Katixa Agirre

Katixa Agirrek Atertu arte itxaron nobela aurkeztuko du martxoaren 25ean (asteazkena) 11:00etan Bilboko Elkar dendan.

Mar 21 15

Andoni Egañaren hitzaldia Durangon

Xabier Amuriza, bertsolaritzatik literaturara joan-etorrian” hitzaldia egingo du Andoni Egañak martxoaren 21ean (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Durangoko liburutegian.

Mar 19 15

Kapital publikoa Azkoitian

Kapital publikoa errezitaldia egingo du Jose Luis Otamendik martxoaren 19an (osteguna) 19:00etan Azkoitiko Mataderoan.

Mar 19 15

Gerla Handia:
Osoki garaitu eta gero

Eskualduna-k zuhurtzia eta harrotasun anoak neurri bertsuan ditu banatzen. Gerla noiz  finituko den galderari erantzuten ahalegintzen da. Alemania galtzez da nagusi, bideak idortuko dira eta aliatuak Alemaniara mugituko dira, Konstantinopolis erortzear da eta eskualde hartako herri txipiak harrituko dituzte aliatuek elez  eta ekintzez. Ez omen dute Japonia, Italia, Errumania, Greziaren beharrik, alde jartzen badira hobe, fite egin dezatela hautua, bihar berantegi izan liteke. Gisa berean zuhurtzia ageri da Eskualduna-ren kroniketan, etsaiaren ahalak, ahal guztiak finituko direnean finituko da gerla, zuhurtziak irabaziko du gerla, erokeriak gal lezake. Haurride saldoa gerlan dituenarendako kontsolamendu eskasa.

Mar 18 15

Erraiak Leioan

Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berbetan ariko dira martxoaren 18an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Danele Sarriugarte

Mar 18 15

Xabier Gereñoren
nobela beltza

Hiltzaile baten bila (Kriselu, 1975) gure literatura industrialaren abiapuntua izan zen, hiru osagarriz moldatua: jenero literario popularra, nobela beltza; abentura desberdinak biziko dituen protagonista bat eta beti berdina, liburuz liburu errepikatua; idazkera lau eta tolesturarik gabekoa, euskara ikasten ari zirenen edo ikasi berrien lagungarrizko materiala. Xabier Gereñok merkatuaren legera edo merkatua izan zitekeen hartara makurtuz garatu zuen bere liburugintza. Jurgi itsas kapitainaren abenturek, ordea, erraz aspertuko dute beste edozein hizkuntzatan nobela beltz bat irakurri duen edonor, xalotasuna ez baita jenero honi egokitzen zaion jantzia. Inguru tradizionaletik kanpo mugitzen baita, esan genezake aldi batez gure nobela beltzaren lehen protagonista modernoa izan zela Jurgi kapitaina, benetako modernoak heldu ziren arte. Xaloak ez direnak, alegia.

Agenda

Efemerideak

Kritikak