maiatza 30 15
Lorea Gernika, andrazko bat Zarautzen
Koldo Izagirrerekin Lorea Gernika, andrazko bat nobelari buruz ariko dira maiatzaren 30ean (larunbata) 11:40ean Zarautzen, Garoa liburu-dendan.

maiatza 30 15
Koldo Izagirrerekin Lorea Gernika, andrazko bat nobelari buruz ariko dira maiatzaren 30ean (larunbata) 11:40ean Zarautzen, Garoa liburu-dendan.

maiatza 30 15
Karlos Linazasorok Literatura hiztegi tekniko laburra aurkeztuko du maiatzaren 30ean (larunbata) 11:00etan Zarautzen, Garoa liburu-dendan.
maiatza 30 15
Kepa Altonagak Back to Leizarraga saiakeraz jardungo du maiatzaren 30ean (larunbata) 10:20ean Zarautzen, Garoa liburu-dendan.
maiatza 30 15
Poesia azpititulatzeko tailerra egingo dute Literaturian Garazi Arrulak eta Bego Montoriok gidaturik, maiatzaren 30ean (larunbata) 10:00etan Zarauzko Modelo aretoan.
maiatza 30 15
Boris Leonidovitx Pasternak (1890 -1960) maiatzak 30 zituela hil zen aurten berrogeita hamabost urte. Ibilbide luzea eta bihurrria ere egin zuen ikasketetan eta zaletasun literarioetan, Salbokonduktoa izeneko kontakizun ederrean islatua: “Neu naizena egin ninduten inguruabarrak ikertu ditut”. Inguruabarretan erraldoi bat, Maiakovski. Poeta handiari kontakizun horretan eskainitako orrialdeetako batzuk euskaratu ditu Koldo Izagirrek urteurren honetarako.
maiatza 29 15
Harkaitz Canok eta Mursegok “Porto” ikuskizuna eskainiko dute Literaturian, maiatzaren 29an (ostirala) 20:00etan Zarauzko Modelo aretoan.
maiatza 29 15
Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean nobela aztertuko dute maiatzaren 29an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en
maiatza 29 15
Anjel Lertxundiren hitzaldia Literaturian, maiatzaren 29an (ostirala) 19:30ean Zarauzko Modelo aretoan.
maiatza 29 15
Mikel Rodriguezek Aratz. Izuaren dorrea nobela aurkeztuko du maiatzaren 29an (ostirala) 10:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Gaumin.
maiatza 28 15
Poza du erakutsi Eskualduna-k, ordua zen, Italia gerlan sartu da, ez da itsu-itsuan aritu, aterpea preparatu du. Italiak Alemaniari hitza emana eman zion ez ziola kontrarik eginen, baina hortzak luzatu zaizkio gure Italiari eta Austria beheiti zihoala ikusiz Biba gerlaka hasi da. Ez da iritzi berekoa Euzkadi, Italiaren jokamoldea kritikatu du kazeta jeltzaleak, egokiera profitatu duela dio Kirikiñok dioskunez abertzale batek ezin du jokamolde hori onartu, begi bistan baita bereak ez diren lurrak erdietsi nahi dituela. Kontu batean bat datoz bi kazetak, biek italiarrek musikarako duten dohaina ekarri dute gogora. Batxik ez daki geldirik, Glasgowetik Genoara bidean da.
maiatza 28 15
Gaizka Zabarte, Oier Santos, Tere Irastortza eta Katixa Agirreren liburu berriei lurrin usainak ipiniko dizkiete Literaturian, maiatzaren 28an (osteguna) 20:00etan Zarauzko Talaiberri txakolindegian.
maiatza 28 15
Lander Garroren Gerra txikia nobelaz solas egingo dute maiatzaren 28an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

maiatza 28 15
Iñigo Aranbarrirekin Zulo bat uretan nobelari buruz mintzatuko dira maiatzaren 28an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
maiatza 28 15
Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak nobelari buruz berba egingo dute maiatzaren 28an (osteguna) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean.

maiatza 28 15
Raul Zeliken Lagun armatua nobelaz ariko dira maiatzaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.