Mar 11 16
Txillardegiren borroka abertzalea Donostian
Pako Sudupek Txillardegiren borroka abertzalea hitzaldia egingo du martxoaren 11n (ostirala) 18:30ean Donostiako Elkar aretoan.
Mar 11 16
Pako Sudupek Txillardegiren borroka abertzalea hitzaldia egingo du martxoaren 11n (ostirala) 18:30ean Donostiako Elkar aretoan.
Mar 11 16
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelari buruz berba egingo dute martxoaren 11n (ostirala) 18:00etan Durangoko Museoan.

Mar 10 16
Beñat Sarasolarekin Bainaren belaunaldia izango dute mintzagai martxoaren 10ean (osteguna) 20:00etan Bermeoko Talako kantinan.
Mar 10 16
Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute martxoaren 10ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Mar 10 16
Juanra Madariagak Espedizioa liburuko pasarteak irakurriko ditu martxoaren 10ean (osteguna) 19:00etan Amorebietako Zelaieta zentroan.
Mar 10 16
Joxe Iriarte “Bikila”k Kamaradak nobela aurkeztuko du martxoaren 10ean (osteguna) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Mar 09 16
Maite Gurrutxagaren Habiak liburuaz ariko dira martxoaren 9an (asteazkena) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Mar 09 16
Virginia Woolfen Dalloway andrea aztertuko dute martxoaren 9an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.
Mar 09 16
Pako Sudupek Txillardegiren borroka abertzalea saiakera aurkeztuko du martxoaren 9an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar 08 16
Katherine Mansfielden Lorategiko festa aztertuko dute martxoaren 8an (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.
Mar 08 16
Yolanda Arrietaren Argiaren alaba liburuaz jardungo dute martxoaren 8an (asteartea) 10:15ean Bilbon, Euskaltzaindian.
Mar 07 16
Oier Guillanen Herio heroi eta Arra arraroa antzerkiez mintzatuko dira martxoaren 7an (astelehena) 19:30ean Ermuko Lobiano kultur etxean.
Mar 07 16
Yolanda Arrietaren Argiaren alaba liburuaz ariko dira martxoaren 7an (astelehena) 18:00etan Lemoako liburutegian.
Mar 05 16
Hasmentatik da gordina amaren lantua: “Atxilotu zintuzten egunsenti unean, / segizioan nintzen zugandik hurrean“. Preso dagoen semearen espetxerako bisitaldien kantua, indar handiko maitasun eta min kantua da Requiem. Errusiako poesiaren XX. mendeko izen handietako bat da Anna Akhmatovarena, bere lehen poemetatik hasi eta, isiltasun luze baten ondoren, 1960ko hamarkadako heldutasun aroko poemarioetara. Duela 50 urte, 1966ko martxoaren 5ean hil zen Akhmatova, eta urteurrenean Josu Landak euskarari ekarritako Requiem dakargu.
Mar 04 16
Jon Maiaren Riomundo nobelaz solas egingo dute martxoaren 4an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.