Eka 03 15
Frankenstein Durangon
Mary Shelleyren Frankenstein nobela aztertuko dute ekainaren 3an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Eka 03 15
Mary Shelleyren Frankenstein nobela aztertuko dute ekainaren 3an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Eka 03 15
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelari buruz solas egingo dute ekainaren 3an (asteazkena) 19:00etan Leitzako liburutegian.

Eka 03 15
“Arestiren Bilbo” ibilbidea gidatuko dute Iraia Biterik eta Beñat Aiarzak ekainaren 3an (asteazkena) 17:30ean Bilbon, Kafe Antzokitik abiatuta.
Eka 03 15
Hainbat hizkuntza ditu Nepalek: maithili, newari, yakka rai, yalung rai, racha rai, limbu, tamang, gurung, magar, tharu, bhojpuri, sherpa eta hedatuena eta bateko zein besteko herritarren harremanetarakoa den nepalera. Denek daukate herri literatur aberatsa, eta guztietan dihardute egungo poetek ere. Hamahiru poemok, alabaina, nepaleraz idatziak dira denak. Ingelesetik euskaratu ditugu, bi lan nagusi baliatuz: Shailendra Kumar Singh-ek hautatu eta ingelesera itzulitako Contemporany Nepali Poetry, Katmandun publikatua Sing Prakashan-ek 1989an, eta hainbat itzultzaileren lana izan zen Emerging voices, Vishnu-Chandra Vangmaya-Mandir zigiluak kaleratua 2002an hiriburu berean Kanshan Pudasaini-ren ardurapean. Hona hemen irakurgai.
Eka 03 15
Jon Gerediagak Argia, lurra, zuhaitza, zerua poema liburua aurkeztuko du ekainaren 3an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Pamiela.
Eka 02 15
Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Gotzon Barandiaranek, Josu Landak eta Itziar Castrillok ekainaren 2an (asteartea) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Eka 02 15
Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelari buruz jardungo dute ekainaren 2an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 02 15
Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelari buruz solas egingo dute ekainaren 2an (asteartea) 19:00etan Erratzuko Lixutegian.
Eka 02 15
Joseba Sarrionandiaren lan literarioari buruzko hitzaldia egingo du Bernardo Atxagak, “Deserria eta kartzelako poemak”, ekainaren 2an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Eka 02 15
Gerardo Markuletak Denbora bere lekura poema liburua aurkeztuko du ekainaren 2an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Eta arratsaldeko 19:00etan Donostiako Garoa Kultur Lab-en.
Eka 01 15
Garazi Kamioren Orube abandonatuak liburuaz ariko dira ekainaren 1ean (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
maiatza 31 15
Itxaro Bordak errezitaldia egingo du maiatzaren 31n (igandea) 17:00etan Zarauzko Modelo aretoan. Musika: Itsaso Gutierrez.
maiatza 31 15
Eric Dicharryrekin After Bansky poema liburuaz ariko dira maiatzaren 31n (igandea) 13:00etan Zarautzen, Garoa liburu-dendan.
maiatza 31 15
Karmele Jaio, Arantxa Urretabizkaia eta Arantxa Iturberen arteko solasaldia izango da Literaturian, maiatzaren 31n (igandea) 12:30ean Zarauzko Modelo aretoan.
maiatza 31 15
Laura Mintegik Nerea eta biok nobelaz jardungo du maiatzaren 31n (igandea) 12:20ean Zarautzen, Garoa liburu-dendan.