Api 16 15

Errezitaldia Algortan

Markel Ormazabal eta Oier Gonzalezek  Burdin hariak eta plastikozko goilareak errezitaldia apirilaren 16an (osteguna) 19:30etan Algortako Eztabaida gunean.

Api 16 15

Ilargi horia Zarautzen

Joxemari Iturralderen Ilargi horia nobelaz ariko dira apirilaren 16an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Api 16 15

Ipuinak, antologia bat Iruñean

Iban Zalduarekin Ipuinak, antologia bat liburuaz jardungo dute apirilaren 16an (osteguna) 19:15ean Iruñeko Sanduzelai liburutegian.

Api 16 15

Iazko hezurrak Larrabetzun

Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak nobelari buruz ariko dira apirilaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Api 16 15

Hori da umorea, maisu Basaurin

Mo Yanen Hori da umorea, maisu liburua aztertuko dute apirilaren 16an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Api 16 15

Euli-giro Bilbon

Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburuaz ariko dira apirilaren 16an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Api 16 15

Jende desegokia, Gaizka Zabarte

Gaizka Zabartek Jende desegokia nobela berria aurkeztuko du apirilaren 16an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Api 16 15

Jende desegokia, Gaizka Zabarteren bigarren nobela

Peter Zuazok gonbidapen bat jaso du Desegokituen Elkartetik, Bilbon izango diren jardunaldi batzuetan hizlaria izan dadin. Halako deitura duen elkarte batek, noski, segituan sortzen du kitzika edo harridura suerte bat, gutxienez jakin-mina. Komedia gaizto bat da Gaizka Zabarteren bigarren nobela, Jende desegokia, ostegun honetan aurkeztu aurretik sarean osorik eskaintzen dizuguna. Umore onez dabiltzanentzat bakarrik da gomendagarria liburu hau.

Api 16 15

Gerla Handia:
Ez da jostetarik beharrarekin

Kexu da Eskualduna diru-laguntzak behar bezalaxe banatzen ez direlako. Meren egitekoa omen da makur horien zuzentzea, beharra denari eman eta ez denari ez eman, ez da jostetarik beharrarekin. Lehengo lepotik burua su zelaietan, atzo guretua berriz berendua eta alderantziz, dirudienez, frantses, ingeles, belgikar, serbiar, montenegroar eta errusiar armaden sailek baturik bi mila kilometro pasatxo egiten dute. J. Saint-Pierrek gerlaritzak hartzen ditu mandoak ere, horietakoren bat Euskal Herritik ekarria da eta horren ondorioz ezaguna, euskaldunak euskalduna laster antzematen du. Iheskaria izenburupean Oxobik idatzi bertsoak leitu daitezke kazetan, egiazki gertatzen ari dena hedatzen du Moulierrek bertso horietan. Tortura kasu bat berritzen digu kronikariak, bestalde turko eta zikin sinonimotzat hartzen ditu. Alemana lurraren gainean den gezurtirik handiena denez, beti erne eta azkar egon behar etsaia osoki garaitu arte. Aste honetakoan Zuberoako kronikaren falta nabaritu dugu.

Api 15 15

Harkaitz Canoren hitzaldia Gasteizen

“Musika euskal literaturan eta komikigintzan” hitzaldia egingo du Harkaitz Canok apirilaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Gasteizko Oihaneder kafe antzokian.

Api 15 15

Inon ez, inoiz ez Durangon

Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez ipuin liburuaz solas egingo dute apirilaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegia.

Api 15 15

Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu Leioan

Sergi Pamiesen Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu liburua aztertuko dute apirilaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Api 15 15

Kapital publikoa Elizondon

Kapital publikoa errezitaldia egingo du Jose Luis Otamendik apirilaren 15ean (osteguna) 19:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Api 15 15

Katixa Agirrerekin solasean Gasteizen

“Auto-fikzioaren gurpilak” solasaldia izango da Katixa Agirrerekin apirilaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Aldabeko liburutegian.

Api 15 15

Paradisua eta katuak Portugaleten

Bernardo Atxagak Paradisua eta katuak errezitaldia egingo du Jabier Mugurazerekin apirilaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Portugaleteko Santa Klara kulturtegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak