maiatza 13 15

Solasaldia Baionan

Solasaldia egingo dute Agurtzane Anduetzak, Eric Dicharryk, Ttittika Rekaltek eta Josu Jimenez Maiak maiatzaren 13an (asteazkena) 19:00etan Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 13 15

Post-it bizitzak Iurretan

Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak liburuaz jardungo dute maiatzaren 13an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

maiatza 13 15

After Banksy Baionan

Eric Dicharryk After Banksy poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an (asteazkena) 18:45ean Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 13 15

Bi saiakera emazteen izenean Baionan

Marikita Tanburinek Bi saiakera emazteen izenean liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an (asteazkena) 18:30ean Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 13 15

Edorta Jimenezen kontaketa Eskoriatzan

Edorta Jimenezek “Naufragoa eta kupela” ipuina kontatuko du maiatzaren 13an (asteazkena) 14:45ean Eskoriatzako udal aretoan.

maiatza 13 15

Anuntxi Aranaren hitzaldia Eskoriatzan

Anuntxi Aranak “Anbotoko Dama, deabru ala goiandere?” hitzaldia ekainiko du maiatzaren 13an (asteazkena) 11:15ean Eskoriatzako udal aretoan.

maiatza 13 15

Saizarbitoria eta iragana, Markos Zapiain

Saizarbitoria eta iragana saiakera aurkeztuko du Markos Zapiainek maiatzaren 13an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 13 15

Espedizioa, Juanra Madariaga

Juanra Madariagak Espedizioa kronika liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an (asteazkena) 10:30ean Bilboko Elkar aretoan.

maiatza 13 15

Koldo Izagirreren kontaketa Eskoriatzan

Koldo Izagirrek “Baztango lanbroa” ipuina kontatuko du maiatzaren 13an (asteazkena) 10:15ean Eskoriatzako udal aretoan.

maiatza 13 15

Txilikuren hitzaldia Eskoriatzan

Txilikuk “Kontaketaren plazera” hitzaldia egingo du maiatzaren 13an (asteazkena) 9:15ean Eskoriatzako udal aretoan.

maiatza 13 15

Alphonse Daudeten eskola

Ehun eta hirurogeita hamabost urte maiatzaren 13an Alphonse Daudet jaio zela Nimesen. Tartarin de Tarascon bezalako lan kostunbrista eta sentimentalen bidez Frantziako autorerik popularrenetakoa dugu Daudet egundaino: Proventza alaia, arazorik ez, bizipozaren xaloa… Beldurrak barregarri bihurtzen duen ausardia eta umearen harrokeria duten pertsonaiak… Erregionalismoaren eredu hori, bistan da, maitagarria zitzaion Parisi. Alabaina, harreman estua izan zuen autoreak felibreekin eta bereziki Fredreri Mistralekin, okzitanieraren enbaxadorea ere izan zela esan genezake. Proventzan ez baizik Alsazian kokatutako ipuina eskaintzen dizuegu, Azken eskola eguna (1873), alemanen aurkako lan aberrianoa, Frantziak okzitaniera suntsitzen zuen bezala suntsitu nahi zutelako frantsesa. Orobat eskaintzen ditugu Maiatz aldizkarian 1988an argitaratu Bi ostatuak narrazioa, eta Aita Gaucherren mistela, Egan aldizkarian 1956an Txillardegik euskaratutakoa

maiatza 12 15

1914-1918 lekukoak Baionan

Patri Urkizuk 1914-1918 lekukoak liburua aurkeztuko du maiatzaren 12an (asteartea) 19:00etan Baionan, Euskal Museoan; eta ondoren solasaldian parte hartuko dute Emilio Lopez Adanek eta Eneko Bidegainek.

maiatza 12 15

Kaskarin baten kontakizunak, Joseba Aurkenerena

Joseba Aurkenerenak Kaskarin baten kontakizunak liburua aurkeztuko du maiatzaren 12an (asteartea) 18:45ean Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 12 15

Maiatz aldizkariaren 60. zenbakia

Maiatz aldizkariaren 60. zenbakia aurkeztuko dute maiatzaren 12an (asteartea) 18:30ean Baionan, Euskal Museoan.

maiatza 12 15

Ni, Vera Zumaian

Itxaso Martinekin Ni, Vera nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 12an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak