maiatza 18 15
Txoriak kolpeka Iruñean
Bernardoa Atxagarekin Txoriak kolpeka liburuaz solas egingo dute maiatzaren 18an (astelehena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
maiatza 18 15
Bernardoa Atxagarekin Txoriak kolpeka liburuaz solas egingo dute maiatzaren 18an (astelehena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
maiatza 18 15
Miren Agur Meabek Bitsa eskuetan errezitaldia egingo du maiatzaren 18an (astelehena) 19:30ean Lizarrako liburutegian. Musika: Ibone Ibazeta.
maiatza 18 15
Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz berba egingo dute maiatzaren 18an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

maiatza 16 15
Iñaki Segurolak “Ura ez da dena, baina bai gehiena” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 16an (larunbata) 21:00etan Bilbon, Larraskituko klubean.
maiatza 15 15
Anne Sextonen poemak irakurriko dituzte Harkaitz Canok eta Ainara Gurrutxagak maiatzaren 15ean (ostirala) 20:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Musika: Iban Urizar.
maiatza 15 15
Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz jardungo dute maiatzaren 15ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
maiatza 14 15
Joan Mari Irigoienek Txantxanberde kantaria poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 14an (osteguna) 19:30ean Altzako Tomasene kultur etxean.
maiatza 14 15
“Burdin-hariak eta plastikozko goilarak” errezitaldia eskainiko dute Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek maiatzaren 14an (osteguna) 19:00etan Donostiako Garoa liburu-dendan.
maiatza 14 15
Bernardo Atxagak irakurraldia egingo du maiatzaren 14an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburu-dendan.
maiatza 14 15
Juanra Madariagak eta Unai Elorriagak Espedizioa kronika liburuaren irakurraldia egingo dute maiatzaren 14an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
maiatza 14 15
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berba egin dute maiatzaren 14an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
maiatza 14 15
Mary Shelleyren Frankenstein nobela aztertuko dute maiatzaren 14an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
maiatza 14 15
Nola jokatzen dute Ramon Saizarbitoriaren ipuin eta nobeletako pertsonaiek? Markos Zapiainek saiakera liburu berria aurkeztu du maiatzaren 13an: Saizarbitoria eta iragana. Errua, maitasuna, jelosia, fideltasuna, egia, sekretua, oroimena, damua, mendekua, patua, kontzientzia, beldurra nola bizi dituzten erakutsiko digu Zapiainek. Pertsonaiek arazoak dituzte beren burua onartzeko orduan, ez dituzte gertaerak osasuntsuki digeritzen. Pasioek erasaten diete. Identitatea kuestionatzen dute. Saizarbitoriaren obrak bekoz beko jartzen du irakurlea bere iraganeko alderik mingarrienarekin.
maiatza 14 15
Nork sinetsiko zuen 46 urteko gizonak artoak egiteko utzirik beharko genituela ikusi, zakua bizkarrean, gerlarako bideari lotzen? Kazetak Euskal Herrian geratu direnei elkarri laguntzea eskatzen die. Fuera bekaizkeria! gerlan eta etxaldeetan elkarri lagunduz aitzinatuko direlakoan. Lusitania transatlantikoaren hondoratzearen berri dakarte bai Eskualduna-k bai Euzkadi-k. Milatik gora hildako eragin ditu U-20 urpeko alemanak. Asaldaturik ageri da Kirikiño, horrelako triskantza ikaragarriak hotz-hotzean egiten duen gizonak, ba al du Jaunaren beldurrik? Azkenik badirudi gerlan sartu dela Italia, Osterreitzen aurka sartu ere. Fede konturik ez da falta bi kazetetan, aita santuaren sostengua Frantziako katolikoei, Lurdeko urak sendatu zuen soldaduaren istorioa, Metz hiriko apezpikuak Joana d’Arcekoaren potreta kendu zuenekoa, eta salaketa bat, Betor bakea! Oihu egin dio Elgoibarko lekaide gerlazale bati Kirikiñok
maiatza 13 15
Itxaro Bordak Zure hatsaren ez galtzeko errezitaldia eskainiko du maiatzaren 13an (asteazkena) 20:30ean Baionan, Euskal Museoan.