Mar 31 16

Intimitatea Getarian

Hanif Kureishiren Intimitatea aztertuko dute martxoaren 31n (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

Mar 28 16

Itxaro Bordarekin solasean Saran

Itxaro Bordarekin solas egingo dute martxoaren 28an (astelehena) 16:00etan Sarako idazleen biltzarrean.

Mar 28 16

Etxea eta etxekoak euskal literaturan Saran

Daniel Landartek Etxea eta etxekoak euskal literaturan aurkeztuko du martxoaren 28an (astelehena) 14:45ean Sarako idazleen biltzarrean.

Mar 28 16

Virginia Woolfen
Gela bat norberarena

Emakumeei eta fikzioari buruz jarduteko eskaera bati jarraiki idatzi zuen Virginia Woolfek Gela bat norberarena saiakera. Emakumeen genero-rolak aztertu zituen bertan, idazleak, sortzaileak eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Emakumeen idazkuntza tradizio patriarkalaren baitan hizpide hartzen duen saiakera hori 1929an argitaratu zen eta manifestu feminista inspiratzailea bihurtu zen berehala. “Fikzioa idatziko badu, emakumeak dirua behar du eta gela bat beretzat”. 2012an Consonni argitaletxeak Gela bat norberarena liburua itzuli eta argitaratu zuen, Maria Coleraren eskutik. Virginia Woolf hil zela 75 urte bete direnez 1941ko martxoaren 28an, liburua online partekatu nahi izan dute.

Mar 25 16

Sexton eta Bachmann Iruñean

Anne Sexton eta Ingeborg Bachmannen poesia kaierak aztertuko dituzte martxoaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakraken.

Mar 23 16

Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celanen antologiak

Hiru kaier berri plazaratu dira Munduko Poesia Kaierak bilduman, 13-14-15 zenbakiak: Audre Lorde (1934-1992) Danele Sarriugartek itzuli du ingelesetik, Angel Gonzalez (1925-2008) Gerardo Markuletak espainieratik eta Paul Celan (1920-1970) Xabier Montoiak alemanetik. Hirurak online eskaintzen dizkizu orain Susa argitaletxeak. Lorde ausart mintzatu zen emakume, lesbiana eta beltza izateagatik pairatutako azpiramenduari buruz. Gonzalezen poesia, sozialtzat jo izan diren beste poeta zurrun batzuenen aldean, ironiak zipriztinduta dator. Eta Celan XX. mendeko bigarren erdian alemanez idatzi zuen poeta garrantzitsuena duzu.

Mar 21 16

Ez naiz ni Pasai San Pedron

Karmele Jaioren Ez naiz ni ipuin liburuaz ariko dira martxoaren 21ean (astelehena) 19:45ean San Pedron, liburutegian.

Mar 21 16

Munduko Poesia Kaier berriak

Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celan, Munduko Poesia Kaier berriak aurkeztu dituzte Danele Sarriugartek, Gerardo Markuletak eta Xabier Montoiak martxoaren 21ean (astelehena)  Donostiako Udal Liburutegi sotoan.

Mar 20 16

Zu Ondarroan

Anjel Lertxundirekin Zu liburuaz berba egingo dute martxoaren 20an (igandea) 11:30ean Ondarroako Arrigorri jatetxean.

Mar 18 16

Hutsaren itzalak Ean

Jon Arretxeren Hutsaren itzalak nobelaz jardungo dute martxoaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Mar 18 16

Bulkada Beasainen

Jon Benitoren Bulkada poema liburuaz jardungo dute martxoaren 18an (ostirala) 17:30ean Besaingo Igartza Jauregian.

Mar 18 16

Gizona bere bakardadean Beasainen

Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean nobelaz mintzatuko dira martxoaren 18an (ostirala) 17:30ean Besaingo Igartza Jauregian.

Mar 17 16

Kapital publikoa errezitaldia Oiartzunen

Jose Luis Otamendik Kapital publikoa liburuan oinarritutako poesia errezitaldia eskainiko du martxoaren 17an (osteguna) 19:30ean Oiartzungo 100TZE espazioan.

Mar 17 16

Muskuiluak afaltzeko Lizarran

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko aztertuko dute martxoaren 17an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Mar 17 16

Hauts haietatik, Unai Villena

Unai Villenak Hauts haietatik nobela aurkeztuko du martxoaren 17an (osteguna) 10:30ean Donostiako Elkar dendan. Arratsaldean 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak