Uzt 18 15
Itu bandaren performancea Bedaronan
Itu bandak “Ituskizuna” performancea egingo du uztailaren 18an (larunbata) 16:30ean Bedaronan.
Uzt 18 15
Itu bandak “Ituskizuna” performancea egingo du uztailaren 18an (larunbata) 16:30ean Bedaronan.
Uzt 18 15
Kapital publikoa errezitaldia egingo du Jose Luis Otamendik uztailaren 18an (larunbata) 13:00etan Eako Portusolon.

Uzt 18 15
Maialen Lujanbiok “Poesia (zubi bat) bertsolaritza” hitzaldia eskainiko du uztailaren 18an (larunbata) 11:00etan Eako Eskolondon.
Uzt 17 15
“Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira uztailaren 17an (ostirala) 22:30ean Eako Eskolondon.

Uzt 17 15
“Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean” hitzaldia egingo Alaitz Aizpuruk uztailaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Uzt 16 15
Mirariak gertatzen ziren Sartaldeko Alemanian, Alemania zintzoan, komunisten menpe ez zegoen hartan. Heinrich Böllen Gertatu behar du zer edo zer, bere laburrean, Alemania Federalak 1950eko aldian bizi izan zuen baikortasun mugagabearen eta kontsumorako makurduraren satira da: dena dugu zoragarri lantegian, lanak ematen baitio zentzu bat, lanak bakarrik, bizitzari. Alemaniarren mirari ekonomikoa esan zitzaionaren muinean gaude, produkzioaren logikan, norbanakoa ezin liteke garatu kolektiboaren lanean besterik. Eta honek, bitxia da, bi Alemaniatako langileentzat balio lezake. Satira bat ongi ulertzeko, hitzez hitz ulertzea izaten da askotan egokiena: lanak hartzen du gure bizia, ez dakigu zer ekoizten dugun ere, baina higitu beharra dago, ekintzaren kultura da gurea… Horrek ulertarazten digu pertsonaiek ez edukitzea astirik bere herriaren iraganaz gogoeta egiteko. Horregatik ez dakite zertan ari diren, non bizi diren, zertarako.
Uzt 15 15
Lotsati poetari buruzko mahai-inguruan parte hartuko dute Juan Luis Zabalak, Ibon Sarasolak, Inazio Mujikak eta Alvaro Rabellik uztailaren 15ean (asteazkena) 18:00etan Donostiako Miramar Jauregian.
Uzt 15 15
Ez da kabitzen botila baten barruan, munduko absenta goxoenarena balitz ere, naufragorik urrunenenari iritsiko ote zaion esperantzaz uretara jaurtia izanagatik ere. Horrela aurkeztu dituzte Eako poesia egunak aurten. Datorren uztailaren 17, 18 eta 19an ezin kabituzko egitaraua osatu dute antolatzaileek. Joxe Azurmendiren poesia aztertuz hasi, Miguel Hernandez poetaren kantuak, poesia eta bertsolaritzaren arteko zubiari buruzko solasaldia, Kapital publikoa errezitaldia, ITUskizuna, Kafkaren aulkia, Anariren aurrekari penalak edota antzerki emanaldi, solasaldi eta aurtengo poesia uztaren inguruko errezitaldiak.
Eako poesia egunetan ez da kabitzen poesia, Josu Landak dioskunez “ Ez zaizkio aski amodioa, abegia, adeia, profesionaltasuna, zaletasuna… espiritu librea da poesia berez, ez du gogoko inon kabiaraz dezaten“.
Uzt 14 15
Amiri Barakak errezitatutako Somebody Blew Up America poema Nagore Tolosak euskaratu eta sarean paratu du Eizie elkarteak bideoan.
Uzt 14 15
Parisen kokatu zuen bere lehen nobela poliziakoaren gaia Mariano Izetak (Dirua galgarri. Auspoa, 1962), eta hogei urte geroago gaizkileak (ez izugarri gaiztoak hala ere) Baztanen kokatu zituen osorik eskaintzen dizuegun Nigarrez sortu nintzan honekin. Tituluak autobiografia batena dirudi, baina hirugarren pertsonan kontatua da Jose Larrekoa protagonistaren bizitza. Gogorra bizitza, aukeran sobera gogor. Jose Larrekoa gaizkilearen ondoko zintzoa da. Xaloa gizona, aukeran sobera xalo. Batean ageriago bestean ezkutuago, testu osoan barrena ageri dira joera etnografikoak, eta Baztanen presentzia handiagoa da, oro har, intriga sozial edo psikologikoa baino. Eskualdeko literaturatzat sailka genezake gaur 100 urte beteko zituzkeen Izetaren lana, baina horretarako, aurrez, aitortu behar genuke urrun samar dabilela idazlea folkloretik eta pintoreskotik. Nahiz artzainak, nahiz gaueko lana.
Uzt 10 15
Jose Manuel Etxeitari buruz hitzaldiak eskainiko dituzte Jon Kortazarrek eta Ana Toledok uztailaren 10ean (ostirala) 19:00etan Mundakako liburutegian.
Uzt 09 15
Mariasun Landarekin solasaldia eta irakurraldia egingo dute uztailaren 9an (osteguna) 19:0etan Donostiako Aquariumean.
Uzt 09 15
Mikel Aierbek “Mariasun Landaren abentura istorioak” hitzaldia egingo du uztailaren 9an (osteguna) 12:15ean Donostiako Miramar Jauregian.
Uzt 09 15
“Mariasun Landa, literatura irakasteko modu bat” hitzaldia eskainiko du Nerea Arrutik uztailaren 9an (osteguna) 10:45ean Donostiako Miramar Jauregian.
Uzt 09 15
“Mariasun Landaren unibertso femeninoa” hitzaldia egingo du Gema Lasartek uztailaren 9an (osteguna) 9:15ean Donostiako Miramar Jauregian.